A A A A A

La vie: [Infertilité]


1 Samuel 2:21
Jaunak onez begiratu zion Anari, eta honek sabelean sortu eta hiru seme eta bi alaba izan zituen. Bitartean, Samuel mutikoa hazten ari zen Jaunarenean.

Deutéronome 7:14
Herri guztien gainetik bedeinkatuko zaituzte: ez da zuen artean inor agorrik izango, ezta antzurik ere zuen abereen artean.

Deutéronome 8:2
Gogoratu Jaunak zeuen Jainkoak basamortuan berrogei urte hauetan eginarazi dizuen bidea: egoera latzean jarri zintuzten probatzeko, zuen barne-asmoak ezagutzeko eta bere aginduak beteko zenituzten ala ez jakiteko.

Genèse 1:28
Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».

Genèse 25:21
Rebeka emaztea agorra zela eta, haren alde erregutu zion Isaakek Jainkoari. Jaunak erregua aditu eta haurdun gelditu zen Rebeka.

Hébreux 11:11
Fedeari esker hartu zuen ondorengoa ekartzeko indarra, beraren emazte Sara agorra izan eta berak sasoia joana zuen arren, hitzeman ziona fidagarria zela sinetsi baitzuen.

1 Corinthiens 3:16
Ez al dakizue Jainkoaren tenplu zaretela eta Jainkoaren Espiritua zuengan bizi dela?

Jacques 1:17
Emaitza on eta dohain bikain oro goitik dator, Aitarengandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez duen argien Egileagandik.

Jean 16:33
Hau guztia, nirekin elkarturik bakea izan dezazuen esan dizuet. Munduan larrialdirik izango duzue; baina izan adore! Nik garaitua dut mundua.

Psaumes 113:9
Emakume agorrari ohore ematen dio etxean, haurrak eman eta ama zoriontsu egiten. Aleluia! Gora Jauna!

Psaumes 127:3
Hara, seme-alabak dituzu Jaunaren ondare, sabeleko fruitua harengandiko sari.

Psaumes 128:3
Emaztea mahatsondo emankorraren antzeko izango duzu etxe-txokoan; seme-alabak olibondo gazteen pareko zeure mahai inguruan.

Psaumes 139:13
Zuk eratu didazu gorputza, zuk zaindu nauzu amaren sabeletik.

Psaumes 147:3
Bihotz-hautsiak sendatzen ditu, haien zauriak osatzen.

Marc 11:24
Horregatik diotsuet: Otoitzean eskatzen duzuen edozer gauza, sinetsi lortu duzuela, eta emango dizue Jainkoak.

Philippiens 4:13
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan.

Romains 12:12
Bizi zaitezte itxaropenean alai; izan eroapen handiko ezbeharrean eta iraupentsu otoitzean.

Luc 1:36-37
[36] Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena;[37] Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.

Romains 5:3-5
[3] Eta ez hori bakarrik, harro gaude atsekabeez ere; bai baitakigu atsekabeak eroapena duela ondorio;[4] eroapenak probaldia gainditzeko gai egiten gaituela, eta probaldia gainditzeak itxaropena sendotu egiten duela;[5] eta itxaropenak ez du huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isuri baitigu geure bihotzetara, berak emandako Espiritu Santuaren bitartez.

Luc 1:13-21
[13] Baina aingeruak esan zion: —Ez beldurtu, Zakarias, entzun du Jainkoak zure eskaria. Zeure emazte Elisabetek semea emango dizu eta Joan ipiniko diozu izena.[14] Pozez beteko zara, eta beste jende asko ere poztuko da haren jaiotzaz,[15] handia izango baita benetan Jaunaren aurrean. Ez du ardorik, ez pattarrik edango, eta amaren sabeletik bertatik Espiritu Santuaz beteko du Jainkoak.[16] Israeldar asko bihurtuko ditu beren Jainko Jaunarengana.[17] Eliasen espiritu eta ahalmenaz jantzirik, Jaunaren aurretik etorriko da, gurasoak eta seme-alabak elkarrekin baketzeko eta errebeldeak zintzoen senera bihurtzeko; horrela prestatuko du herria Jauna onartzeko.[18] Zakariasek esan zion aingeruari: —Nola jakin dezaket horrela gertatuko dena? Ni zaharra naiz, eta emaztea ere urteetan aurreratua.[19] Aingeruak erantzun zion: —Ni Gabriel naiz eta Jainkoaren zerbitzura nago; berak bidali nau zuri hitz egitera eta berri hau ematera.[20] Hara, mutu geldituko zara eta ezin izango duzu hitz egin hau guztia gertatu arte, bere garaian beteko diren nire hitzak sinetsi ez dituzulako.[21] Bien bitartean, herria Zakariasen zain zegoen, santutegian horrenbeste luzatzen zuelako harriturik.

Psaumes 112:1-10
[1] Aleluia! Gora Jauna! Zorionekoa Jaunari begirune diona eta haren aginduak biziki atsegin dituena.[2] Ahaltsua izango da lurraldean haren askazia, bedeinkatua zuzenaren ondorengotza.[3] Ondasunak ugari haren etxean, haren eskuzabaltasunak betiko dirau.[4] Ilunpetan argia ageri da zuzenentzat: Jainko errukiorra, bihozbera eta zintzoa.[5] Zorionekoa errukitu eta laguntzen duena, bere arazoak zuzen daramatzana.[6] Zintzoak ez du inoiz koloka egingo, haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.[7] Ez du izango berri txarren beldurrik, adoretsu dago, Jaunarenganako konfiantzaz;[8] seguru sentitzen da, ezeren beldurrik gabe; azkenean, etsaien porrotaz alaituko da.[9] Eskua betean ematen die behartsuei, haren eskuzabaltasunak betiko dirau: ohorez jasoko du kopeta.[10] Hori ikusiz, amorruz dago gaiztoa, erremindurik eta urtzen; gaiztoen ametsek porrot egingo dute.

Ésaïe 54:1-17
[1] Egin poz-oihu, Jerusalem, emakume agor eta haur gabe horrek! Ekin kantari pozaren pozez, erdiminik izan ez duzun horrek! Jaunak baitio: «Bakarrik utziaren seme-alabak gehiago izango dira senardunarenak baino».[2] Zabalagotu zeure etxolaren esparrua, hedatu beldur gabe zeure egoitza-oihalak; luzatu lokarriak, sartu gogor ziriak,[3] ezker-eskuin haziko baitzara; zure ondorengoek nazio asko berenganatuko dituzte eta orain hondaturik dauden hirietan biziko dira.[4] Ez beldurtu, ez zara barregarri geldituko; ez lotsatu, ez zaituzte laidotuko. Ahaztu egingo duzu gaztetako lotsaizuna, ez zara oroituko alargun zineneko laidoaz,[5] egin zintuenak emaztetzat hartuko baitzaitu: Jaun ahalguztiduna, horixe du izena. Israelen Jainko santua da zure askatzailea: lur osoaren Jainkoa deritza.[6] Senarrak utziriko emaztea, emazte atsekabetua zinen, baina Jaunak berriro dei egin dizu. Hau dio Jaunak: «Utz ote daiteke gaztetako emaztea?[7] Unetxo batez utzi zintudan, baina gupidarik handienaz hartuko zaitut.[8] Haserrealdi batean, unetxo batez aurpegia ezkutatu nizun, baina etengabe maite zaitudalako gupidatu naiz zutaz. Hala diot nik, Jaunak, zure askatzaileak.[9] Noeren uholdekoan bezala gertatzen zait: zin egin nuen orduan ez zela berriro uholderik izango munduan, eta halaxe egiten dut zin orain ez naizela zurekin berriro haserretuko, ez dizudala gehiago mehatxurik egingo.[10] Mendiak beren lekutik aldenduko eta muinoak koloka jarriko balira ere, nire maitasuna ez da zuregandik aldenduko, zure zorionaren aldeko nire konpromisoak ez du kolokarik egingo. Hala diot nik, barru-barrutik maite zaituen Jaunak».[11] Oi Jerusalem, zoritxarreko hiri, ekaitzak astindua, inork kontsolatu gabea! Jaspezko oinarri gainean eraikiko zaitut, zafirozko zimendu gainean ezarriko.[12] Dorreak errubiz eta ateak esmeraldaz egingo dizkizut, harribitxiz harresi guztiak.[13] Zure seme-alabak nire ikasle izango dira eta denak zorion betean biziko.[14] Justizian sendo ezarria egongo zara. Zapalkuntzatik libre izango zara eta ez duzu ezeren beldurrik izango, ikara ez zaizu inoiz hurbilduko.[15] Inork erasotzen badizu, ez da nire baimenaz izango; zure kontra lehertuko da erasotzailea.[16] Nik egin dut artisaua, txingarrari haize emanez helburu ezberdinetarako tresnak egiten dituena; eta nik egin dut suntsitzailea, hondaketa helburu duena.[17] Baina zure kontra egindako arma, huts gertatuko da; auzitan salatuko zaituena erruduntzat utziko duzu. Hauxe da Jaunaren zerbitzarien senipartea, nik ematen diedan garaipena. Nik, Jaunak, esana.

1 Samuel 1:1-28
[1] Bazen Efraimgo mendialdean Elkana zeritzan Ramako gizaseme bat, Tzufen ondorengoetakoa. Jerohamen semea zen, eta hau Elihurena, eta hau Tohurena, eta hau Tzufena. Elkana efratar leinukoa zen.[2] Bi emazte zituen: Ana zeritzan batari, eta Penina besteari. Peninak bazuen seme-alabarik; Anak, berriz, ez.[3] Urtero igo ohi zen Elkana bere herritik Xilora, Jaun ahalguztidunari gurtza egin eta opariak eskaintzera. Santutegi hartan Hofni eta Pinhas Eliren bi semeak ziren Jaunaren apaiz.[4] Oparia eskaintzen zuen egunean, Elkanak bere emazte Peninari eta honen seme-alaba guztiei oparigaiaren zati bana eman ohi zien.[5] Anari, berriz, puska berezia eskuratzen zion, oso maitea baitzuen, nahiz eta Jaunak haurrik ematen ez zion.[6] Peninak, arerioak, gogorki iraindu eta nahigabetu ohi zuen Ana, Jaunak haurrik ematen ez ziolako.[7] Eta halaxe urte oroz: Jaunaren etxera igotzeko zen aldi bakoitzeko iraindu ohi zuen. Anak negarrari eman eta jan ere ez zuen egiten.[8] Hortan, honela mintzatu zitzaion Elkana bere senarra: —Ana, zergatik ari zara negarrez eta ez duzu jaten? Zergatik zaude goibel? Ez al naiz, bada, ni zuretzat hamar seme baino hobe?[9] Xilon otordu sakratua egin ondoren, jaiki zen Ana. Eli apaiza bere aulkian eseria zegoen, Jaunaren etxeko atari aurrean.[10] Ana oso nahigabetua zegoen, eta negar-malkotan otoitz egin zion Jaunari.[11] Promes hau egin zion: «Jaun ahalguztiduna, begira zeure mirabe honen atsekabeari. Oroit zaitez nitaz. Ez ahaztu zeure mirabe hau. Jauna, semea ematen badidazu, zeuri eskainiko dizut bizitza osorako. Labanak ez du haren ile-adatsa moztuko ».[12] Luze ari izan zitzaion Ana otoitzean Jaunari. Elik, bitartean, ahora begiratzen zion.[13] Ana, ordea, berekiko mintzo zen; ezpainak erabiltzen zituen, bai, baina ez zitzaion ahotsa aditzen. Horregatik, mozkortzat hartu zuen Elik,[14] eta esan zion: —Noiz arte egon behar duzu mozkor? Bota ezazu barruko ardo hori![15] Anak ihardetsi zion: —Ez, ene jauna. Erabat nahigabetua nauzu. Ez dut ardorik edan, ezta inolako edari mozkorgarririk ere. Neure barrua hustu dut Jaunaren aurrean.[16] Ez nazazu har emakume txartzat. Neure atsekabe handiaz, neure nahigabeaz, mintzatu natzaio Jaunari orain arte.[17] Orduan, esan zion Elik: —Zoaz bakean, eta eman diezazula Israelen Jainkoak eskatutakoa.[18] Anak, orduan: —Izan dezadala neurekin zure onginahia. Joan zen emakumea bere bidetik, eta jan zuen; haren begitarteak ez zirudien lehengoa.[19] Biharamunean goizean jaiki eta, Jaunaren aurrean ahuspeztu ondoren, Ramara itzuli ziren, beren etxera. Elkartu zitzaion Elkana bere emazte Anari, eta oroitu zen honetaz Jauna.[20] Haurdun gertatu zen Ana eta, garaia betetzean, semeaz erdi zen. Samuel eman zion izena, esanez: «Jaunarengandik dut hartua ».[21] Elkana, bere etxekoekin, Jaunari urteroko oparia eskaintzera eta promesa betetzera igo zen hurrengo urtean ere;[22] Ana ez zen igo eta esan zion senarrari: —Ez naiz joango haurrari bularra kendu arte; orduan, eraman eta Jaunari aurkeztuko diot, eta han geldituko da betiko.[23] Elkanak, senarrak, erantzun zion: —Egizu egokien iruditzen zaizuna. Geldi zaitez haurrari titia kendu arte. Bete beza Jaunak bere hitza! Horrela bada, gelditu egin zen emakumea eta bere haurra hazi zuen, bularra kendu arte.[24] Bularra kendu ziolarik, berekin eraman zuen Anak haurra, txikia oraino, Xilora, Jaunaren etxera. Haurrarekin batera, hiru urteko zekorra, anega bat ogi-irin eta zahagi bat ardo eraman zituen.[25] Hil zuten zekorra opari eskaintzeko, eta haurra Eliri eraman zioten.[26] Honela ziotson Anak: «Barka, ene Jauna! Neu nauzu zure aurrean Jaunari otoizka ari izan zitzaion emakumea.[27] Haur hauxe eskatzen nion Jaunari eta eman dit eskatzen niona.[28] Horregatik, Jaunari uzten diot haurra, bizitza osorako Jaunari eskainia izanen da». Orduan, Jauna gurtu zuen bertan.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso