A A A A A

La vie: [Enfer]


Apocalypse 21:8
Koldarrek, ordea, sinesgabeek, gaiztoek, hiltzaileek, lizunek, aztiek, sasijainkozaleek eta gezurti guztiek suz eta sufrez garretan dagoen aintzira, hau da, bigarren heriotza, izango dute ondare».

Matthieu 25:46
Eta hauek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, berriz, betiko bizitzara».

Psaumes 9:17
Jauna agertu da, justizia ezarri du: gaiztoa, berak egindako gaiztakeriak harrapatu.

2 Thessaloniciens 1:9
Horien zigorra betiereko hondamena izango da: Jaunak bere aurretik eta bere ahalmen distiratsutik urruti botako ditu,

Matthieu 13:50
eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango da han».

Actes 2:27
Ez bainauzu Herio Leizera botako, zure fededuna ez duzu hilobian galtzen utziko.

Marc 9:43
Zeure eskuak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu eskumotz betiko bizitzan sartu, bi eskuekin infernura, itzalezineko sutara, erori baino. (

Jude 1:7
Sodomak eta Gomorrak eta inguruko hiriek ere, aingeruek bezala, lizunkeriara eta naturaren kontrako bizioetara emanak zeudelako, betiko suaren zigorra jasan zuten, eta hor gelditu dira guztien eskarmenturako.

Proverbes 15:24
Bizirako bidean gora doa zuhurra, Herio Leizera jaistetik urruti.

Proverbes 23:14
aitzitik, zigorraren bidez Hildakoen Egoitzatik libratuko duzu.

Matthieu 13:42
eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango da han.

Matthieu 25:41
«Gero, ezkerrekoei esango die: “Alde niregandik urruti, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestatua dagoen betiko sutara.

Apocalypse 19:20
Baina piztia harrapatua izan zen eta honekin batera sasiprofeta, piztiaren aurrean mirarizko seinaleak eginez, piztiaren marka hartu eta haren irudia gurtu zutenak liluratu zituena; biok, piztia eta sasiprofeta, sufrez sutan dagoen aintzirara jaurti zituzten bizirik.

Proverbes 15:11
Jaunak bistan baditu Hildakoen Egoitza eta Hondamen Leizea, are gehiago gizakien bihotzak!

Matthieu 16:19
Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da.

2 Pierre 2:4
Jainkoak ez zien barkatu bekatu egin zuten aingeruei, eta, infernuko barrunbe ilunetara jaurtiz, han utzi zituen auzirako gordeta.

Apocalypse 20:13-14
[13] Itsasoak bere baitan zeuzkan hilak itzuli zituen eta, orobat, Herioak eta Hildakoen Egoitzak, eta nor bere egintzen arabera epaitua izan zen.[14] Herioa eta Hildakoen Egoitza suzko aintzirara bota zituzten; suzko aintzira bigarren heriotza da.

Matthieu 10:28
Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina bizia hondatu ezin dutenei; izan beldur, gorputza ez ezik, pertsona osoa infernuan honda dezakeenari.

Ézéchiel 18:20
Bekatu egiten duena, hori hilko da; semeak ez ditu aitaren erruaren ondorenak jasan beharko, ezta aitak ere semearenak. Gizon zintzoari bere zintzotasunaren ordaina emango zaio, gaiztoari bere gaiztakeriarena.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso