Psaumes 37:4 |
Izan bedi Jauna zure atsegina, eta berak emango dizu bihotzak eskatzen dizuna. |
|
Ésaïe 12:2-3 |
[2] Bai, Jainkoa dut salbatzaile! Harengan dut uste on eta ez naiz beldur. Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile».[3] Pozik joango zarete zuek ere salbamen-iturritik ura edatera, |
|
Romains 5:2 |
Berari esker, sinesmenaren bidez eman digu Jainkoak bere onginahia geureganatzea. Egoera honetan sendo irauten dugu eta harro gaude Jainkoaren aintza iritsiko dugulako itxaropenez. |
|
2 Corinthiens 12:10-11 |
[10] Horregatik, pozik nabil Kristorengatik jasaten ditudan ahulezia, laido, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan. Ahul naizenean, orduan bainaiz indartsu.[11] Zoro bezala mintzatu naiz, baina zeuek behartu nauzue; izan ere, zeuek atera behar zenuten nire alde, zeren, ezer ez naizen arren, ez bainaiz ezertan superapostolu horiek baino gutxiago. |
|
Matthieu 5:8 |
«Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa. |
|
1 Jean 3:18 |
Seme-alabatxook, ez dezagun hitzez eta ahoz maita, egitez eta egiaz baizik. |
|
1 Pierre 4:13 |
Aitzitik, poztu Kristoren sufrimenduetan parte izateko zoria duzuelako, hura aintzaz beterik etortzean poz-alaitasunez bete zaitezten. |
|
Deutéronome 33:29-30 |
[29] Zorionekoa zu, Israel! Nor zu bezalakorik, Jainkoak salbaturiko herri hori? Bera da laguntzen dizun babeski, garaipena damaizun ezpata. Etsaiak aurrean makurtuko zaizkizu lausenguka, eta zuk bizkarra zapalduko diezu».[30] Moises, Moabeko lautadatik Jeriko parean dagoen Nebo mendira, Pisga gailurrera, igo zen. Handik, lurralde osoa erakutsi zion Jaunak: Galaadetik Danerainoko lurraldea, |
|
2 Chroniques 9:7 |
Dohatsua zure jendea, dohatsuak zure jakinduria entzunez beti zure aurrean dauden zerbitzariak! |
|
Job 5:17 |
«Zorionekoa Jainkoak zentzarazten duen gizakia! Ez mespretxatu Ahaltsuaren heziketa. |
|
Proverbes 16:20 |
Irakaspenari jaramon egiten dionak izango du arrakastarik. Zorionekoa Jaunarengan uste ona duena! |
|
Psaumes 37:4-14 |
[4] Izan bedi Jauna zure atsegina, eta berak emango dizu bihotzak eskatzen dizuna.[5] Utzi Jaunaren esku zeure zoria, izan konfiantza harengan: berak ekingo dio zure alde;[6] goizeko argia bezain distiratsu egingo du zure zuzentasuna, eguerdiko eguzkia bezain argitsu zure zuzenbidea.[7] Egon lasai Jaunarengan, itxaron berarengan; ez zaitez sutu arrakasta duenaren aurka, maltzurkeriaz dabilenaren kontra.[8] Utzi haserrea, baztertu sumina, ez zaitez sutu, kalterako izango duzu eta;[9] izan ere, kanporatu egingo dituzte gaizkileak; herrialdeaz jabetuko dira, ordea, Jaunaz fio direnak.[10] Itxaron pixka bat, eta kito gaiztoa, bilatu arren, ez duzu gehiago aurkituko.[11] Apalak izango dira herrialdearen jabe, bake osoaz gozatuko dira.[12] Zintzoaren kontra gaiztoa azpijokoan, beraren aurka erakusten ditu hortzak.[13] Baina Jaunak barre egiten du halakoaz, bai baitaki ordua datorkiola.[14] Ezpata atera eta uztaia tenkatzen dute gaiztoek dohakabea eta behartsua eraisteko, zuzen dabiltzanak hiltzeko. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |