1 Samuel 1:27 |
Haur hauxe eskatzen nion Jaunari eta eman dit eskatzen niona. |
|
2 Corinthiens 6:18 |
Aita izango naiz zuentzat, eta zuek seme-alaba niretzat. Hau dio Jaun ahalguztidunak. |
|
Deutéronome 10:18 |
justizia egiten die umezurtz eta alargunari, eta maite du etorkina, jatekoa eta janztekoa ematen dizkiolarik. |
|
Osée 14:3 |
Itzul zaitezte Jaunarengana, egiozue otoitz honela: «Barkatu bekatu guztiak, hartzazu onez gure aitorpenaren oparia. |
|
Ésaïe 40:31 |
baina Jaunarengan itxaro dutenek indarrak berritzen dituzte: arrano-hegoak hazten zaizkie, lasterka egin eta ez dira nekatzen, ibili eta ez akitzen. |
|
Jacques 1:27 |
Jainko Aitaren aurrean benetan garbi eta akats gabeko erlijioa hauxe da: umezurtz eta alargunei beren premietan laguntzea eta munduko gaiztakeriarekin nork bere burua ez kutsatzea. |
|
Jérémie 29:11 |
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak. |
|
Matthieu 25:40 |
Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”. |
|
Proverbes 13:12 |
Gauzatzen ez den itxaropenak bihotzean pena sortzen; betetzen den nahia, bizi-fruituak dituen zuhaitza. |
|
Psaumes 82:3 |
Defendatu gizagaixo eta umezurtzak, egin justizia dohakabe eta behartsuei! |
|
Psaumes 146:9 |
Jaunak ditu etorkinak zaintzen, umezurtz eta alargunei zutik eusten, baina gaiztoen nagusigoa iraultzen. |
|
Psaumes 68:5-6 |
[5] Kanta Jainkoari, jo soinua haren omenez, presta bidea «hodei gainean zaldiz doanari». Goza Jaunarekin, haren aurrean poz-oihuka.[6] Umezurtzen aita, alargunen defendatzaile da Jainkoa bere bizileku santutik. |
|
Proverbes 31:8-9 |
[8] Ireki ahoa hitz gabearen alde, zorigaiztokoen eskubidea babesteko.[9] Ireki ahoa zuzentasunez epaitzeko, dohakabe eta behartsuen eskubideak babesteko. |
|
Jean 1:12-13 |
[12] Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien.[13] Hauek ez dira giza odolekoak, ezta gizakiaren borondatez sortuak ere, Jainkoarengandik jaioak baizik. |
|
Galates 4:4-5 |
[4] Baina epea bete zenean, Jainkoak bere Semea bidali zuen, emakumeagandik jaioa, legepeko egina,[5] legepean zeudenak askatzera, guk seme-alabatzakoa har genezan. |
|
Romains 8:14-17 |
[14] Jainkoaren Espirituak gidatzen dituenak Jainkoaren seme-alaba dira.[15] Zuek ez duzue hartu esklabo egingo zaituzten espiritua, berriro beldurpean bizitzera eramango zaituena, alegia; zuek, seme-alaba egiten zaituzten Espiritua hartu duzue, eta Espirituaren bidez «Abba! », hau da, «Aita!», esanez hots egiten diozue Jainkoari.[16] Espiritu berberak barrutik aitortzen digu Jainkoaren seme-alaba garela;[17] eta, seme-alaba bagara, baita oinordeko ere, Jainkoaren oinordeko eta Kristoren oinordekide; zeren, nekeetan Kristoren kideko garenez gero, aintzan ere beraren kideko izango baikara. |
|
Psaumes 10:14-18 |
[14] Ikusten dituzu, bai, neke eta nahigabeak, ikusi eta zeure gain hartzen. Zuregan uzten du gizagaixoak bere zoria, zu zaitu umezurtzak laguntzaile.[15] Hautsi gaiztoaren indarra, eskatu hari gaiztakeriaren kontu, ez utzi ezer aztertzeke.[16] Jauna errege da betidanik betidaino! Desager bitez sinesgabeak haren lurraldetik![17] Entzun, Jauna, errukarrien desioak, emaiezu adore, adi izan belarria haiengana,[18] umezurtz eta zapalduaren eskubideak babesteko. Ez beza gehiago beldurrik eman buztinez eginiko gizakiak! |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |