A A A A A

La vie: [Santé]


1 Corinthiens 6:19-20
[19] Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,[20] garesti ordainduz eskuratu baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz.

3 Jean 1:2
Adiskide maite, espirituz ongi doakizun bezala, beste gauza guztietan ere ongi joan dakizula eta osasuna izan dezazula.

1 Corinthiens 10:31
Nolanahi ere, nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako.

1 Timothée 4:8
Gorputz-ariketek ezer gutxirako balio dute; jainkozaletasunak, berriz, guztirako balio du, oraingo eta geroko biziaren agintzaria baitu berekin.

Proverbes 17:22
Bihotz alaiak osasuna ekarri, bihotz tristeak hezurrak ihartu.

Proverbes 31:17
Kementsu prestatzen da lanerako, ez zaizkio inoiz besoak nekatzen.

Éphésiens 5:18
Ez mozkortu, ardotik nasaikeria baitator; aitzitik, bete zaitezte Espirituaz,

Proverbes 20:1
Ardoak harrotu egiten du, pattarrak asaldatu; mozkortzen dena ez da inoiz zuhur izango.

Deutéronome 7:12-15
[12] «Erabaki horiek onartu eta arretaz betetzen badituzue, Jaunak zeuen Jainkoak gordeko dizue zuen arbasoei zin eginez hitzemandako ituna, eta agertuko bere onginahia.[13] Maite izango zaituzte, bedeinkatu eta ugalduko, emankor egingo zaituzte zeuek, zuen abereak eta lurrak: garia, ardoa eta olioa oparo emango dizkizue, eta zekor eta arkumeak ugalduko, zuen arbasoei zin egindakoaren arabera emango dizuen lurraldean.[14] Herri guztien gainetik bedeinkatuko zaituzte: ez da zuen artean inor agorrik izango, ezta antzurik ere zuen abereen artean.[15] Jaunak gaixotasun guztiak urrunduko ditu zuengandik; ez dizkizue bidaliko ongi ezagutzen dituzuen Egiptoko izurri ikaragarriak, baizik eta gorrotoa dizuetenei bidaliko dizkie.

Jérémie 33:6
«Baina jarraian osasuna emango diot hiriari, zauriak sendatuko dizkiet bertako bizilagunei, eta egiazko bake iraunkorra nola lortu erakutsiko.

Actes 27:34
Jan, bada, mesedez, beharrezkoa baituzue salbatzeko. Ez duzue inork buruko ile bat ere galduko».

Deutéronome 28:53
Zeuen sabeleko fruitua —Jaunak zeuen Jainkoak emandako seme-alaben haragia— jango duzue, hain larria izango baituzue egoera etsaiek setiatzean.

Lévitique 11:1-4
[1] Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni:[2] «Esan israeldarrei: Lurrean bizi diren animalia guztietatik, jan ditzakezue[3] bitan banaturiko apatxak dituztenak eta hausnartzaileak.[4] [4-6] Beraz, hausnartzaile diren edo apatxak bitan banaturik dituzten animalien artean ezin izango duzue jan, ez gamelua, ez erbia, ez azkonarra; hausnartzaile izan arren, ez baitute bitan banaturiko apatxik; kutsatutzat edukiko dituzue;

Apocalypse 14:12
Hor agertuko da Jainkoaren aginduei eta Jesusenganako sinesmenari eusten dieten fededunen iraupena.

Proverbes 16:24
Hitz atseginak, ezti-abaraska: ahorako goxo, gorputzerako osasungarri.

Proverbes 4:20-22
[20] Seme, aditu ongi nire hitzak eta kasu egin nire esanei.[21] Ez itzazu begi-bistatik ken, gorde bihotzaren barru-barruan,[22] onartzen dituenari bizia eta osasuna ematen baitizkiote.

Proverbes 3:7-8
[7] Ez jo zeure burua jakintsutzat; izan, ordea, begirune Jaunari eta ihes egin gaizkiari.[8] Osasuna eta indarra izango dituzu gorputz osoan.

Exode 15:26
Esan zien: «Nire, zuen Jainko Jaun honen, mintzoa arretaz entzuten baduzue, eta niri atsegin zaidana egiten, nire aginduak aditzen badituzue eta nire arauak betetzen, ez dizuet zuei egiptoarrei bidali nien gaitzik igorriko, ni, Jaun hau, sendagile bainauzue».

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso