A A A A A

La vie: [Culpabilité]


Hébreux 10:22
hurbil gakizkion bihotz zintzoz eta sinesmen osoz, barrua bekatu-kontzientzia guztitik garbiturik eta gorputza ur garbiz txukundurik.

Jacques 2:10
Legeko agindu bat bakarra hausten duena, agindu guztiekiko errudun egiten da.

Hébreux 10:2
Bestela, amaitu egingo ziren opariak, kultu hori eskaintzen zutenek, behin garbituz gero, inongo bekatu-kontzientziarik ez baitzuten izango.

Deutéronome 5:17
«Ez hil inor.

Psaumes 32:1-6
[1] Daviden poema. Zoriontsua Jainkoak hobena kendu eta bekatua barkatu diona![2] Zoriontsua Jaunak errurik egozten ez diona eta bere barruan makurkeriarik ez duena![3] Isilik egon nintzen bitartean, jota nuen gorputza, egun osoan aieneka.[4] Gau eta egun gainean nuen zure esku gogorra, indarrak makaltzen ari zitzaizkidan, udako sargoritan bezala.[5] Orduan, aitortu nizun bekatua, ez nizun gorde errua. Hobenak zuri aitortzea erabaki nuen, Jauna, eta barkatu zenizkidan erru eta bekatuak.[6] Otoitz egin biezazu, beraz, fededunak, larri denean: uholde handia izanik ere, ez du harrapatuko.

Jérémie 51:5
Babiloniar herriak hoben larria egin du Israelgo Santuaren aurka; izan ere, Israel eta Juda ez dira, alargun gisa, beren Jainko Jaun ahalguztiduna gabe gelditu.

Osée 5:15
«Neure bizilekura itzultzera noa, beren errua aitortu eta bila nazaten arte. Atsekabe-aldian niregana bihurtuko dira agian… ».

Lévitique 5:14-19
[14] Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:[15] «Norbaitek, Jaunari sagaratu beharreko emaitzetan iruzur eginez, oharkabean bekatu egiten badu, ahari akats gabea eramango dio Jaunari ordain-oparitzat; zilarretan hainbesteko bat balioko du ahariak, santutegiko pisu-neurriaren arabera.[16] Gainera, Jaunari sagaratu beharreko emaitzetan iruzur egina eta bosteko bat gehiago itzuli beharko du eta apaizari eman. Apaizak, ordain-oparitzat aharia eskainiz, haren aldeko barkamen-ohikunea egingo du eta barkatua izango du bekatua.[17] «Norbaitek, Jaunak debekatua duen zerbait eginez, konturatzeke bekatu egiten badu, errudun bihurtzen da eta bere hobenaren ondorenak jasan behar ditu.[18] Beraz, ahari akats gabea eramango dio apaizari, ordain-oparikoaren balio berekoa. Konturatzeke bekatu egin duenaren alde barkamen-ohikunea egingo du apaizak eta hark barkatua izango du bekatua.[19] Ordain-oparia da hau, delako pertsona hori egiaz baitzen errudun Jaunaren aurrean».

Lévitique 7:1-10
[1] «Hona hemen ordain-opariei buruzko ohikunea. Opari guztiz sakratuak dira.[2] Ordain-opariko aberea erre-oparietakoak hiltzen diren toki berean hilko da. Oparigaiaren odolaz aldarea zipriztinduko da alde guztietatik.[3] Haren gantz guztiak aurkeztuko dira: buztana, heste inguruko gantza,[4] giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik,[5] erre egingo du apaizak aldarean, Jaunaren ohorez erretako opari gisa. Ordain-oparia da hau.[6] Apaiz-familietako gizonezkoek bakarrik jan dezakete, eta toki sakratuan jan ere, opari guztiz sakratua baita.[7] Hala barkamen-opariak nola ordain-opariak, biek ohikune bera dute. Oparigaia barkamen-ohikunea egin duen apaizarentzat izango da.[8] «Oparigaien larrua erre-oparia eskaintzen duen apaizari dagokio.[9] Labore-opariak, nahiz labean erreak nahiz eltzean edo zartaginean prestatuak, eskaintzen dituen apaizari dagozkio.[10] Baina gainerako labore-opariak, bai oliotan oratuak, bai oratu gabeak, Aaronen ondorengo guztiei hainbana dagozkie.

Genèse 26:10
Abimelekek jarraitu zuen: —Zer egin diguzu, gero? Nola bururatu zaizu horrelakorik? Edozein herritar ohera zitekeen zure emaztearekin. Orduan, denok bihurtuko gintuzun errudun.

Nombres 5:5-10
[5] Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:[6] «Esan israeldarrei: Gizonezko nahiz emakumezko batek beste norbaiti kalte egin eta Jainkoarekiko desleial jokatzen badu, errudun bihurtzen da.[7] Bere errua aitortuko du, eta kaltearen ordaina eta bosteko bat gehiago emango dio kalte egin dionari.[8] Kaltetua hila bada eta ordaina jasotzeko ahaide hurbilekorik ez badu, kalte-ordaina Jaunari emango zaio apaizaren bidez, errudunaren bekatuaren barkamen-ohikunea egiteko erabiliko den ahariaz gain.[9] «Israeldarrek Jaunari eskainiko dizkioten opari sakratuak apaizarentzat izango dira.[10] Apaizari eramaten zaizkion opari sakratuak apaizarentzat dira ».

Lévitique 5:1-5
[1] «Norbaitek, ikusiz nahiz entzutez lekuko izan eta, zinpean aitormen egitera deitua izan delarik, dakiena aitortzen ez badu, bekatu egiten du eta errudun bihurtzen.[2] «Zerbait kutsatua ukitzen duena, hala nola basabere nahiz etxabere kutsatu baten edo piztiaren baten sarraskia, konturatu gabe izanda ere, kutsatu bihurtzen da eta errudun.[3] «Kutsaturik dagoen pertsona ukitzen duena, nolanahikoa dela kutsadura, konturatu gabe izanda ere, errudun bihurtzen da.[4] «Jendeak ohi duen bezala, honetaz eta hartaz zin-hitza arinkeriaz ematen duena, mesederako nahiz kalterako izan, eta konturatu gabe izanda ere, errudun bihurtzen da konturatzean.[5] «Kasu horietako batean errudun bihurtu denak bere bekatua aitortuko du,

Lévitique 5:15-16
[15] «Norbaitek, Jaunari sagaratu beharreko emaitzetan iruzur eginez, oharkabean bekatu egiten badu, ahari akats gabea eramango dio Jaunari ordain-oparitzat; zilarretan hainbesteko bat balioko du ahariak, santutegiko pisu-neurriaren arabera.[16] Gainera, Jaunari sagaratu beharreko emaitzetan iruzur egina eta bosteko bat gehiago itzuli beharko du eta apaizari eman. Apaizak, ordain-oparitzat aharia eskainiz, haren aldeko barkamen-ohikunea egingo du eta barkatua izango du bekatua.

Lévitique 4:2-3
[2] «Esan israeldarrei: Norbaitek oharkabean bekatu egiten badu, Jaunak debekatua duen zerbait eginez, xedapen hauek beteko dituzue:[3] «Bekatu egin duena apaiz nagusia bada, horrela herri osoa errudun bihurtuz, zekor akats gabea eskainiko dio Jaunari, bekatuaren barkamen-oparitzat.

Lévitique 4:13
«Jaunak debekatua duen zerbait eginez, oharkabean bekatu egiten duena israeldarren elkarte osoa bada, errudun bihurtzen da, nahiz eta ezjakinean egin.

Lévitique 4:27
«Jaunak debekatua duen zerbait eginez, herritar arrunt batek oharkabean bekatu egiten badu, errudun bihurtzen da.

Psaumes 32:1-5
[1] Daviden poema. Zoriontsua Jainkoak hobena kendu eta bekatua barkatu diona![2] Zoriontsua Jaunak errurik egozten ez diona eta bere barruan makurkeriarik ez duena![3] Isilik egon nintzen bitartean, jota nuen gorputza, egun osoan aieneka.[4] Gau eta egun gainean nuen zure esku gogorra, indarrak makaltzen ari zitzaizkidan, udako sargoritan bezala.[5] Orduan, aitortu nizun bekatua, ez nizun gorde errua. Hobenak zuri aitortzea erabaki nuen, Jauna, eta barkatu zenizkidan erru eta bekatuak.

Ésaïe 6:7
eta txingarraz ahoa ukitu zidan, esanez: «Begira, txingar honek ezpainak ukitu dizkizu. Kendu zaizu, beraz, gaiztakeria, barkatu bekatua».

1 Jean 1:9
Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu.

Romains 8:1
Orain, beraz, ez da gaitzespenik Jesu Kristorekin bat direnentzat.

Hébreux 9:14
zenbatez gehiago Kristoren odolak, betiko Espirituaren bitartez akats gabeko oparitzat bere burua Jainkoari eskaini zion harenak, ez du garbituko gure barrua heriotzara daramaten egintzetatik, Jainko biziari kultua emateko gai izan gaitezen!

Psaumes 103:12
Nola ekialdea mendebaldetik urruti, hala ditu hark gure hobenak beregandik urruntzen.

2 Corinthiens 5:17
Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da.

Romains 3:21-23
[21] Baina orain, legea alde batera utziz agertu du Jainkoak bere salbamen-indarra, legeak eta profetek adierazia.[22] Jainkoaren salbamen-indar hau Jesu Kristoganako sinesmenaren bidez heltzen da, fededun guztiengana heldu ere. Jainkoak ez du bereizkeriarik egiten,[23] denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe.

2 Corinthiens 5:21
Bekatuarekin zerikusirik ez zuen hura, guregatik bekatuarekin bat egin zuen Jainkoak, guk haren bitartez Jainkoarengandik salbamena irits dezagun.

Michée 7:19
Berriro ere errukituko zara gutaz, lurperatuko dituzu gure gaiztakeriak, eta itsas hondora botako gure bekatu guztiak.

1 Jean 3:19-20
[19] Horrelaxe jakingo dugu egiarenak garela, eta lasaitu ahal izango dugu geure barrua Jainkoaren aurrean;[20] zeren eta, geure kontzientziak kondenatzen bagaitu ere, gure kontzientziaren gainetik baitago Jainkoa eta dena ezagutzen baitu.

Romains 6:23
Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.

Ésaïe 43:25
Nik, ordea, neure kabuz suntsitu nituen zure errebeldiak, ez nituen kontuan hartu zure erruak.

Apocalypse 12:10
Orduan, ahots handia entzun nuen zeruan esaten: «Orain etorri da gure Jainkoaren salbamena, indarra eta erregetza eta beraren Mesiasen agintea; bota baitute gure senideen salatzailea, gau eta egun Jainkoaren aurrean salatzen zituena.

2 Corinthiens 7:10
Izan ere, Jainkoaren asmoen araberako nahigabeak salbamenera garamatzan bizi-aldaketa dakar ondorio, eta horretaz damutu beharrik ez dago. Mundu honetatik datorkigun nahigabeak, berriz, heriotzara eramaten gaitu.

Hébreux 4:16
Hurbil gaitezen, bada, konfiantza osoz Jainkoaren onginahiaren tronura, errukia iritsi eta premialdian laguntza izan dezagun.

Romains 8:31-39
[31] Horiek horrela, zer esango dugu? Jainkoa gure alde baldin badugu, nor gure aurka?[32] Bere Semea bera ukatu ez zigunak, baizik eta gu guztion alde heriotzara eman zuenak, nola ez dizkigu harekin batera gauza guztiak dohain emango?[33] Nork salatuko ditu Jainkoak aukeratuak, Jainkoak berak zuzentzat onartu baditu?[34] Nork kondenatuko ditu? Jesu Kristo da hil zena; are gehiago, piztu ere egin zena, eta orain Jainkoaren eskuinaldean gure alde erreguka ari dena![35] Nork aldenduko gaitu Kristok digun maitasunetik? Atsekabeak, larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak, arriskuak, ezpatak?[36] Liburu Santuak dioen bezala: Zuregatik egunero hilzorian gauzkate; hiltzeko ardiak bezala garabiltzate.[37] Baina guztiotan erraz ateratzen gara garaile, maite izan gaituenari esker.[38] Bai baitakit ziur, ez herio eta ez bizi, ez aingeru eta ez goiko beste indar, ez oraingo eta ez geroko, ez inolako botere,[39] ez ortziko eta ez lur azpiko indar, ez inolako beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik.

Romains 3:26
***

Romains 14:23
Zilegi ote den ala ez zalantzan dagoela jaten duena, berriz, errudun da, ez baitu jokatzen berak uste duenaren arabera. Eta norberak uste duenaren arabera ez jokatzea bekatu da.

Jean 3:17
Zeren Jainkoak ez baitzuen Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko baizik.

Proverbes 16:4
Zerbaitetarako egiten du Jaunak guztia: gaiztoa ere bai, zigor-egunerako.

Actes 3:19
Bihozberri zaitezte, bada, eta itzuli Jainkoarengana, bekatuak ken dakizkizuen;

1 Jean 2:1
Seme-alabatxook, bekaturik egin ez dezazuen idazten dizuet hau. Baina, norbaitek bekatu egiten badu, badugu Laguntzailea Aitaren aurrean: zuzena den Jesu Kristo.

Genèse 20:6-16
[6] Jainkoak erantzun zion ametsetan: —Bai, badakit fede onez jokatu duzula; horregatik, ez dizut utzi Sararekin harremanak izaten, nire aurka bekatu egin ez zenezan.[7] Orain, ordea, itzul iezaiozu gizon horri bere emaztea; profeta denez, zure alde erregutuko du eta ez duzu galduko bizia. Itzultzen ez badiozu, berriz, zinez hilko zarete zu zeu eta zuretar guztiak.[8] Goizean goiz jaikirik, Abimelekek bere zerbitzari guztiak deitu zituen, ametsaren berri emateko. Denak harriturik gelditu ziren.[9] Etorrarazi zuen Abimelekek Abraham, eta esan zion: —Baina zer egin didazu? Zer kalte egin dizut, ni neu eta nire herria halako bekatu handiaren arriskuan jartzeko? Ez duzu ongi jokatu nirekin.[10] Zer dela-eta jokatu duzu horrela?[11] Abrahamek erantzun zion: —Neure baitarako pentsatu nuen: «Segur aski leku honetan ez zegok Jainkoarekiko begirunerik; nire emazteaz jabetzeko, hil egingo naitek».[12] Gainera, egiaz nire arreba duzue Sara aitaren aldetik, nire amarenetik ez bada ere, eta emaztetzat hartu nuen.[13] Horrela, Jainkoak neure aitarenetik atzerrira bidean jarri ninduenean, esan nion Sarari: «Norabait sartzen garenean, esazu, arren, neba nauzula».[14] Orduan, Abimelekek itzuli egin zion Abrahami emaztea. Era berean, ardiak, behiak eta morroi-mirabeak eman zizkion oparitzat,[15] eta esan zion: —Hor duzu zeure aurrean nire lurralde guztia. Geldi zaitez bizitzen gogokoen duzun lekuan.[16] Sarari, berriz, esan zion: —Adizu, zure nebari zilarrezko mila txanpon eman dizkiot. Opari honek egiaztatzen die zuretarrei eta denei errugabea zarela; honela, denek jakingo dute ez duzula inolako okerrik egin.

Ésaïe 53:10
Jaunak oinazez josi nahi izan zuen. Eta bekatuen ordainetan bizia eman zuelarik, ondorengoak izango ditu eta bizitza luzea, eta haren bitartez bere nahia burutuko du Jaunak.

Luc 15:18-19
[18] Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra.[19] Ez dut gehiago seme-izenik merezi. Har nazazu zeure langileetako bat bezala”.

Matthieu 18:21-35
[21] Orduan, hurbildu zitzaion Pedro Jesusi eta galdetu zion: —Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?[22] Jesusek erantzun zion: —Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz.[23] «Hain zuzen, zerbitzariekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen da Jainkoaren erregetzarekin.[24] Kontuak garbitzen hasi orduko, milioi asko zor zizkion zerbitzari bat eraman zioten.[25] Honek ez zuen zerez ordaindu, eta nagusiak bera, emaztea, seme-alabak eta ondasun guztiak saltzeko agindu zuen, zorra ordainarazteko.[26] Zerbitzariak, orduan, nagusiaren oinetan ahuspezturik, eskatu zion: “Emadazu astia, eta dena ordainduko dizut”.[27] Nagusiak, errukiturik, dena barkatu eta libre utzi zuen zerbitzaria.[28] «Baina zerbitzari hark, irten orduko, diru pixka bat zor zion zerbitzu-lagun batekin egin zuen topo eta, lepotik heldurik eta ito beharrean, esaten zion: “Emadak zor duana”.[29] Laguna oinetara erori zitzaion, erreguka: “Emadak astia, eta dena ordainduko diat”.[30] Baina hark ezetz. Eta joan eta kartzelan sartu zuen, zorra ordaindu arte.[31] «Gertatua ikusirik, beste zerbitzariak biziki nahigabetu ziren, eta guztiaren berri nagusiari ematera joan ziren.[32] Orduan, nagusiak zerbitzari hari berriro dei egin eta esan zion: “Zerbitzari gaizto hori! Horrenbesteko zorra barkatu diat nik, erregutu didaalako.[33] Ez al huen hik ere heure lagunaz errukitu behar, ni hitaz errukitu nintzen bezala?”[34] Eta, haserre bizitan, zigorpean utzi zuen nagusiak, zor guztia ordaindu arte.[35] «Berdin-berdin egingo dizue zeruko nire Aitak, senideok elkarri bihotzez barkatzen ez badiozue».

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso