A A A A A

La vie: [Aliments]


Ecclésiaste 9:7
Ea bada! Jan bozkarioz zeure ogia, edan alai zeure ardoa, atsegin baititu jadanik Jainkoak zure egintzak.

Exode 16:12
«Aditu dut israeldarren marmarra. Esaiezu: Ilunabarrean okela jango duzue, eta bihar goizean ogiz aseko zarete. Honela jakingo duzue ni naizela Jauna, zuen Jainkoa».

Genèse 1:29
Jainkoak esan zien: «Hara, zeuei ematen dizkizuet lurrazalean diren hazidun landare guztiak eta hazidun fruta-arbola guztiak; horiek izango dituzue janari.

Genèse 9:3
Bizi eta mugitzen den guztitik jan dezakezue; lehenago landareak bezala, den-dena ematen dizuet.

Ésaïe 1:19
Nire esana egiteko prest bazaudete, lurralde honek duen gozoenetik jango duzue;

Jean 4:4-34
[4] Bere ibilbidean Samarian zehar iragan beharra zuen.[5] Iritsi zen, bada, Sikar izeneko Samariako hirira, antzina Jakobek bere seme Joseri ondaretzat emaniko lursailetik hurbil.[6] Han zegoen Jakoben putzua delakoa. Jesus, bideaz nekaturik, putzu-ertzean eseri zen. Eguerdi ingurua zen.[7] [7-8] Ikasleak hirira joanak ziren janaria erostera. Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: —Emadazu edaten.[8] ***[9] Orduan, emakume samariarrak esan zion: —Nola zuk, judu izanik, eskatzen didazu edatekoa niri, samariar naizen honi? (Jakin behar da juduek eta samariarrek ez dutela elkarrekin harremanik).[10] Jesusek erantzun zion: —Jainkoak ematen duena ezagutuko eta edatekoa nork eskatzen dizun jakingo bazenu, zeuk eskatuko zenioke berari, eta hark ur bizia emango lizuke.[11] Emakumeak esan zion: —Jauna, ez daukazu ura zerez atera, eta putzua sakona da. Nondik aterako duzu, beraz, ur bizi hori?[12] Geure aita Jakobek utzi zigun putzu hau eta bertatik edan zuten berak, beraren seme-alabek eta abereek. Hura baino handiagoa al zara zu?[13] Jesusek ihardetsi zion: —Ur honetatik edaten duena berriro ere egarri izango da;[14] nik emango diodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango; zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan.[15] Orduan, emakumeak: —Jauna, emadazu ur horretatik, berriro egarri ez nadin, eta hona uretara etorri beharrik izan ez dezadan.[16] Jesusek esan zion: —Zoaz etxera, dei egiozu zeure senarrari eta itzuli hona.[17] Emakumeak erantzun: —Ez dut senarrik. Eta Jesusek: —Ongi diozu ez duzula senarrik;[18] bost izan dituzu, eta oraingoa ez duzu senarra; horretan egia diozu.[19] Emakumeak esan zion: —Jauna, profeta zarela ikusten dut.[20] Gure gurasoek mendi honetan eman zioten kultu Jainkoari; zuek, juduok, berriz, Jerusalemen eman behar zaiola diozue.[21] Jesusek esan zion: —Sinets iezadazu, emakume: badator ordua, ez mendi honetan, ez Jerusalemen, Aita adoratuko ez duzuena.[22] Zuek, samariarrok, ez dakizue zer adoratzen duzuen; guk badakigu zer adoratzen dugun, salbamena juduongandik baitator.[23] Baina badator ordua —hobeto esan, heldu da—, egiazko adoratzaileek Aita egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratuko dutena; horrela adora dezaten nahi du Aitak.[24] Jainkoa Espiritu da, eta hura adoratzen dutenek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratu behar dute.[25] Emakumeak esan zion: —Badakit Mesias, Kristo alegia, etortzekoa dela, eta hark, etortzean, gauza guztiak agertuko dizkigula.[26] Jesusek esan zion: —Neu naiz, zurekin mintzo naizen hau.[27] Une hartan ikasleak iritsi eta harritu egin ziren Jesus emakume batekin hizketan ari zela ikustean; halere, inor ez zen ausartu galdetzera zer nahi zuen edo zertaz ziharduen emakumearekin.[28] Emakumeak suila utzi, hirira itzuli eta esan zion jendeari:[29] «Zatozte egin dudan guztia esan didan gizon bat ikustera. Ez ote da bera Mesias izango?»[30] Jendea hiritik irten eta Jesusengana joan zen.[31] Bien bitartean, erreguka ari zitzaizkion ikasleak, esanez: —Maisu, jan zerbait.[32] Baina berak esan zien: —Badut nik beste janari bat, zuek ez dakizuena.[33] Ikasleek galdetu zioten elkarri: —Norbaitek ekarri ote dio jatekoa?[34] Jesusek esan zien: —Nire janaria, bidali nauenaren nahia egitea da, haren salbamen-egintza burutu arte.

Jean 6:27-35
[27] Ahalegin zaitezte, ez galtzen den janariagatik, baizik eta irauten eta betiko bizia ematen duen janariagatik; hori Gizonaren Semeak emango dizue, Jainko Aitak bere aginpidearen ordezkari egin duenak.[28] Orduan, galdetu zioten: —Zer egin behar dugu Jainkoak nahi duena egiteko?[29] Jesusek erantzun zien: —Hauxe da Jainkoak nahi duena: berak bidali duenarengan zuek sinestea.[30] Galdetu zioten, orduan: —Zer seinale ematen diguzu, bada, guk ikusi eta zuri sinesteko? Zer egiten duzu?[31] Gure arbasoek mana jan zuten basamortuan, Liburu Santuak dioen bezala: Zeruko ogia eman zien jaten.[32] Jesusek erantzun zien: —Bene-benetan diotsuet: Ez zizuen Moisesek eman zeruko ogia, baizik eta nire Aitak ematen dizue zeruko egiazko ogia.[33] Zeren Jainkoaren ogia, zerutik jaitsi eta munduari bizia ematen diona da.[34] Orduan, eskatu zioten: —Jauna, emaguzu beti ogi horretatik.[35] Jesusek erantzun zien: —Neu naiz bizia ematen duen ogia; niregana hurbiltzen dena ez da, ez, sekula gose izango, eta niregan sinesten duena ez da behin ere egarri izango.

Matthieu 4:4
Jesusek erantzun zion: —Liburu Santuetan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da.

Matthieu 5:6
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko.

Matthieu 6:25
«Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jan edo edango, edota gorputza zerez jantziko. Ez ote da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago?

Proverbes 15:17
Hobe barazkiak maitasunarekin, txahalki gozoa gorrotoarekin baino.

Proverbes 25:27
Ez du onik egiten ezti gehiegi jateak, ezta ohore gehiegiren atzetik ibiltzeak ere.

Proverbes 27:7
Sabel asearentzat mespretxagarri ezti-abaraska, sabel gosearentzat mingotsa ere gozo.

Psaumes 104:15
eta gizakiaren bihotza alaitzen duen ardoa, aurpegia distiratsu egiten duen olioa eta giza indarrak berritzen dituen ogia.

Psaumes 136:25
Bizidun guztiak janaritzen ditu, haren maitasuna betikoa baita.

1 Corinthiens 6:13
Esaten da baita ere: «Janaria sabelarentzat eta sabela janariarentzat»; baina bata zein bestea hondatu egingo ditu Jainkoak. Gorputza, ordea, ez da lizunkeriarako, Jaunarentzat baizik, eta Jauna gorputzarentzat.

1 Corinthiens 8:8
Ez gaitu, noski, janariak Jainkoarentzat atsegin egiten: ez dugu ezer galtzen ez jateagatik, ezta irabazten ere jateagatik.

1 Corinthiens 10:31
Nolanahi ere, nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako.

1 Timothée 4:4-5
[4] Zeren Jainkoak sortutako guztia ona baita eta, eskerrak emanez hartuz gero, ez da ezer baztertzekorik,[5] Jainkoaren hitzak eta gure otoitzak sakratu bihurtzen baitu.

Marc 7:14-23
[14] Jesusek berriro jendeari dei egin eta esan zion: «Entzun niri denok eta ulertu ongi![15] Ez da deus ere, kanpotik gizakiaren barrura sartuz, hau kutsa dezakeenik; barrutik ateratzen zaionak, horrek kutsatzen du gizakia». ([16] ).[17] Jendearengandik alde egin eta etxeratu zenean, hitz horien esanahiaz galdetu zioten ikasleek.[18] Jesusek esan zien: —Beraz, ez duzue zuek ere ulertzen? Ez al duzue ikusten kanpotik sartzen zaion ezerk ez dezakeela gizakia zikindu?[19] Sartu, ez baitzaio bihotzera sartzen, sabelera baizik, eta handik komun-zulora. Hitz hauekin, janari guztiak garbiak direla adierazi nahi zuen.[20] Eta erantsi zuen: —Gizakiaren barrutik irteten denak, horrek bai egiten duela gizakia zikin![21] Izan ere, barrutik, gizakiaren bihotzetik, ateratzen dira asmo txarrak, lizunkeria, lapurretak, hilketak,[22] adulterioak, diru-gosea, gaiztakeriak, maltzurkeria, lasaikeria, bekaizkeria, irainak, harrokeria, burugabekeria.[23] Gaiztakeria guztiok barrutik irteten dira, eta hauek dute gizakia kutsatzen.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso