Jean 15:12-13 |
[12] «Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala.[13] Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino. |
|
1 Timothée 5:8 |
Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da. |
|
Éphésiens 6:4 |
Gurasook, ez sumindu seme-alabak; hezi itzazue, ordea, Jaunari dagokion bezala irakatsiz eta zentzaraziz. |
|
Proverbes 27:10 |
Ez baztertu zeure lagunak eta aitarenak; larri zaudenean, ez joan anaiarengana: hobe duzu hurbileko auzokoa urrutiko anaia baino. |
|
Matthieu 12:48-50 |
[48] Jesusek, berriz, erantzun zion: —Nor da nire ama eta zein nire anai-arrebak?[49] Eta, bere ikasleengana eskua luzatuz, esan zuen: —Hauek ditut nik ama eta anai-arreba.[50] Izan ere, zeruko nire Aitaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama. |
|
Matthieu 19:18-19 |
[18] —Zein agindu? —galdetu zion. Eta Jesusek: —Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik,[19] ohoratu aita-amak, eta maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. |
|
Colossiens 3:13 |
Izan eraman oneko elkarrekin eta barkatu batak besteari, inork inoren aurka zerbait balu. Jaunak barkatu zizuen bezala, barkatu zuek ere elkarri. |
|
Galates 6:10 |
Hitz batean, egokiera dugunean, egin diezaiegun guztiei on, batez ere fedean senide ditugunei. |
|
1 Corinthiens 15:33-34 |
[33] Ez zaitzatela inork engaina! Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte.[34] Etor zaitezte senera eta utzi bekatu egiteari, zuetako batzuek ez baitute ezagutzen Jainkoa. Zeuen lotsarako diotsuet. |
|
Proverbes 18:24 |
Badira adiskideak elkar hondatzen dutenak; baita anaia baino lagun minagoak direnak ere. |
|
Psaumes 133:1 |
Erromes-kanta. Davidena. Bai eder dela, bai gozo, senideak elkarturik bizitzea! |
|
Proverbes 17:17 |
Adiskideak beti zaitu maite, anaia larrialditarako jaioa da. |
|
Proverbes 22:6 |
Hezi hasiera-hasieratik gaztea eta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du. |
|
Exode 20:12 |
«Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean. |
|
Josué 24:15 |
Baina Jauna zerbitzatzea ongi iruditzen ez bazaizue, aukera ezazue zein zerbitzatu: zuen arbasoek Mesopotamian zerbitzatu zituzten jainkoak ala amortarren jainkoak, orain bizi zareten herrialdeko jendearenak, alegia. Nik eta nire etxekoek Jauna zerbitzatuko dugu. |
|
Proverbes 12:26 |
Zintzoak bidea erakusten dio lagun hurkoari, gaiztoak desbideratu egiten du. |
|
Deutéronome 6:6-7 |
[6] Izan beti gogoan gaur ematen dizkizudan agindu guztiok;[7] irakatsi behin eta berriro zeure seme-alabei; mintzatu haietaz etxean zaudela nahiz bidean zoazela, oheratzean nahiz jaikitzean; |
|
Ésaïe 49:15-16 |
[15] Ahaztu ote dezake amak bere haurtxoa edo bere sabeleko umeari errukia ukatu? Ba, amak haurra ahaztuko balu ere, nik ez zaitut ahaztuko.[16] Neure esku barruan zauzkat grabatua, zure harresiak begi aurrean ditut. |
|
Psaumes 103:17-18 |
[17] Baina Jaunaren maitasunak sekulako dirau begirune diotenentzat; haren salbamen-asmoa belaunalditik belaunaldira luzatzen da[18] haren ituna gordetzen eta legeak betetzen dituztenentzat. |
|
Proverbes 17:6 |
Aiton-amonen koroa ilobak dira, seme-alaben harrotasuna gurasoak. |
|
Psaumes 127:3-5 |
[3] Hara, seme-alabak dituzu Jaunaren ondare, sabeleko fruitua harengandiko sari.[4] Gudariaren eskuan geziak bezala, halaxe gaztetako seme-alabak.[5] Zorionekoa geziontzia beraiekin betea duena! Ez du porrot egingo; atzera eragingo die etsaiei hiriko ateetatik. |
|
Proverbes 17:9 |
Adiskidetasuna nahi duenak iraina ahazten du, behin eta berriz gogoratzen duenak laguna ere urrunarazten. |
|
Proverbes 6:20 |
Seme, bete aitaren agindua eta ez baztertu amak irakatsia. |
|
Proverbes 27:6 |
Fidatzekoa da laguna, zauritzen bazaitu ere; kontuz ibiltzekoa arerioa, besarkatzen zaituenean ere. |
|
1 Corinthiens 15:33 |
Ez zaitzatela inork engaina! Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte. |
|
Proverbes 23:24 |
Seme zintzoaren aita pozez betetzen da, zuhurra mundura ekarri duena alaitu egiten. |
|
1 Rois 8:57 |
Izan bedi gurekin Jauna, gure Jainkoa, gure gurasoekin izan zen bezala. Ez gaitzala utz, ez baztertu; |
|
Luc 11:13 |
Beraz, zuek, gaiztoak izanik, seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez areago ez die zeruko zuen Aitak Espiritu Santua emango eskatzen diotenei?» |
|
Proverbes 23:15 |
Ene seme, zuhur bihurtzen bazara, ni bihotz-bihotzez poztuko naiz; |
|
Psaumes 55:12-14 |
[12] hiri barruan makurkeriak, zapalketa eta azpikeriaz gainezka kaleak.[13] Ez nau etsaiak iraintzen: hori jasan nezake. Ez nau gorroto didanak mespretxatzen: horrengandik gorde ninteke;[14] baizik eta zuk, nire kidekoak, nire adiskide samur eta minak, zuk nauzu mespretxatzen. |
|
Proverbes 27:17 |
Burdina burdinaz zorrozten da, gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |