2 Corinthiens 3:18 |
Gu guztiok, aurpegia agerian dugula, Jaunaren aintza islatzen dugu, eta haren irudira ari gara eraberritzen, gero eta distiratsuago bihurtuz, Jaunaren Espirituaren eraginez. |
|
Philippiens 4:8 |
Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia. |
|
Psaumes 101:3 |
Ez diot arretarik jarriko inolako zitalkeriari. Gorroto izango dut idolozalekeria, ez zait itsatsiko. |
|
Romains 12:2 |
Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina. |
|
1 Pierre 1:13 |
Horregatik, prestatu zeuen gogoa zerbitzurako eta bizi neurritasunez. Jar ezazue zeuen itxaropen osoa Jesu Kristoren agerpenak ekarriko dizuen dohainean. |
|
Proverbes 4:25 |
So egin bezate aurrez aurre zure begiek, zure begi-niniek zuzen aitzinera. |
|
Romains 12:10 |
Maita ezazue elkar bihotzez senide on bezala, elkar nork baino nork maiteago izaten saiatuz. |
|
Colossiens 3:2 |
Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan, ez lurrekoetan, |
|
Hébreux 3:1 |
Horregatik, Jainkoak herri santuko kide egin eta zerurako deitu zaituztenok, begira iezaiozue Jesusi: bera da guk aitortzen dugun fedearen apostolu eta apaiz nagusi. |
|
Philippiens 4:13 |
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan. |
|
Hébreux 12:1-2 |
[1] Horregatik, guk ere, hainbat eta hainbat testiguz inguraturik gaudenok, astin dezagun oztopo zaigun guztia eta itsasten zaigun bekatua, eta ekin diezaiogun etsi gabe aurrean dugun lasterketari.[2] Jar ditzagun begiak geure fedearen iturburu eta betetzaile dugun Jesusengan; honek, itxaro zuen zorionagatik, gurutzean hiltzea onartu zuen, heriotza lotsagarria zela kontuan hartu gabe, eta orain Jainkoaren tronuaren eskuinaldean eseria dago. |
|
1 Pierre 5:8 |
Izan zaitezte neurritsu eta egon erne. Zuen etsaia, deabrua, zuen inguruan dabil, goseak dagoen lehoia bezala, nor irentsiko. |
|
Romains 12:16 |
Bizi zaitezte elkar ongi hartuz; ez izan handinahi, apalen mailako baizik; ez jo zeuen buruak jakintsutzat. |
|
2 Corinthiens 10:4-5 |
[4] Gure borrokako armak ez dira gizakiarenak, Jainkoarenak baizik, eta hiri gotorrak ere errausteko indarra dute: argudio faltsuak[5] eta Jainkoaren ezagutzaren aurka altxatzen den harropuzkeria oro errausten ditugu, eta giza arrazoiketa oro Kristoren morrontzapean jartzen, berari obedi diezaion; |
|
Philippiens 3:12-14 |
[12] Ez dut esan nahi hori lortu dudanik edota helmugara heldu naizenik; baina lehia bizian ari naiz ea eskuratzen dudan, Kristo Jesusek ni neu beretzat eskuratu ninduenez gero.[13] Senideok, ez dut uste dagoeneko hori iritsia dudanik; baina, atzean gelditu denaz ahazturik, aurrera jotzen dut[14] eta helbururantz lehiatzen naiz saria iristeko; horretara deitzen baitit Jainkoak goitik Kristo Jesusen bitartez. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |