Jean 3:16 |
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan. |
|
1 Jean 4:8 |
Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa maitasuna baita. |
|
Jean 15:3 |
Zuek garbi zaudete dagoeneko, adierazi dizuedan mezuaren bidez. |
|
1 Corinthiens 13:13 |
Hiru gauza ditugu oraindanik, iraunkor direnak: sinesmena, itxaropena eta maitasuna; baina hiruretan handiena maitasuna da. |
|
1 Pierre 4:8 |
Batez ere, gorde ezazue bizi-bizi elkarrenganako maitasuna, maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen baitu. |
|
1 Jean 4:7 |
Ene maiteok, maita dezagun elkar, maitasuna Jainkoarengandik baitator, eta maite duen oro Jainkoarengandik jaioa da eta ezagutzen du Jainkoa. |
|
1 Corinthiens 13:4-8 |
[4] Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.[5] Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen.[6] Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da.[7] Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten.[8] Maitasuna ez da behin ere itzaltzen. Profezi dohaina desagertu egingo da, hizketa arrotzez mintzatzea amaituko, ezaguera ere amaituko. |
|
Éphésiens 5:25 |
Senarrok, maita itzazue zeuen emazteak, Kristok ere Eliza maitatu eta beronen alde bere burua eman zuen bezala. |
|
1 Jean 4:19 |
Beraz, maita dezagun, Jainkoak maitatu baikintuen lehenik. |
|
Romains 5:8 |
Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna. |
|
Jean 14:15 |
«Maite banauzue, beteko dituzue nire aginduak. |
|
1 Jean 4:10 |
Hau da benetako maitasuna: ez guk Jainkoari izan diogun maitasuna, berak guri izan diguna baizik, hau da, gure bekatuen barkamen-oparitzat bere Semea bidaliz erakutsi digun maitasuna. |
|
Colossiens 3:14 |
Eta guztien gainetik, jantz zaitezte maitasunez, hau baita elkartasun betearen lokarria. |
|
1 Corinthiens 16:14 |
Egin dezazuen guztia egin maitasunez. |
|
2 Timothée 2:22 |
Egin ihes gaztaroko grinetatik, eta saia zaitez justizian, sinesmenean, maitasunean eta bakean, Jaunari bihotz garbiz dei egiten diotenekin batera. |
|
1 Jean 4:16 |
Eta guk ezagutu dugu eta sinetsi Jainkoak digun maitasuna. Jainkoa maitasuna da, eta maitasunean dirauena Jainkoarekin bat eginik dago eta Jainkoa harekin. |
|
Jean 17:24 |
Aita, zuk eman dizkidazunak ni nagoen lekuan nirekin egotea nahi dut, nire aintza, mundua sortu aurretik maite izan nauzulako eman didazun aintza, ikus dezaten. |
|
Jean 13:35 |
Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean». |
|
Matthieu 5:43-48 |
[43] «Badakizue legean agindua: Maitatu lagun hurkoa eta gorrotatu etsaia.[44] Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde;[45] horrela, zeruko zeuen Aitaren egiazko seme-alaba izango zarete, hark zintzoentzat eta gaiztoentzat ateratzen baitu eguzkia, eta zuzenentzat eta zuzengabeentzat isurtzen euria.[46] Izan ere, maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer sari zor zaizue? Zergalariek ere ez al dute beste horrenbeste egiten?[47] Eta zeuen senideak bakarrik agurtzen badituzue, zer egiten duzue berezirik? Jentilek ere ez al dute beste horrenbeste egiten?[48] Izan zaitezte, bada, guztiz onak, zeruko zuen Aita guztiz ona den bezala. |
|
1 Corinthiens 13:1-3 |
[1] Nahiz eta gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasunik ez badut, brontze soinulari eta ezkila tintinlari besterik ez naiz.[2] Nahiz eta profezi dohaina izan, nahiz eta misterio guztiak eta munduko jakintza guztiak ezagutu eta mendiak lekuz aldatzeko adinako sinesmena izan, maitasunik ez badut, ez naiz ezer.[3] Dudan guztia behartsuen artean banatu eta neure gorputza erretzeraino emanik ere, maitasunik ez badut, ez naiz ezer. |
|
Romains 13:8 |
Ez eduki zorrik inorekin, elkar maitatzekoa baizik, zeren lagun hurkoa maite duenak betea baitu legea. |
|
1 Jean 4:7-8 |
[7] Ene maiteok, maita dezagun elkar, maitasuna Jainkoarengandik baitator, eta maite duen oro Jainkoarengandik jaioa da eta ezagutzen du Jainkoa.[8] Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa maitasuna baita. |
|
1 Jean 3:1 |
Begira zer-nolako maitasuna izan digun Aitak, Jainkoaren seme-alaba izena eman baitigu, eta izan ere hala gara. Horregatik, mundukoek ez gaituzte ezagutzen, Aita ere ez baitute ezagutu. |
|
Luc 6:35 |
Ez! Zuek maitatu etsaiak, egin ongi eta eman maileguz ordainari begiratu gabe: handia izango da zuen saria eta Goi-goikoaren seme-alaba izango zarete, ona baita bera esker txarreko eta gaiztoentzat. |
|
Romains 12:10 |
Maita ezazue elkar bihotzez senide on bezala, elkar nork baino nork maiteago izaten saiatuz. |
|
Matthieu 6:24 |
«Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan. |
|
Romains 13:8-10 |
[8] Ez eduki zorrik inorekin, elkar maitatzekoa baizik, zeren lagun hurkoa maite duenak betea baitu legea.[9] Izan ere, harako Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez gutiziatu eta beste edozein agindu, esaldi honetan biltzen da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.[10] Lagun hurkoa maite duenak ez dio gaitzik egiten. Maite duenak, beraz, erabat betetzen du legea. |
|
1 Corinthiens 13:2 |
Nahiz eta profezi dohaina izan, nahiz eta misterio guztiak eta munduko jakintza guztiak ezagutu eta mendiak lekuz aldatzeko adinako sinesmena izan, maitasunik ez badut, ez naiz ezer. |
|
Lévitique 19:18 |
Ez hartu mendekurik, ez izan erresuminik herritarrekin. Maitatu lagun hurkoa zeuen burua bezala. Neu naiz Jauna. |
|
Proverbes 10:12 |
Gorrotoak haserreak sortzen ditu, maitasunak akats guztiak ezkutatzen. |
|
Genèse 2:24 |
Hargatik, gizonak bere aita-amak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko, eta bat bera izango dira. |
|
2 Timothée 3:16 |
Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria; |
|
Proverbes 18:22 |
Emazte ona aurkitu duenak zoriona aurkitu du; Jaunak egiten du horrelako mesedea. |
|
Matthieu 6:33 |
Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak. |
|
Psaumes 12:6-7 |
[6] Baina Jaunak dio: «Errukarriak zapaltzen dituztelako, behartsuak intzirika ari direlako, oraintxe jaikiko naiz eta salbatuko dut hasperenka ari dena».[7] Jaunaren hitzak jatorrak dira, zilar garbia, zazpitan birfindua. |
|
2 Corinthiens 6:14 |
Ez nahas sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak? Elkar ote daitezke argia eta iluna? |
|
Matthieu 19:5 |
eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira. |
|
Romains 4:22 |
Horrexegatik, hain zuzen, onartu egin zuen Jainkoak. |
|
Apocalypse 22:19 |
Eta inork liburu profetiko honetako mezutik ezer kentzen badu, Jainkoak kendu egingo du bera liburuan azalduriko bizia ematen duen zuhaitzetik eta hiri santutik. |
|
Proverbes 27:22 |
Nahiz eta alearekin batera burugabea errotarrian xehatu, ez diozu ergelkeria kenduko. |
|
Ésaïe 28:25 |
Ez, behin lurra berdinduz gero, anisa eta kuminoa erein ohi ditu, ondoren garia eta garagarra zuinetan, eta basartoa gero bazterretan. |
|
Exode 30:34 |
Jaunak esan zion Moisesi: «Hartu orotariko usainkiak, neurri bera bakoitzetik: erretxina, anbarra, galbanoa eta intsentsu garbia; |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |