A A A A A

La vie: [Jeûne]


1 Corinthiens 7:5
Ez ukatu elkarri zor diozuena, elkarrekin ados eta aldi labur baterako ez bada, otoitzean ari izateko. Eta gero, elkartu berriro, grinari eutsi ezinik, Satanasek tenta ez zaitzaten.

2 Samuel 1:12
Dolu egin zuten eta negar, eta baraurik egon ziren arratsa arte Saulengatik, beronen seme Jonatanengatik, Jaunaren herriarengatik eta Israel osoarengatik, ezpatapean eroriak baitziren.

Actes 13:2
Behin, barau-egunez, Jaunaren kultu-ospakizun batean zeudela, Espiritu Santuak honela esan zien: «Bereizi niretzat Bernabe eta Saulo, nik dei egin diedan egitekorako».

Actes 14:23
Eliz elkarte bakoitzean arduradunak izendatu zituzten eta, otoitz eta barau egin ondoren, Jaunari gomendatu zizkioten, harengan sinetsi baitzuten.

Daniel 10:3
Ez nuen hartu janari goxorik, ez haragirik, ez ardorik, eta ez nuen erabili usain gozoko lurrinik ere, hiru asteak amaitu arte.

Esther 4:16
«Bil itzazu Susan bizi diren judu guztiak eta egizue barau nire alde. Ez jan, ez edan hiru egun eta hiru gauez. Nire neskameek eta neuk ere halakoxe baraua eginen dugu. Ondoren, erregearen aitzinera joango naiz, legearen kontrakoa izan arren. Hil beharra badut, hil nadila!»

Exode 34:28
Berrogei egun eta berrogei gau egon zen Moises mendian Jaunarekin. Ez zuen ezer jan, ez edan. Han idatzi zituen harlauzetan itunaren xedapenak, hamar aginduak.

Joël 2:12
«Baina garaiz zabiltzate oraindik —hala dio Jaunak—. Itzul zaitezte niregana bihotz-bihotzez, barau, negar eta intzirika».

Luc 2:37
alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen bertan, barau eta otoitz.

Luc 18:12
Astean bi bider egiten dut barau, eta ondasun guztien hamarrenak ordaintzen ditut”.

Néhémie 1:4
Berri hauek entzutean, jarri eta negarrari eman nion; dolu egin nuen egun batzuetan, baraurik eta zeruko Jainkoaren aurrean otoitzean.

Psaumes 69:10
Zure tenpluaren maiteminak erretzen nau, zure kontrako irainak datozkit gainera.

Psaumes 35:13-14
[13] Ni, ordea, haiek gaixo zeudenean, dolu-jantzitan ibili ohi nintzen, neure burua barauaz zigortzen nuen eta neure barruan otoitz eta otoitz egiten.[14] Adiskide eta senideak bezala nituen, eta kopetilun eta burumakur ibili ohi nintzen, amaren hiletak banitu bezala.

Joël 2:12-13
[12] «Baina garaiz zabiltzate oraindik —hala dio Jaunak—. Itzul zaitezte niregana bihotz-bihotzez, barau, negar eta intzirika».[13] Ez urratu soinekoak, bihotzak baizik! Itzul zaitezte Jaunarengana, zeuen Jainkoarengana, bihozbera eta errukiorra baita, haserregaitza eta onginahiz betea, bere mehatxuez damutzen dena.

Actes 13:3-4
[3] Orduan, barau eta otoitz egin ondoren, haiei eskuak buruan ezarri eta bidali egin zituzten.[4] Beraz, Bernabe eta Saulo, Espiritu Santuak bidalirik, Seleuziara jaitsi ziren, eta handik Ziprera jo zuten itsasoz.

Daniel 9:3-5
[3] Jainko Jaunarengana itzuli nintzen eta otoitz eta erreguak zuzendu nizkion, barau eginez, dolu-jantzia hartuz eta burua hautsez estaliz.[4] Otoitz egin nion Jaunari, neure Jainkoari, eta bekatuak aitortu nizkion, esanez: «Jauna, Jainko handi eta ikaragarria, zuk itunari eusten diozu eta leiala zara maite zaituztenekin eta zure aginduak betetzen dituztenekin.[5] Baina guk bekatu egin dugu, gaiztoak izan gara eta zure aurka atera, zure agindu eta erabakietatik urrunduz.

2 Samuel 12:15-17
[15] Gero, Natan etxera itzuli zen. Jaunak larriki gaixoarazi zuen Uriasen emazteak Davidi ekarritako haurra.[16] Haurra bizi zedin eskatu zion Davidek Jainkoari, barau zorrotza eginez eta gauak lurrean etzanda emanez.[17] Joan zitzaizkion jauregiko arduradunak lurretik jaikiarazteko asmotan, baina hark ez zuen nahi izan, ezta deus jan ere haiekin.

1 Rois 21:25-27
[25] (Egiaz ez zen inor egon Akab bezain prest Jaunari atsegin ez zaiona egiteko; izan ere, bere emazte Jezabelek okerrera bultzatu zuen.[26] Sasijainkoen ondoren joanez, likiskeria izugarriak egin zituen, Jaunak israeldarren aurretik egotziak zituen amortarrenak adinakoak).[27] Akabek, hitz hauek aditzean, urratu zituen bere jantziak, hartu zuen soinean zakua eta barau egin zuen. Zakua erantzi gabe etzaten zen eta buru-apal zebilen.

Luc 4:2-4
[2] berrogei egunez, deabruak tentatzen zuela. Egun haietan ez zuen ezer jan, eta azkenean gosetu egin zen.[3] Deabruak esan zion, orduan: —Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri honi ogi bihurtzeko.[4] Jesusek erantzun zion: —Liburu Santuan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi.

Esdras 8:21-23
[21] Hantxe, Ahaba ibaiaren ondoan, baraua aldarrikatu nuen, gure Jainkoaren aurrean geure buruak apaltzearren, geuk eta gure seme-alabek, geure ondasun eta guzti, bidaia ona egin ahal genezan.[22] Lotsatu egiten bainintzen, bidean etsaiengandik babesteko, erregeari gudari-talde bat eta zaldizkoak eskatzen; izan ere, esana genion erregeari: «Laguntzen die gure Jainkoak bera zerbitzatzen dutenei, baina biziki haserretzen da bera bazter uzten dutenekin».[23] Gure Jainkoari mesede hau eskatuz egin genuen barau, eta entzun egin zigun.

Matthieu 6:16-18
[16] «Barau egitean, ez zaitezte ager kopetilun, itxurazaleek ohi duten bezala: aurpegia itsusten dute, barau egiten dutela jendeari azaltzeko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina.[17] Zuk, ordea, barau egitean, igurtzi lurrin gozoz burua eta garbitu aurpegia,[18] zure barauaz jendea ohar ez dadin, ezkutuan dagoen Aita baizik. Eta ezkutukoa ere ikusten duen zure Aitak emango dizu ordaina.

Ésaïe 58:3-7
[3] “Zertarako egin barau, zuk ez ikustekotan? —diote —. Zertarako zigortu geure buruak, zu ez konturatzekotan?” Hara, barau-egunez ere negoziotan zabiltzate, zeuen langileak lanera behartuz.[4] Liskar eta haserre artean egiten duzue barau, gupidarik gabe ukabilka. Ez egin barau horrela, zeuen garrasiak zeru goian entzunaraziz.[5] Hori ote da gogoko dudan baraua gizakiak bere burua zigortzen duen egunean, hau da, zumeak bezala burua kulunkatu eta dolu-jantziz hautsetan etzatea? Horri esaten al diozue baraua, Jainkoak atsegin duen eguna?[6] Ez ote beste hau gogoko dudan baraua: injustizi kateak hautsi eta uztarri-hedeak etetea, zapalduak libratu eta uztarri oro apurtzea,[7] gose denari zeure ogitik eman eta aterperik ez duen behartsua etxean hartzea, biluzik dagoena jantzi eta zeure gizakideari laguntzarik ez ukatzea?»

Jonas 3:5-9
[5] Ninivetarrek sinetsi egin zioten Jainkoari. Hala, baraualdi bat egitea erabaki zuten eta dolu-jantziz estali ziren, zahar eta gazte.[6] Niniveko erregea, gertatzen zenaren berri jakin zuenean, tronutik jaiki, errege-jantziak kendu eta, dolu-jantziz estalirik, errautsetan eseri zen.[7] Gero, hau aldarrikarazi zuen hirian: «Erregearen eta beronen gobernarien aginduz, gizaki eta abere, behi eta ardi, inork ez beza ezertxo ere dasta, ez bitez larra, ez bezate edan;[8] gizaki eta abere, estal bitez dolu-jantziz; egin biezaiote dei Jainkoari gartsuki; utz bitzate denek beren jokabide gaiztoak, bortxakeriazko beren egintzak.[9] Agian, Jainkoak ere atzera egingo du eta damutuko da, agian itzaliko da haren sumina, eta ez gara galduko».

Luc 18:1-12
[1] Etengabe egin behar zutela otoitz eta ez zutela etsi behar adierazteko, parabola hau esan zien Jesusek:[2] «Bazen hiri batean epaile bat, ez Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik ez ziona.[3] Bazen hiri berean emakume alargun bat ere. Hau epaileagana joaten zen eskatzera: “Egidazu justizia etsaiarekiko auzian”.[4] Luzaroan epaileak ez zion jaramonik egin, baina azkenean bere baitan esan zuen: “Ez diot Jainkoari beldurrik, ezta gizakiari ere begirunerik;[5] baina, alargun hau gogaikarri zaidanez, egiodan justizia, etengabeko buruhausterik eman ez diezadan”».[6] Eta honela bukatu zuen Jaunak: «Begira zer dioen epaile zuzengabeak.[7] Eta Jainkoak ez ote die justizia egingo gau eta egun deiadarka ari zaizkion bere aukeratuei? Zain edukiko ote ditu luzaroan?[8] Berehala egingo diela justizia diotsuet. Baina Gizonaren Semea datorrenean, aurkituko ote du horrelako sinesmenik munduan?»[9] Honako parabola hau esan zien Jesusek beren buruak zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten zituzten batzuei:[10] «Bi gizon tenplura igo ziren otoitz egitera, bata fariseua eta bestea zergalaria.[11] Fariseuak, zutik, honela ziharduen otoitzean bere baitan: “Ene Jainkoa, eskerrak zuri besteak bezalakoa ez naizelako: lapur, gaizkile edota adulteriogile; ezta horko zergalari hori bezalakoa ere.[12] Astean bi bider egiten dut barau, eta ondasun guztien hamarrenak ordaintzen ditut”.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso