Luc 22:25 |
Jesusek esan zien: «Herrietako erregeek menpean hartzen dituzte herriak, eta agintedunek “Ongile” izena nahi izaten dute berentzat. |
|
Apocalypse 13:12 |
Piztia honek lehengoaren ahalmen guztia erabiltzen du beraren zerbitzuan, eta lurra eta lurreko guztiak bultzatzen ditu heriotza-zauria sendatu zitzaion lehenengo piztia gurtzera. |
|
Matthieu 20:25 |
Baina Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrietako buruzagiek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete. |
|
Marc 10:42 |
Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrien buruzagi direnek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete. |
|
Jérémie 9:24 |
Jaunak dio: «Badator, gorputzean bakarrik erdainduak direnak zigortuko ditudan eguna: |
|
Colossiens 2:23 |
Egia esan, irakatsi horiek badute jakinduri tankera, erlijiotasunaz, apalkuntzaz eta gorputza gogor hartzeaz ari baitira; baina ez dute ezertarako balio, norberekeria asetzeko ez bada. |
|
Hébreux 5:14 |
Janari sendoa, berriz, pertsona helduentzat da, ona eta txarra bereizteko eskarmentua dutenentzat. |
|
1 Pierre 5:2 |
larra ezazue Jainkoak zuen esku jarri duen artaldea; zaindu, ez gogoz kontra, gogo onez baizik, Jainkoak nahi bezala; ez irabazi zikinari begira, bihotz-zabaltasunez baizik; |
|
Ézéchiel 22:29 |
Herriko jendeak bortizkeriak eta lapurretak egiten ditu; dohakabea eta behartsua ustiatzen dituzte, eta bere eskubidearen kontra gogor erabiltzen dute etorkina. |
|
Matthieu 8:9 |
Neuk ere, menpekoa izanagatik, soldaduak ditut menpean, eta batari joateko agintzen badiot, joan egiten da, besteari etortzeko agindu eta etorri, morroiari zerbait egiteko esan eta hala egiten du. |
|
1 Timothée 4:8 |
Gorputz-ariketek ezer gutxirako balio dute; jainkozaletasunak, berriz, guztirako balio du, oraingo eta geroko biziaren agintzaria baitu berekin. |
|
1 Corinthiens 6:19-20 |
[19] Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,[20] garesti ordainduz eskuratu baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz. |
|
Philippiens 4:13 |
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan. |
|
1 Corinthiens 10:31 |
Nolanahi ere, nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako. |
|
2 Timothée 2:5 |
Atletari ere ez diote saririk ematen, jokoaren legeen arabera lehiatzen ez bada. |
|
1 Timothée 2:12 |
Ez dut ontzat ematen emakumeak jendaurrean irakastea, ezta gizasemeari agintzea ere: egon bedi isilik. |
|
Proverbes 31:17 |
Kementsu prestatzen da lanerako, ez zaizkio inoiz besoak nekatzen. |
|
Romains 12:1 |
Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua. |
|
Psaumes 131:1 |
Erromes-kanta. Davidena. Jauna, nire bihotza ez da handi-min, ez nire begiak gorazale; ez nabil gauza handien atzetik, ez neurriz gainekoen atzetik. |
|
Actes 24:16 |
Horregatik ahalegintzen naiz ni ere, neure kontzientzia Jainkoaren eta gizonen aurrean beti garbi gordetzen. |
|
1 Timothée 4:7 |
Bazter itzazu fedearen kontrako ipuin zentzugabeak, eta saia zaitez jainkozaletasunean. |
|
Hébreux 12:2-11 |
[2] Jar ditzagun begiak geure fedearen iturburu eta betetzaile dugun Jesusengan; honek, itxaro zuen zorionagatik, gurutzean hiltzea onartu zuen, heriotza lotsagarria zela kontuan hartu gabe, eta orain Jainkoaren tronuaren eskuinaldean eseria dago.[3] Gogora ezazue, bada, bekatarien aldetik halako eraso gogorra jasan zuen hura, adorea galdu eta etsi ez dezazuen.[4] Ez zarete oraindik bizia galtzeraino iritsi bekatuaren kontrako zeuen borrokan.[5] Ahaztu egin duzue seme-alabei bezala ematen zaizuen aholkua: Ene seme, ez baztertu Jaunaren zentzarazpena, ezta adorea galdu ere agiraka egiten badizu,[6] maite duena baitu Jaunak zentzarazten eta semetzat hartzen duena du zigortzen.[7] Jasaten duzuena zuek zentzarazteko da; Jainkoak seme-alaba bezala tratatzen zaituzte. Izan ere, zein seme-alaba ez du aitak zentzarazten?[8] Zentzarazten ez bazaituzte, denak zentzarazi ohi diren bezala, ez zarete nonbait benetako seme-alaba, sasiko baizik.[9] Lurreko gurasoak begirunez hartzen genituen, zentzarazten gintuztenean; arrazoi gehiagoz jarri behar dugu, bada, zeruko Aitaren menpe, bizia iristeko.[10] Gurasoek bizitza labur honetarako eta beren irizpideen arabera zentzarazten gintuzten; Jainkoak, ordea, hobea den zerbaitetarako, haren santutasunean parte har dezagun, alegia.[11] Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena. |
|
1 Pierre 2:14 |
baita gobernarien menpeko ere, hark ezarriak baitira, gaizkileak zigortzeko eta on egiten dutenak saritzeko. |
|
1 Pierre 2:1 |
Beraz, gaiztakeria guztiak —maltzurkeria, itxurazalekeria, bekaizkeria eta gaizki-esateak— alde batera utzirik, |
|
Ecclésiaste 1:13 |
Buru-belarri ari izana naiz mundu honetan gertatzen dena jakinduriaz ikertzen eta aztertzen. Lanbide txarra eman die Jainkoak gizon-emakumeei, horretan jardun dezaten. |
|
Ecclésiaste 3:10 |
Begiratu diot Jainkoak gizon-emakumeei ezarri dien egitekoari, horretan jardun dezaten. |
|
1 Corinthiens 6:19 |
Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak, |
|
3 Jean 1:2 |
Adiskide maite, espirituz ongi doakizun bezala, beste gauza guztietan ere ongi joan dakizula eta osasuna izan dezazula. |
|
1 Corinthiens 9:24-27 |
[24] Denok dakizue kiroldegian partaide guztiek egiten dutela lasterka, baina saria batek bakarrik jasotzen duela. Beraz, egizue lasterka, irabazteko eran.[25] Atletek diziplina gogorra ezartzen diote beren buruari, eta hori, zimeltzen den koroa irabazteko; guk, ordea, zimeltzen ez dena irabazteko.[26] Ni ere hala aritzen naiz; ez lasterka itsu-itsuan egiten duena edo ukabilkadak hutsean jotzen dituen borrokalaria bezala;[27] baizik eta neure gorputza hezi eta menpean jartzen dut, besteei irakatsi ondoren neu baztertua gerta ez nadin. |
|
1 Samuel 16:7 |
Jaunak, aldiz, esan zion Samueli: —Ez begiratu horren itxura eta luzerari. Alde batera utzia dut hori. Kontua ez da gizakiak zeri begiratzen dion, gizakiak itxurari begiratzen baitio; Jaunak, berriz, bihotzari. |
|
Psaumes 104:9 |
Gainditu ezineko muga ezarri diezu urei, berriro lurra estal ez dezaten. |
|
Genèse 6:12 |
den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean, |
|
Genèse 7:20 |
Eta oraindik ere zazpi metro gorago igo ziren urak. |
|
Genèse 8:5 |
Urak gutxituz joan ziren hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendi-gailurrak agertu ziren. |
|
Genèse 9:11 |
Hona ematen dizuedan itun-hitza: ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko, ez dela aurrerantzean mundua suntsituko duen uholderik izango». |
|
1 Pierre 3:3-4 |
[3] Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz;[4] baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean. |
|
2 Timothée 4:7 |
Borroka ona egin dut, bukatu dut lasterketa, gorde dut sinesmena. |
|
1 Corinthiens 9:26-27 |
[26] Ni ere hala aritzen naiz; ez lasterka itsu-itsuan egiten duena edo ukabilkadak hutsean jotzen dituen borrokalaria bezala;[27] baizik eta neure gorputza hezi eta menpean jartzen dut, besteei irakatsi ondoren neu baztertua gerta ez nadin. |
|
Ésaïe 40:31 |
baina Jaunarengan itxaro dutenek indarrak berritzen dituzte: arrano-hegoak hazten zaizkie, lasterka egin eta ez dira nekatzen, ibili eta ez akitzen. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |