A A A A A

La vie: [Discernement]


1 Corinthiens 2:14
Espiritu gabeko gizakiak ez du onartzen Jainkoaren Espirituari dagokiona; horrek ez du zentzurik berarentzat eta ezin du ulertu, Espirituaren argitan bakarrik juzga daiteke eta.

1 Corinthiens 12:10
bati, mirariak egiteko ahalmena; beste bati, Jainkoaren izenean hitz egitea; bati, espiritu faltsua eta benetakoa bereiztea; besteari, hizketa arrotzez mintzatzea, eta beste bati, hizketa horren esanahia adieraztea.

1 Corinthiens 14:29-33
[29] Profeta bezala mintzo direnei dagokienez, mintza daitezela bi edo hiru, eta gainerakoek eman dezatela beren iritzia.[30] Hala ere, eseria dagoenen batek goi-agerpen bat hartuko balu, isil dadila hitz egiten ari dena.[31] Profeta bezala denok hitz egin dezakezue, baina banan-banan, entzuleek irakaspena eta adorea har ditzaten.[32] Profetek beren kontrolpean eduki behar dute profezi espiritua,[33] Jainkoak bakea maite baitu eta ez nahasmendua. Fededunen elkarte guztietan bezala,

1 Jean 2:27
Baina zuei dagokizuenez, Jesusengandik hartu duzuen Espirituak zuengan irauten du eta ez duzue inork irakatsi beharrik, zeren haren Espirituak dena irakasten baitizue, eta irakaspen hau egiazkoa da eta ez gezurrezkoa. Beraz, hark irakatsiaren arabera, zaudete Kristorekin bat eginda.

1 Jean 4:1
Ene maiteok, ez fidatu edozeinekin; aztertu lehenengo Jainkoarengandik datorren ala ez, sasiprofeta asko sortu baita munduan.

1 Rois 3:9
Emadazu adimen argia zure herria gobernatzeko, eta ona eta txarra bereizteko. Bestela, nola izan zure herri handi hau gobernatzeko gauza?

1 Samuel 16:7
Jaunak, aldiz, esan zion Samueli: —Ez begiratu horren itxura eta luzerari. Alde batera utzia dut hori. Kontua ez da gizakiak zeri begiratzen dion, gizakiak itxurari begiratzen baitio; Jaunak, berriz, bihotzari.

1 Thessaloniciens 5:21
Aztertu gauza guztiak eta hartu on dena.

1 Timothée 4:1
Espirituak argi eta garbi dio, azken garai hauetan batzuek sinesmena ukatu eginen dutela, espiritu liluratzaileei eta deabruen irakaspenei jarraituz;

Colossiens 2:8
Begira, gero, inork pentsaera eta argudio hutsalez engaina ez zaitzaten; horiek giza pentsamoldearen ondorio dira eta munduan agintzen duten indarretan oinarrituak daude, eta ez Kristorengan.

Hébreux 4:12
Bizia da Jainkoaren hitza, bizia eta eragin handikoa, aho biko ezpata bera baino sarkorragoa: gogo eta espirituaren sakon-sakoneraino sartzen da, pertsonaren zokorik ezkutueneraino, eta barneko pentsamendu eta asmo guztiak miatzen ditu.

Hébreux 5:14
Janari sendoa, berriz, pertsona helduentzat da, ona eta txarra bereizteko eskarmentua dutenentzat.

Osée 14:9
Efraimek esango du: “Zer axola niri sasijainkoak jadanik?” Nik, Jaunak, erantzuten diot eta ardura dut berari buruz. Zipresaren antzeko naiz ni, beti berde: niregandik datorkizu fruitua».

Jacques 1:5
Zuetakoren bat jakinduria beharrean badago, eska diezaiola Jainkoari eta eman egingo dio, eskuzabal ematen baitu, inori ezer aurpegira bota gabe.

Jean 7:24
Ez epaitu itxuren arabera, zuzentasunez baizik.

Matthieu 10:16
«Hara, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo.

Matthieu 24:24
Izan ere, gezurrezko mesiasak eta sasiprofetak agertuko dira eta aukeratuak berak ere, ahal balitz, engainatzeko moduko mirari handiak eta egintza harrigarriak egingo dituzte.

Proverbes 15:14-21
[14] Buruargia jakintzaren bila ibiltzen da, burugabea zentzugabekeriaz elikatzen.[15] Zoritxarrekoarentzat egun guztiak txarrak, zoriontsuarentzat etengabeko festa.[16] Hobe gutxi eduki eta Jaunarenganako begirunean bizi, altxor handia eduki eta izu-ikaraz bizi baino.[17] Hobe barazkiak maitasunarekin, txahalki gozoa gorrotoarekin baino.[18] Gizon suminkorrak liskarra piztu, eroapen handikoak haserreak baretu.[19] Alferren bidea laharrez josia, pertsona zuzenena bide zabala.[20] Seme zuhurrak aitari poz ematen, seme zentzugabeak ama mespretxatzen.[21] Zentzugabekeria burugabearen poza, zentzuduna bide zuzenetik doa.

Proverbes 18:15
Buruargiak jakintza lortzen, entzule zuhurra bila saiatzen.

Proverbes 28:11
Aberatsak zuhurtzat du bere burua, baina behartsu buruargiak ongi ezagutzen du.

Psaumes 119:125
Zeure zerbitzari nauzu: emadazu adimena, zure xedapenak ezagut ditzadan.

Romains 12:2
Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.

Actes 17:10-11
[10] Senideek Paulo eta Silas Bereara bidali zituzten berehala, gauez. Iritsi zirenean, juduen sinagogara joan ziren.[11] Bereako juduek, Tesalonikakoak baino jatorragoak izaki eta, gogo biziz hartu zuten mezua; egunero aztertu ohi zituzten Liburu Santuak, gauzak hala ote ziren ikusteko.

Philippiens 1:9-10
[9] Eta hauxe eskatzen dut otoitzean: zuen maitasuna izan dadila ezagueraz geroz eta jantziagoa eta sentiberatasunez biziagoa,[10] egokien dena bereizten jakin dezazuen; horrela, Kristo agertuko den egunean garbi eta errugabe aurkituko zaituzte,

1 Timothée 6:3-5
[3] Hau da irakatsi eta aholkatu behar duzuna. Besterik irakasten duena eta Jesu Kristo gure Jaunaren hitz osasungarrira eta jainkozaletasunaren araberako irakaspenetara egokitzen ez dena[4] harrokeriak itsututako ezjakina da, eztabaida eta hitz-liskarretarako joera gaixoa duena. Hortik sortzen dira bekaizkeriak, auziak, irainak, susmo txarrak,[5] etengabeko sesioak; horietan aritzen direnak burua galdutako jendea da, egiaren axolarik gabea; horiek erlijioa irabazpide bihurtzen dute.

2 Corinthiens 11:13-15
[13] Horrelako horiek sasiapostolu dira, gezurrezko langile, Kristoren apostolu-itxura baino ez dutenak.[14] Eta ez da harritzekoa: Satanasek berak argizko aingeru-itxurak hartzen baditu,[15] ez da handia izango haren zerbitzariek ere salbamenaren zerbitzari-itxurak hartzea. Baina horien azkena egintzen araberakoa izango da.

Proverbes 2:1-5
[1] Seme, nire esanak onartu eta aginduak gogoan badituzu,[2] zuhurtziari kasu egin eta zentzu onari jaramon egiten badiozu,[3] adimenari dei egin eta zentzu onari hots egiten badiozu,[4] dirua eta altxorrak bezala bilatzen saiatzen bazara,[5] orduan ulertuko duzu zer den Jaunarenganako begirunea eta Jainkoa ezagutzera iritsiko zara.

Proverbes 3:1-6
[1] Ene seme, ez ahaztu nire irakaspena eta izan gogoan nire aginduak,[2] bizitza luze eta zoriontsua emango baitizute;[3] ez itzazu gal ontasuna eta leialtasuna, eramatzazu beti zeurekin, ezarri barru-barruan.[4] Onespena eta harrera ona izango dituzu Jainkoaren eta gizakien aldetik.[5] Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz.[6] Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso