Genèse 1:21 |
Jainkoak itsas arraintzarrak sortu zituen, uretan borbor dabiltzan orotariko bizidunak eta orotariko hegaztiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. |
|
Genèse 1:30 |
Abere, zeruko hegazti eta lurrean narraska dabiltzan bizidun guztiei, berriz, belar hezea ematen diet janari». Eta hala izan zen. |
|
Jacques 3:7 |
Edozein basabere, hegazti, narrasti eta arrain hezi dezake gizakiak, eta hezi ere egin du. |
|
Jérémie ۸:۷ |
Zikoinak ere antzematen dio zeruari, lekuz noiz aldatu jakiteko; usapalak, enarak eta kurriloak badakite noiz itzuli. Nire herriak, ordea, ez du nik, Jaunak, agindua ezagutzen. |
|
Job 35:11 |
lurreko piztiak baino trebeago eta zeruko hegaztiak baino zuhurrago bihurtzen gaituena. |
|
Luc ۳:۶ |
Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute Jainkoak ematen duen salbamena. |
|
Luc 12:24 |
Begira beleei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen; ez dute bihitegirik, ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen ditu. Zenbat gehiago ez ote duzue balio zuek hegaztiek baino! |
|
Matthieu ۶:۲۶ |
Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek? |
|
Proverbes 12:10 |
Zintzoak ez ditu ahazten abereen beharrak ere, gaiztoak izaten dira barru gogorrekoak. |
|
Psaumes ۱۰۴:۲۱ |
Lehoikumeek orro dagite harrapakin bila, Jainkoari janari eske. |
|
Genèse 2:19-20 |
[19] Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen.[20] Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu. |
|
Genèse 9:2-3 |
[2] Zuen beldur-ikara izango dute abereek eta zeruko hegaztiek; lurreko narrastiak eta itsasoko arrainak zuen esku uzten ditut.[3] Bizi eta mugitzen den guztitik jan dezakezue; lehenago landareak bezala, den-dena ematen dizuet. |
|
Genèse 1:24-28 |
[24] Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak orotariko bizidunak: abereak, piztiak eta narrastiak». Eta hala izan zen.[25] Jainkoak orotariko bizidunak sortu zituen: abereak, piztiak eta narrastiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.[26] Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».[27] Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen.[28] Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak». |
|
Proverbes 6:6-8 |
[6] Zoaz inurriagana, alfer hori! Begira nola jokatzen duen, eta ikasi.[7] Ez dio inork lana agintzen, zuzentzen edo betearazten.[8] Halere, bere ogia ziurtatzen du udan, eta jatekoa pilatzen uzta-garaian. |
|
Psaumes 8:6-9 |
[6] Ia jainko baten pareko egin duzu, ohorez eta aintzaz koroatu;[7] zeure eskulan guztien buru egin duzu, denak haren menpean jarri:[8] ardi eta idiak, baita basapiztiak ere;[9] zeruko hegaztiak eta itsasoko arrainak, itsasoan zehar dabilen guztia. |
|
Job 12:7-10 |
[7] «Galdetu basapiztiei eta irakatsiko dizute, zeruko hegaztiei eta adieraziko,[8] lurreko narrastiei eta irakatsiko dizute, itsasoko arrainek ere kontatuko;[9] horien guztien artean nork ez daki Jaunaren eskuak egin duela dena,[10] Jaunaren esku dagoela bizidun ororen arnasa eta gizaki bakoitzaren espiritua? |
|
Ésaïe 11:6-9 |
[6] Orduan, otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta antxumea elkarren ondoan etzango; zekorra eta lehoikumea batera haziko dira, eta haurtxo batek zainduko ditu.[7] Behia eta hartz emea elkarrekin larratuko dira eta haien umeak batera etzango. Lehoiak lastoa jango du, idiaren antzera.[8] Bularreko haurra suge-zuloetan jolastuko da, sugegorri-habian sartuko du eskua.[9] Nire mendi santu osoan ez du inork kalterik, ez hondamendirik egingo, Jaunaren ezagupenak beteko baitu lurralde osoa, urak itsasoa bezala. |
|
Ecclésiaste 3:18-21 |
[18] Beste hau ere bururatu zitzaidan: «Jainkoak probatu egin nahi ditu gizon-emakumeak, abereak bezalakoak direla ikusarazteko».[19] Etorkizun bera dute gizon-emakumeek zein abereek: abereak hiltzen diren bezala dira hiltzen gizon-emakumeak ere. Arnasa bera dute denek hartzen. Gizon-emakumeek ez dute deus ere abereek baino gehiago, eta dena huskeria da.[20] Toki berera doaz denak: hautsetik datoz eta hautsera itzuliko dira.[21] Ba al daki inork gizon-emakumeen arnasa gorantz igotzen den, eta abereen arnasa, aldiz, lur azpira jaisten den? |
|
Psaumes 148:7-12 |
[7] Goretsazue Jauna lurretik, herensuge eta leize.[8] Goretsazue, su eta kazkabar, elur eta laino, eta haren esanera zaudeten haize-erauntsiok;[9] mendi eta muino guztiok, fruta-arbola eta zedro guztiok,[10] basabere eta etxabere, narrasti eta hegazti.[11] Goretsazue, munduko errege eta herriok, buruzagi eta gobernari guztiok,[12] mutil eta neskatxa, agure eta haur. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |