1 Timothée 5:8 |
Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da. |
|
2 Corinthiens 4:16 |
Horregatik, ez dugu adorea galtzen. Gure gorputza hondatzen ari bada ere, barrutik indarberritzen ari gara egunetik egunera. |
|
Deutéronome 32:7 |
Gogoratu antzinako egunak, pentsatu iraganeko urteetan; galdegin aitari eta kontatuko dizu, galdegin zaharrei eta azalduko: |
|
Deutéronome 34:7 |
Ehun eta hogei urte zituen Moisesek hil zenean; ez zitzaion ikusmena ahuldu, ez zioten indarrek huts egin. |
|
Ecclésiaste 7:10 |
Ez galdegin zergatik ote ziren hobeak aldi joanak oraingoak baino. Zuhurrak ez luke horrelako galderarik egingo. |
|
Exode 20:12 |
«Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean. |
|
Genèse 6:3 |
Orduan, Jaunak esan zuen: «Ez diot neure bizi-arnasa betiko utziko gizakiari, haragi hutsekoa denez gero. Horregatik, ehun eta hogei urteko muga jarriko diot haren bizitzari». |
|
Genèse 25:8 |
Zahartzaro luze eta betearen ondoren hil zen eta bere arbasoekin elkartu. |
|
Ésaïe 40:29 |
Nekatuari indarrak berritzen dizkio, ezinduari ahalmena bihurtzen. |
|
Ésaïe 46:4 |
eta zuek zahartzean ere, ni beti berbera: zuei ilea zuritzean ere, nik eutsiko dizuet. Orain arte bezala, aurrerantzean ere nik eramango zaituztet, nik eutsi eta salbatuko. |
|
Job 5:26 |
Sasoi bikaina izango duzu hilobia arte, gari-balak uztaroan bezala. |
|
Job 12:12-20 |
[12] adinekoek izaten dute jakinduria, urtetan aurreratuek zuhurtzia.[13] Bada, Jaunarenak dira jakinduria eta ahalmena, berarenak trebezia eta zuhurtzia.[14] «Jainkoak desegindakoa ezin inork berreraiki, preso hartu duena ezin inork askatu;[15] urei eusten badie, lehortea da; jaregiten badie, mundua suntsitzen duen uholdea.[16] Berak ditu indarra eta arrakasta, berarenak dira engainatua eta engainatzailea.[17] Boterea kentzen die kontseilariei eta burutik nahasten epaileak;[18] agintearen ezaugarriak kentzen erregeei eta loturik eramaten preso;[19] aginpidea kentzen die apaizei eta boterean finko daudenak iraultzen;[20] hizlari trebeak mututu egiten ditu eta zaharrei sena kentzen; |
|
Job 32:7 |
Neure artean nioen: “Hitz egin beza adinak, irakats bezate urteek jakinduria”. |
|
Joël 2:28 |
«Ondoren, neure espiritua isuriko diet gizaki guztiei. Zuen seme-alabek profetizatu egingo dute, zuen zaharrek ametsak egingo dituzte, zuen gazteek ikuskariak izango. |
|
Lévitique 19:32 |
«Zutitu errespeturik handienaz zaharren aurrean; horrela erakutsiko duzue begirune diozuela zeuen Jainkoari. Neu naiz Jauna. |
|
Philémon 1:9 |
nahiago dut maitasunaren izenean eskatu; nik, Paulok, jadanik zahartua eta orain, gainera, Kristo Jesusengatik kartzelan nagoen honek, |
|
Psaumes 71:9 |
Ez ni baztertu zahartu naizen honetan, ez eskutik utzi indarrak ahuldu zaizkidanean. |
|
Psaumes 71:18 |
Orain, zahar eta ile-zuri naizenean, ez nazazu bertan behera utz, ene Jainko, zure indarra elkarteari iragar diezaiodan, zure tenplura datorkeen edonori. |
|
Psaumes 73:26 |
Gorputz eta espirituz, indargaltzen ari banaiz ere, zu zara nire adorearen euskarri, oi Jainko, zu nire betiko ondasun. |
|
Psaumes 90:10-12 |
[10] Gure bizitza hirurogeita hamar urte, onenean ere laurogei: gure bizi-lehia neke eta atsekabe huts; bizitza arin doa, hegan goaz![11] Nork ezagutzen du zure haserrearen indarra? Nork dio aski beldur zure suminari?[12] Erakutsiguzu geure egunen kontua eramaten, jakinduriaren erdi-muinaz jabe gaitezen. |
|
Psaumes 91:16 |
Bizitza luze eta betea emango diot eta neure salbamena gozaraziko». |
|
Proverbes 17:6 |
Aiton-amonen koroa ilobak dira, seme-alaben harrotasuna gurasoak. |
|
Proverbes 20:29 |
Indarra gaztearen harrotasun, ile urdinak agurearen ohore. |
|
Proverbes 23:22 |
Entzun sorrarazi zintuen aitari, ez mespretxatu ama, zahartu egin dela eta. |
|
Psaumes 37:35 |
Ikusi dut gaiztoa bere indarraz harropuztua, zuhaitz mardula bezala zabaldua. |
|
1 Chroniques 29:28 |
Zahartzaro ona eman ondoren hil zen, urtetan aurreratua, aberastasun eta ospez betea. Haren seme Salomon izan zen hurrengo erregea. |
|
1 Rois 3:14 |
Zuen aita David ibili zen bezala zu ere nire bideetan zintzo eta nire arau eta aginduak betez ibiltzen bazara, bizitza luzea emanen dizut. |
|
Psaumes 103:5 |
bizitza osoan bere edertasunez nau asetzen, beti arranoa bezain gazte gordetzen. |
|
Tite 2:3 |
Emakume zaharrek, ere fededunari dagokion portaera izan dezatela; ez daitezela gaizki-esaleak eta ardoari emanak izan, ongian maistra baizik, |
|
1 Timothée 5:1-2 |
[1] Ez egin gogor zaharrei; eman adore aitari bezala. Mutilei, berriz, anaiei bezala.[2] Emakume zaharrei, amari bezala. Eta neskatxei, arrebei bezala, garbitasun osoz. |
|
Psaumes 71:8-9 |
[8] Zure gorespenez eta ekintza ospetsuez betea nuen ahoa egun osoan.[9] Ez ni baztertu zahartu naizen honetan, ez eskutik utzi indarrak ahuldu zaizkidanean. |
|
Philippiens 3:20-21 |
[20] Gu, ordea, zeruko hiritar gara eta handik itxaro dugu salbatzailea: Jesu Kristo Jauna;[21] hark antzaldatuko du gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren irudiko eginez, gauza guztiak bere menpe jartzeko duen ahalmenari esker. |
|
Ésaïe 46:3-4 |
[3] «Entzun niri, Jakoben ondorengook, Israel herrian bizirik geldituok: neure gain hartuak zaituztet amaren sabeletik, neuk zaramaztet altzotik bertatik,[4] eta zuek zahartzean ere, ni beti berbera: zuei ilea zuritzean ere, nik eutsiko dizuet. Orain arte bezala, aurrerantzean ere nik eramango zaituztet, nik eutsi eta salbatuko. |
|
Psaumes 92:12-15 |
[12] Gaizkileak nire kontra altxatzen direnean, etsaiak ikusi eta zera entzuten dut:[13] «Zintzoa palmondoa bezala garatuko da, Libanoko zedroa bezala haziko;[14] Jaunaren etxean landaturik, gure Jainkoaren ondoan garatuko da.[15] Zaharturik ere fruitu emango du, mardul eta heze iraungo beti, |
|
Ecclésiaste 12:1-7 |
[1] Oroit hadi heure Egileaz gazte haizen bitartean, aldi txarrak etor dakizkian baino lehen; urte horiek etortzean honela esango duk: «Ez ditiat atsegin».[2] Orduan eguzkia eta egun-argia, izarrak eta ilargia ilundu egingo zaizkik, eta euria egin ondoren berriro lainotuko dik.[3] Orduan eskuak dardaraka zaizkit jarriko eta zangoak ahulduko; hortz-haginak gutxituko eta alferrik dituk izango, begiak ere ilunpetan geldituko.[4] Belarriak itxiko zaizkik, ezin izango duk aditu errotarri-hotsik, ezta entzun ere txorien kanturik. Ahotsa moteldu egingo zaik.[5] Toki goietan ibiltzeak beldurra emango dik, baita bide zelaian ibiltzeak ere. Ilea zurituko zaik ibilera baldartuko eta atsegin-grina hoztuko. Gizakia bere betiko etxerantz zihoak; jadanik hilketariak kalez kale zebiltzak.[6] Orduan, zilarrezko haria eten egingo zaik, urrezko ontzia hautsiko, pitxerra iturrian puskatuko, eta putzu gainean txirrika zartatuko.[7] Hautsa lurrera itzuliko duk, handik sortua denez. Bizi-arnasa Jainkoarengana bihurtuko duk, berak emana denez. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |