1 Chroniques 28:20 |
Gero, esan zion Davidek bere seme Salomoni: «Izan kemen eta adore! Ekin lanari beldurrik gabe. Ez kikildu, Jauna, ene Jainkoa, zeurekin izango duzu eta. Ez zaitu bakarrik utziko, tenplua eraikitzeko lan guztiak bukatu arte. |
|
1 Corinthiens 15:58 |
Beraz, senide maiteok, ez aldatu asmoz eta iraun sendo, egunetik egunera Jaunaren lanean gero eta gogotsuago jardunez, jakinik Jaunak ez duela zuen nekea saririk gabe utziko. |
|
Deutéronome 31:6-8 |
[6] Izan bihotz eta adore! Ez izan beldur eta ez ikaratu haien aurrean, Jauna bera, zuen Jainkoa, baitoa zuekin; ez zaituzte inola ere utziko».[7] Ondoren, Moisesek Josueri dei egin eta israeldar guztien aurrean esan zion: «Izan bihotz eta adore! Zeuk sarraraziko duzu herria arbasoei zin eginez Jaunak agindutako lurraldean eta zeuk banatuko lurraldea ondaretzat.[8] Jauna bera joango zaizu aurretik eta zeurekin izango duzu; ez zaitu inola ere utziko. Ez izan beldur! Ez kikildu!» |
|
Éphésiens 6:10 |
Bukatzeko, sendo zaitzatela Jaunak bere indar ahaltsuaz. |
|
Ésaïe 54:4 |
Ez beldurtu, ez zara barregarri geldituko; ez lotsatu, ez zaituzte laidotuko. Ahaztu egingo duzu gaztetako lotsaizuna, ez zara oroituko alargun zineneko laidoaz, |
|
Jean 14:27 |
«Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur. |
|
Psaumes 27:1 |
Davidena. Jauna dut argi eta salbamen: nork ni beldurtu? Jaunak dit bizia babesten: nork ni ikaratu? |
|
Psaumes 56:3-4 |
[3] Egun osoan segika ditut etsaiak; ugari dira, Goi-goiko, erasotzen didatenak.[4] Beldur naizenean, zuregan dut konfiantza. |
|
2 Timothée 1:7 |
Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik. |
|
Josué 1:9-11 |
[9] «Kementsu eta adoretsu izateko esan dizut. Ez ikaratu, ez kikildu, ni, Jauna, zure Jainkoa, zurekin izango bainaiz zure ibilera guztietan».[10] Orduan, agindu hau eman zien Josuek herriko funtzionarioei:[11] «Joan kanpalekuan barna eta esan herriari: “Prestatu biderakoak, zeren eta hiru egunen buruan Jordan ibaia igaroko baituzue, Jaunak, zeuen Jainkoak, jabetzan ematen dizuen herrialdeaz jabetzera joateko”». |
|
Ésaïe 41:10-13 |
[10] Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut.[11] Lotsaz eta laidoz geldituko dira zure aurka lehiatzen direnak; ezerezean galduko dira zure kontra liskarrean ari direnak.[12] Bilatu eta inon ez dituzu aurkituko borroka egiten zizutenak; ezerez eta huts bihurtuko dira gerra egiten zizutenak.[13] Nik, Jaunak, zeure Jainkoak, eskutik heltzen baitizut eta esaten: “Ez beldurtu, neuk laguntzen dizut!”» |
|
1 Corinthiens 16:13 |
Egon erne, iraun sendo sinesmenean, joka gizonki eta izan indartsu. |
|
Psaumes 27:14 |
Itxaron Jaunarengan! Eutsi gogor, izan kemen! Itxaron Jaunarengan! |
|
Proverbes 3:5-6 |
[5] Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz.[6] Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik. |
|
Psaumes 23:1-4 |
[1] Daviden salmoa. Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.[2] Larre guritan etzanarazten nau, ur baretara eramaten,[3] eta indarrak berritzen; bide egokitik narama, leiala delako.[4] Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau. |
|
Marc 5:36 |
Baina Jesusek, hitz hauei kasurik egin gabe, sinagogako buruzagiari esan zion: «Ez izan beldurrik; zuk sinetsi». |
|
Philippiens 1:28 |
etsaien aurrean ezertan beldurtu gabe; zuen kemen hori hondamen-bidean daudenaren seinale izango da etsaientzat; zuentzat, ordea, salbamenaren seinale. Hala erabaki du Jainkoak. |
|
Psaumes 112:7 |
Ez du izango berri txarren beldurrik, adoretsu dago, Jaunarenganako konfiantzaz; |
|
Josué 1:6 |
Izan bihotz eta adore, zuk eskuratuko baitiozu herriari, zuen arbasoei zin eginez agindutako lurraldea. |
|
Psaumes 31:24 |
Maita ezazue Jauna, haren fededun guztiok! Leial zaizkionak Jaunak babesten ditu, harroei, berriz, ordain gogorra ematen. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |