A A A A A

Bon Caractère: [Contentement]


Matthieu 6:25-33
[25] «Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jan edo edango, edota gorputza zerez jantziko. Ez ote da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago?[26] Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek?[27] Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere?[28] «Eta jantziaz, zertan kezkatu? Begira nola hazten diren loreak zelaietan: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten;[29] baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare.[30] Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, ez ote askoz gehiago zuek, sinesmen gutxikook?[31] Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz.[32] Fedegabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zeruko zuen Aitak badaki horren guztiaren beharra duzuena.[33] Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.

2 Corinthiens 11:23-25
[23] Kristoren zerbitzariak direla? Ni gehiago, nahiz zorakeria izan hori esatea. Haiek baino neke gehiago jasan dut, kartzela gehiago, zigorradak zer esanik ez; hilzorian ere egona naiz hamaika aldiz.[24] Juduen eskuetatik bost aldiz hogeita hemeretzi zigorrada hartua naiz;[25] hiru aldiz makilatua, behin harrikatua, hiru aldiz hondoratu zen ninderaman itsasontzia eta gau-egun osoa eman nuen itsasoan galdurik.

Philippiens 4:12-13
[12] badakit eskasian nahiz ugaritasunean bizitzen. Edozein egoeratan zaildua eta edozertara jarria nago: aserik nahiz goseak egotera, ugari edukitzera nahiz beharrizanera.[13] Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan.

Hébreux 13:5
Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin, Jainkoak esana baitu: Ez zaitut utziko, ez baztertuko.

1 Timothée 6:6-7
[6] Bai, irabazi handia du erlijioak, baina bakoitza duenarekin konformatuz gero;[7] ez dugu ezer ekarri mundu honetara eta ezin izango dugu ezer atera ere.

Luc 12:15
Orduan, guztiei esan zien: —Kontuz! Gorde diru-gosetik, ondasunek ez baitiote inori bizia segurtatzen, ugari izanda ere.

2 Corinthiens 12:10
Horregatik, pozik nabil Kristorengatik jasaten ditudan ahulezia, laido, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan. Ahul naizenean, orduan bainaiz indartsu.

Psaumes 37:3-4
[3] Izan konfiantza Jaunarengan eta egin on dena, zeure herrialdean bizi eta bertako aberastasunaz gozatzeko.[4] Izan bedi Jauna zure atsegina, eta berak emango dizu bihotzak eskatzen dizuna.

1 Timothée 6:10-11
[10] Zeren diru-gosea baita gaitz guztien sustraia; diruaren irrikagatik sinesmenetik aldendu eta atsekabe asko bereganatu du zenbaitek.[11] Zuk, ordea, Jainkoaren gizon horrek, ihes egizu hauetatik guztietatik, eta saia zaitez justizian, jainkozaletasunean, sinesmenean, maitasunean, eroapenean eta otzantasunean.

Proverbes 16:8
Hobe ondasun gutxi zuzentasunez, irabazi handiak bidegabekeriaz baino.

Proverbes 28:6
Hobe behartsu eta prestu izan, jokabide okerreko aberats baino.

Ecclésiaste 3:13
Jainkoaren emaitza baitu gizakiak jan, edan eta bere lanaren etekinaz gozatu ahal izatea.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso