1 Jean 4:17 |
Hau da maitasuna guregan bere betera iritsi den seinalea: auzi-egunerako guk konfiantza osoa dugula, Kristoren izaera berekoak baikara mundu honetan. |
|
1 Jean 5:14 |
Konfiantza osoa dugu Jainkoarengana jotzeko, ongi baitakigu, bere nahiaren arabera zerbait eskatzen badiogu, entzun egiten digula. |
|
2 Chroniques 32:8 |
Giza indarra baizik ez du horrek; guk, ordea, Jauna, geure Jainkoa, dugu geurekin, laguntzeko eta gurekin borrokatzeko». Judako errege Ezekiasen hitz hauek bizkortu egin zuten herria. |
|
Éphésiens 3:12 |
Kristori esker eta beronengan dugun sinesmenaren bitartez ausartzen gara konfiantza osoz Jainkoarengana hurbiltzera. |
|
Hébreux 4:16 |
Hurbil gaitezen, bada, konfiantza osoz Jainkoaren onginahiaren tronura, errukia iritsi eta premialdian laguntza izan dezagun. |
|
Ésaïe 32:17 |
Justiziak bakea ekarriko du, patxada eta konfiantza betiko. |
|
Jérémie 17:7 |
«Bedeinkatua konfiantza niregan duena, euskarri ni nauena! |
|
Néhémie 6:16 |
Gure etsaiak eta inguruko herriak, hori jakin zutenean, zeharo harriturik gelditu ziren, eta lan hori gure Jainkoaren laguntzaz egina zela aitortu beharra izan zuten. |
|
Philippiens 1:6 |
Badakit ziur, zuengan hain lan ederra hasi zuenak burutu ere egingo duela, Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte. |
|
Philippiens 4:13 |
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan. |
|
Proverbes 3:26-32 |
[26] Alboan izango baituzu Jauna eta tranpa guztietatik zainduko zure oinak.[27] Ez ukatu mesederik behar duenari, zure esku baldin badago egitea.[28] Behar duena baldin badaukazu, ez esan inori: «Zoaz eta itzuli, bihar emango dizut».[29] Ez pentsatu gaizki egiterik zurekin lasai bizi den lagunari.[30] Ez inorekin auzitan hasi arrazoirik gabe, berak ez badizu inolako kalterik egin.[31] Ez zaitez indarkeria-zalearen inbidiaz bizi, ezta haren biderik hartu ere.[32] Gorroto dio Jaunak maltzurrari, baina bere konfiantza ematen zuzenari; |
|
Psaumes 20:7 |
Orain bai, badakit: Jaunak garaipena ematen dio berak gantzuturiko erregeari; bere zeru santutik erantzuten dio, bere ahalmen handiaz garaipena ematen. |
|
Philippiens 3:3-5 |
[3] Izan ere, gu baikara egiaz erdainduak, giza mailako gauzetan uste ona jarri gabe Jainkoa Espirituaren eraginez gurtzen dugunok eta Kristo Jesusengan harrotzen garenok.[4] Eta hori, nik ere badudalarik giza mailako gauzetan uste ona jartzeko arrazoia. Norbaitek gauza horietan uste ona jar dezakeela pentsatzen badu, nik gehiago:[5] jaio eta zortzi egunera erdaindu ninduten; jatorriz israeldarra naiz, Benjaminen leinukoa, hebrear-hebrearra; legea ulertzeko moduari dagokionez, fariseua; |
|
2 Corinthiens 3:1-4 |
[1] Berriro hasi ote naiz neure burua gomendatzen? Zuentzako edo zuengandiko gomendio-gutunen beharra ote dut, beste zenbaitek bezala?[2] Zeuek zarete nire gomendio-gutuna, neure bihotzean idatzia daramadana eta jende guztiak ezagutu eta irakurri duena.[3] Garbi dago, izan ere, zuek Kristoren gutuna zaretela, neuk idatzia, eta ez tintaz, Jainko biziaren Espirituaz baizik; ez harlauzatan, haragi-losatan baizik, bihotzean alegia.[4] Horixe da Kristori esker Jainkoaren aurrean dudan konfiantza. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |