A A A A A

Bon Caractère: [Engagement]


1 Jean 4:20
«Jainkoa maite dut» esan eta senideari gorroto diona gezurti da; izan ere, ikusten duen senidea maite ez duenak ezin du maite ikusten ez duen Jainkoa.

1 Rois 8:61
Eta zuek izan zaitezte Jaunaren, zeuen Jainkoaren, esaneko, beraren lege-bidean ibiliz eta beraren aginduak betez, gaur egin duzuen bezala».

2 Timothée 1:12
Hori da nire sufrimenduen arrazoia; baina ez naiz lotsatzen, badakit-eta nortaz fidatu naizen, eta ziur nago baduela hark indarrik nire esku utzi duen fede-gordailua azken eguna arte zaintzeko.

2 Timothée 2:15
Saia zaitez Jainkoaren aurrean onesgarri agertzen, zertan lotsaturik ez duen langilea bezala, egiaren mezua zuzen irakasten duena bezala.

2 Timothée 4:7
Borroka ona egin dut, bukatu dut lasterketa, gorde dut sinesmena.

Actes 2:42
Denak apostoluen irakaspenak entzuteari eta elkarte-bizitzari emanak bizi ziren, ogi-zatitzea eta otoitza elkarrekin egiten zituztelarik.

Colossiens 1:29
Honetarako nekatzen eta borrokatzen naiz, niregan kemen handiz ari den Kristoren indarra euskarri dudalarik.

Deutéronome 27:10
Obeditu Jaunari zeuen Jainkoari eta bete beraren agindu eta legeak, gaur nik adieraziak».

Deutéronome 6:5
Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz.

Galates 1:4
Jesu Kristok, Jainko gure Aitak hala nahirik, bere burua eman zuen gure bekatuengatik, oraingo mundu gaizto honetatik gu askatzeko.

Galates 6:9
Ez gaitezen, beraz, aspertu on egiten, zeren, etsitzen ez badugu, jasoko baitugu uzta bere garaian.

Jean 8:12
Jesus jendeari mintzatu zitzaion berriro: —Neu naiz munduarentzat argia; niri jarraitzen didana ez da ilunpetan ibiliko, baizik eta bizia ematen duen argia izango du.

Jean 9:62
Beste batzuek, berriz: «Hitzok ez dira deabrudun zoroarenak. Ireki ote ditzake deabru batek itsuen begiak?»

Matthieu 4:19
Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet».

Philippiens 3:13
Senideok, ez dut uste dagoeneko hori iritsia dudanik; baina, atzean gelditu denaz ahazturik, aurrera jotzen dut

Proverbes 16:3
Utzi Jaunaren esku zeure eginbeharra eta bete egingo dira zure egitasmoak.

Proverbes 18:1
Berekoiak bereari jarraitzen dio, besteen aholkuei kontra egiten.

Psaumes 37:5
Utzi Jaunaren esku zeure zoria, izan konfiantza harengan: berak ekingo dio zure alde;

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso