A A A A A

Bon Caractère: [Propreté]


Ésaïe 1:16
Garbi zaitezte, garbitu! Kendu nire begien aurretik egintza gaiztoak! Utzi gaiztakeria,

Psaumes 51:7
Hara, errudun jaio nintzen, bekatari sortu ninduen amak.

1 Jean 1:7-9
[7] Baina argitan bagabiltza, Jainkoa ere argitan dagoen bezala, elkartasuna dugu geure artean, eta haren Seme Jesusen odolak bekatu guztitik garbitzen gaitu.[8] Bekaturik ez dugula esaten badugu, geure burua engainatzen dugu, eta egia ez dago gure baitan.[9] Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu.

Ézéchiel 36:25
Ur garbiz zipriztinduko zaituztet eta garbi geldituko zarete; zuen kutsadura eta idolatria guztietatik garbituko zaituztet.

Psaumes 51:10
Senti ditzadala berriro poza eta alaitasuna, susper dadila zuk jotako gizaki hau.

Actes 9:1-31
[1] Saulok, oraindik Jaunaren ikasleen aurka heriotza-mehatxua zeriola, apaiz nagusiagana joan eta[2] Damaskoko sinagogetarako gutunak eskatu zizkion, aurkitzen zituen kristau-bidearen jarraitzaileak, gizaseme nahiz emakume, Jerusalemera preso eraman ahal izateko.[3] Damaskorantz zihoala, bertatik hurbil, bat-batean zerutiko argi batek distiraz inguratu zuen.[4] Lurrera erori zen eta mintzo hau entzun zuen: —Saulo, Saulo, zergatik pertsegitzen nauzu?[5] —Nor zaitut, Jauna? —galdetu zuen Saulok. —Jesus naiz, zuk pertsegitzen duzuna.[6] Orain, jaiki eta sartu hirian; han esango dizute zer egin behar duzun.[7] Haren bidelagunak ikaraz mutu gelditu ziren, hotsa entzuten baitzuten, baina inor ikusten ez.[8] Saulo lurretik altxatu zen eta, begiak zabalik zituen arren, ez zuen deus ere ikusten. Eskutik hartuta eraman zuten Damaskora,[9] eta hiru egun eman zituen han itsu, ezer jan eta edan gabe.[10] Bazen Damaskon Ananias zeritzan ikasle bat. Jaunak ikuskari batean dei egin zion: —Ananias! —Hemen nauzu, Jauna —erantzun zuen hark.[11] Jaunak esan zion: —Zoaz berehala Kale Zuzenera, Judasen etxera, eta galdegizu Tarsoko Saulo delakoaz; otoitzean ari da[12] eta ikuskari batean Ananias izeneko gizon bat ikusi du etxean sartzen eta eskuak gainean ezartzen, berriro ikusi ahal izan dezan.[13] Ananiasek erantzun zion: —Jauna, askori entzuna diot gizon horrek zenbat kalte egin dien zure fededunei Jerusalemen.[14] Eta hemen bertan ere badu aginpide, apaiz nagusiak emanik, zuri dei egiten dizuten guztiak atxilotzeko.[15] Jaunak, ordea, esan zion: —Zoaz, neure zerbitzurako hautatua baitut gizon hori, bai jentilei eta haien erregeei, bai israeldarrei, nire izena ezagutaraz diezaien.[16] Neuk agertuko diot zenbat sufritu beharko duen niregatik.[17] Joan zen Ananias eta, etxean sarturik, eskuak ezarri zizkion Saulori, esanez: «Anaia Saulo, Jaunak, bidean zentozela agertu zitzaizun Jesusek, bidali nau, berriro ikus dezazun eta Espiritu Santuaz bete zaitezen».[18] Bat-batean, begietatik ezkata bezalako batzuk erori zitzaizkion eta ikusten hasi zen berriro; berehala, bataiatu egin zen.[19] Gero, jan eta indarrak berritu zitzaizkion. Saulo Damaskoko ikasleekin gelditu zen zenbait egunez;[20] gero, sinagogetan predikatzen hasi zen, Jesus Jainkoaren Semea dela hots eginez.[21] Entzuten zioten guztiak txunditurik gelditzen ziren eta zioten: «Ez al da, bada, hau Jerusalemen Jesus delako horri dei egiten diotenak halako amorruz pertsegitzen zituena? Eta ez al da etorri hona, hemengoak ere atxilotu eta apaizburuengana eramateko?»[22] Saulo, ordea, gero eta kementsuago agertzen zen eta nahasturik uzten zituen Damaskoko juduak, argi frogatzen baitzuen Jesus Mesias zela.[23] Handik denboraldi batera, juduek Saulo hiltzea erabaki zuten;[24] baina Saulok haien asmoen berri izan zuen. Eta, bera hiltzeko, juduek hiriko ateak gau eta egun zaindurik zeuzkaten arren,[25] bere ikasleek harresitik behera eraitsi zuten Saulo gauez saski batean.[26] Jerusalemera iritsi zenean, Saulo ikasleekin elkartu nahirik zebilen, baina beldur zioten denek, ez baitzuten sinesten benetako ikasle zenik.[27] Orduan, Bernabek Saulo berekin hartu eta apostoluei aurkeztu zien. Eta kontatu zien nola Damaskora bidean Saulok Jauna ikusi zuen, nola Jauna mintzatu zitzaion eta nolako ausardiaz hitz egin zuen Damaskon Jesusi buruz.[28] Ordutik, apostoluekin batera ibili ohi zen Saulo Jerusalemen, Jaunari buruz ausardiaz hitz eginez.[29] Greko-hizkuntzako juduekin ere hizketan eta eztabaidan jarduten zuen; baina haiek Saulo hiltzeko asmotan zebiltzan.[30] Senideek, horretaz jabetzean, Zesareara eraman zuten eta handik Tarsora bidali.[31] Bitarte hartan, Eliza bakean bizi zen Judea, Galilea eta Samaria guztian; Jaunarenganako leialtasunean bizi zen, eta finkatuz eta ugalduz zihoan, Espiritu Santuarengandiko adoreari esker.

Deutéronome 23:12-14
[12] arratsaldean uretan garbituko da eta, eguzkia sartzean, kanpalekura itzuliko.[13] «Toki bat izango duzue kanpalekutik aparte eta hara joango zarete premia izatean.[14] Makila bat hartuko duzue zeuekin eta, sabela hustera irtetean, berarekin zuloa egin eta gorotza lurrez estaliko duzue.

Proverbes 20:9
Nork esan dezake: «Garbitu dut bihotza, bekaturik gabe nago?»

Philippiens 4:8
Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia.

Psaumes 73:1
Asafen salmoa. Bai ona dela Jainkoa, Israel, bihotz-garbientzat!

Apocalypse 1:5
baita Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo piztu eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik. Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik askatu gintuenari,

2 Corinthiens 7:1
Ene maiteok, honelako agintzariak ditugunez gero, garbi gaitezen gorputzeko eta espirituko zikin guztietatik, eta eraman dezagun bere betera geure sagarapena, Jainkoarenganako begirunean biziz.

Lévitique 19:28
Ez egin ebakirik soinean dolua adierazteko, ez marraztu tatuajerik larruazalean. Neu naiz Jauna.

Lévitique 20:13
«Norbait emakumeekin ohi bezala gizonezkoarekin oheratzen bada, higuingarritasuna egiten dute biek: heriotza-zigorra izango dute. Berena izango dute heriotzaren errua.

2 Pierre 3:8
Ene maiteok, ez ahaztu Jaunarentzat egun bat mila urte bezala dela eta mila urte egun bat bezala.

2 Corinthiens 5:17
Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da.

Matthieu 23:25-28
[25] «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Edalontzia eta platera kanpotik garbitzen dituzue, barrutik lapurretaz eta gutiziaz gainezka beterik dauden bitartean![26] Fariseu itsu hori! Garbi ezazu lehenik edalontzia barrutik, kanpotik ere garbi geldi dadin.[27] «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Hilobi zurituen antzeko zarete: kanpotik itxura ederrekoak dira, baina barrutik hil-hezurrez eta ustelkeriaz beteak.[28] Berdin zuek: azaletik zintzoak jendaurrean, baina barrutik itxurakeriaz eta gaiztakeriaz beteak.

Luc 6:31
Eta besteek zuei egitea nahi duzuena, egin zuek ere besteei.

1 Corinthiens 10:13
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.

Matthieu 23:26
Fariseu itsu hori! Garbi ezazu lehenik edalontzia barrutik, kanpotik ere garbi geldi dadin.

Matthieu 5:8
«Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.

Genèse 18:4
Berehala ekarriko dizuet ura, oinak garbitzeko. Hartzazue atseden bitartean, zuhaitzaren itzalpean.

Exode 19:14
Jaitsi zen Moises menditik, eta garbikuntza eginarazi eta arropa garbiarazi zien israeldarrei.

Deutéronome 23:12
arratsaldean uretan garbituko da eta, eguzkia sartzean, kanpalekura itzuliko.

Romains 5:8
Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna.

1 Timothée 4:12
Ez zaitzala inork gutxiets gaztea zarelako; izan zaitez, ordea, sinestedunentzat eredu hitzetan, jokaeran, maitasunean, sinesmenean eta biziera garbian.

2 Corinthiens 6:14-18
[14] Ez nahas sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak? Elkar ote daitezke argia eta iluna?[15] Etor ote daitezke bat Kristo eta deabrua, edota harremanik izan ote daiteke fededunaren eta fedegabearen artean?[16] Zein kidetasun izan dezake Jainkoaren tenpluak sasijainkoekin? Zeren gu Jainko biziaren tenplu baikara, Jainkoak berak esan bezala: Haiekin biziko naiz eta haiekin ibiliko, haien Jainko izango naiz eta haiek nire herri.[17] Horregatik, hau dio Jaunak: Irten haien artetik, urrundu, ez ukitu ezer kutsaturik, eta neuk hartuko zaituztet.[18] Aita izango naiz zuentzat, eta zuek seme-alaba niretzat. Hau dio Jaun ahalguztidunak.

Actes 9:1-20
[1] Saulok, oraindik Jaunaren ikasleen aurka heriotza-mehatxua zeriola, apaiz nagusiagana joan eta[2] Damaskoko sinagogetarako gutunak eskatu zizkion, aurkitzen zituen kristau-bidearen jarraitzaileak, gizaseme nahiz emakume, Jerusalemera preso eraman ahal izateko.[3] Damaskorantz zihoala, bertatik hurbil, bat-batean zerutiko argi batek distiraz inguratu zuen.[4] Lurrera erori zen eta mintzo hau entzun zuen: —Saulo, Saulo, zergatik pertsegitzen nauzu?[5] —Nor zaitut, Jauna? —galdetu zuen Saulok. —Jesus naiz, zuk pertsegitzen duzuna.[6] Orain, jaiki eta sartu hirian; han esango dizute zer egin behar duzun.[7] Haren bidelagunak ikaraz mutu gelditu ziren, hotsa entzuten baitzuten, baina inor ikusten ez.[8] Saulo lurretik altxatu zen eta, begiak zabalik zituen arren, ez zuen deus ere ikusten. Eskutik hartuta eraman zuten Damaskora,[9] eta hiru egun eman zituen han itsu, ezer jan eta edan gabe.[10] Bazen Damaskon Ananias zeritzan ikasle bat. Jaunak ikuskari batean dei egin zion: —Ananias! —Hemen nauzu, Jauna —erantzun zuen hark.[11] Jaunak esan zion: —Zoaz berehala Kale Zuzenera, Judasen etxera, eta galdegizu Tarsoko Saulo delakoaz; otoitzean ari da[12] eta ikuskari batean Ananias izeneko gizon bat ikusi du etxean sartzen eta eskuak gainean ezartzen, berriro ikusi ahal izan dezan.[13] Ananiasek erantzun zion: —Jauna, askori entzuna diot gizon horrek zenbat kalte egin dien zure fededunei Jerusalemen.[14] Eta hemen bertan ere badu aginpide, apaiz nagusiak emanik, zuri dei egiten dizuten guztiak atxilotzeko.[15] Jaunak, ordea, esan zion: —Zoaz, neure zerbitzurako hautatua baitut gizon hori, bai jentilei eta haien erregeei, bai israeldarrei, nire izena ezagutaraz diezaien.[16] Neuk agertuko diot zenbat sufritu beharko duen niregatik.[17] Joan zen Ananias eta, etxean sarturik, eskuak ezarri zizkion Saulori, esanez: «Anaia Saulo, Jaunak, bidean zentozela agertu zitzaizun Jesusek, bidali nau, berriro ikus dezazun eta Espiritu Santuaz bete zaitezen».[18] Bat-batean, begietatik ezkata bezalako batzuk erori zitzaizkion eta ikusten hasi zen berriro; berehala, bataiatu egin zen.[19] Gero, jan eta indarrak berritu zitzaizkion. Saulo Damaskoko ikasleekin gelditu zen zenbait egunez;[20] gero, sinagogetan predikatzen hasi zen, Jesus Jainkoaren Semea dela hots eginez.

1 Corinthiens 15:29
Что же тогда делают те, кто принимает обряд погружения в воду за мёртвых? Если мёртвых нельзя воскрешать, зачем люди принимают этот обряд за них?

Lévitique 18:22
«Ez zara gizonezkoekin emakumeekin bezala etzango: higuingarritasuna litzateke.

Romains 1:26-27
[26] Jainkoak, beraz, grina lotsagarrietara eman ditu: emakumezkoek berezko sexu-harremanak utzi eta naturaren kontrakoetara jo dute.[27] Gizonezkoak ere, berez dagozkien emakumeekiko harremanak utzirik, elkarren irrikaz suturik dabiltza: gizonezkoek gizonezkoekin itsuskeriak egiten dituzte eta, horrela, beren jokabide okerraz merezitako zigorra berengan hartzen.

1 Corinthiens 14:40
Dena den, egin guztia duintasunez eta ordenaz.

Matthieu 7:18-23
[18] Zuhaitz onak ezin du fruitu txarrik eman, ezta zuhaitz txarrak ere fruitu onik.[19] Fruitu onik ematen ez duen zuhaitza moztu eta sutara botatzen da.[20] Beraz, beren fruituetatik antzemango diezue sasiprofetei.[21] «Ez da aski niri “Jauna, Jauna!” esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nire Aitaren nahia behar da egin.[22] Epai-egunean askok esango didate: “Jauna, Jauna! Ez ote genuen zure izenean hitz egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?”[23] Baina nik erantzungo diet: “Ez zaituztet inoiz ezagutu; alde niregandik, gaizkileok!”

Jean 5:39-40
[39] Liburu Santuak arretaz aztertzen dituzue, betiko bizia haietan aurkituko duzuelakoan; horra, bada, Liburu Santuek ere nire alde egiten dute testigantza;[40] halere, ez duzue niregana hurbildu nahi betiko bizia izateko.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso