1 Timothée 5:4 |
Baina alarguntsak semeak nahiz bilobak baditu, hauek ikasi behar dute lehenik beren etxekoenganako eginbeharrak betetzen eta gurasoei zor dietena itzultzen, hori baitu atsegin Jainkoak. |
|
1 Timothée 3:15 |
*** |
|
Jean 8:32 |
horrela, egia ezagutuko duzue, eta egiak aske egingo zaituzte. |
|
Apocalypse 17:5 |
bekokian izen misteriotsua zuen idatzia: «Babilonia handia, lurreko emagaldu eta higuingarritasunen ama». |
|
Jacques 1:27 |
Jainko Aitaren aurrean benetan garbi eta akats gabeko erlijioa hauxe da: umezurtz eta alargunei beren premietan laguntzea eta munduko gaiztakeriarekin nork bere burua ez kutsatzea. |
|
Jean 6:54 |
Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta neuk piztuko dut azken egunean. |
|
Marc 6:3 |
Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?» Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan. |
|
Jean 14:6 |
Jesusek erantzun: —Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik. |
|
Genèse 1:1-7 |
[1] Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen.[2] Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen.[3] Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia». Eta izan zen argia.[4] Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik:[5] argiari «egun» eman zion izen eta ilunpeei «gau». Honela, lehen eguna burutu zen.[6] Jainkoak esan zuen: «Izan bedi sabaia uren artean, goiko eta beheko urak bereiz ditzan». Eta hala izan zen.[7] Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen. |
|
1 Timothée 5:8 |
Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da. |
|
Galates 1:19 |
Beste apostolurik ez nuen ikusi, Jaunaren anaia Santiago izan ezik. |
|
Malachie 1:11 |
Ekialdetik mendebaldera, herri guztiek aitortzen dute nire izen handia, eta nonahi erretzen didate intsentsua eta behar bezalako oparia eskaintzen. Herri guztiek aitortzen dute nire izen handia —dio Jaun ahalguztidunak—. |
|
Genèse 2:7 |
Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudur-zuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu zen. |
|
Jean 3:3-5 |
[3] Jesusek erantzun zion: —Bene-benetan diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada.[4] Nikodemok galdetu: —Nola jaio daiteke norbait, jadanik zaharra izanik? Sar ote daiteke amaren sabelean eta berriro jaio?[5] Jesusek erantzun: —Bene-benetan diotsut: Ezin izango da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada. |
|
Hébreux 12:14 |
Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko. |
|
Apocalypse 17:18 |
Ikusi duzun emakumea, lurreko erregeen gain erregetza duen hiri handia da». |
|
Matthieu 16:18 |
Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du menderatuko. |
|
Genèse 1:1 |
Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. |
|
Exode 15:3 |
Gudari da Jauna, Jauna du izena. |
|
Apocalypse 17:9 |
Buruargitasuna behar da hemen. Zazpi buruak, emakumea gainean eseria dagoen zazpi muinoak dira; zazpi errege ere esan nahi dute: |
|
Philippiens 4:6-7 |
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.[7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez. |
|
Galates 4:19 |
Ene seme-alabok, erdiminetan nago berriro ere zuengatik, Kristo zuengan erabat moldatu arte. |
|
1 Pierre 3:15 |
Ostera, aitortu zeuen bihotzetan Kristo Jauna dela, eta egon beti prest zeuen itxaropenaren arrazoia eskatzen dizuenari erantzuna emateko; |
|
Apocalypse 17:1 |
Zazpi ontziak zituzten zazpi aingeruetako batek etorri eta esan zidan: «Zatoz hona eta ur handien gainean eseria dagoen emagaldu handiarentzat erabakitako zigorra erakutsiko dizut; |
|
Matthieu 18:15-18 |
[15] «Zure senide batek bekatu egiten badu, zoaz berarengana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea.[16] Jaramonik egiten ez badizu, berriz, hartu zeurekin lagun bat edo bi, auzi oro bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabaki dadin.[17] Haiei ere jaramonik egiten ez badie, esaiozu elkarteari, eta elkarteari ere jaramonik egin nahi ez badio, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko.[18] «Benetan diotsuet: Zuek mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuek mundu honetan askatua, zeruan ere askatua geldituko da. |
|
Éphésiens 1:22-23 |
[22] Dena jarri du Jainkoak Kristoren oinazpian, eta berau egin du denen gainetik Elizaren buru.[23] Eliza haren gorputza da, unibertsoa erabat betetzen duen Kristok erabat betea. |
|
Éphésiens 5:23 |
senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik. |
|
Actes 4:32 |
Fededun guztiak bat ziren bihotzez eta gogoz, eta inork ez zuen esaten zeukana berea zuenik, baizik eta dena denena zuten. |
|
1 Corinthiens 1:10 |
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean, arren eskatzen dizuet: bat etor zaitezte guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean. Bizi elkar ongi harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera duzuela. |
|
Jean 12:48 |
Ni ukatu eta nire irakatsiak onartzen ez dituenak, badu nork gaitzetsi: nik adierazitako mezuak berak gaitzetsiko du azken egunean; |
|
Jean 14:28 |
Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztu egingo zinatekete Aitarengana noalako, Aita ni baino handiago baita. |
|
Hébreux 1:14 |
Zer dira, bada, aingeru guztiak, Jainkoaren zerbitzura dauden espirituak, salbamena jaso behar dutenei laguntzera bidaliak, baizik? |
|
Matthieu 18:10 |
«Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako inor gutxiets. Zeren, egia esan, hauen aingeruak zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten ari baitira etengabe. ( |
|
Éphésiens 6:12 |
Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa. |
|
Jean 3:16 |
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan. |
|
Jean 17:17 |
Har itzazu zeuretzat egiaren bidez: zure mezua egia da. |
|
Apocalypse 2:9 |
Ezagun-ezagunak ditut zure atsekabea eta pobretasuna; halere, aberats zara. Badakit nola iraintzen zaituzten, judu direla esan arren Satanasen elkarte besterik ez diren horiek. |
|
Psaumes 68:5 |
Kanta Jainkoari, jo soinua haren omenez, presta bidea «hodei gainean zaldiz doanari». Goza Jaunarekin, haren aurrean poz-oihuka. |
|
Psaumes 146:9 |
Jaunak ditu etorkinak zaintzen, umezurtz eta alargunei zutik eusten, baina gaiztoen nagusigoa iraultzen. |
|
Galates 2:10 |
Hau besterik ez ziguten eskatu: hango behartsuak gogoan izateko. Eta ardura osoz saiatu naiz hori betetzen. |
|
Romains 3:23 |
denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |