Actes 4:29-31 |
[29] Begira orain, Jauna, nola mehatxatzen gaituzten; emaguzu zeure zerbitzarioi zure hitza ausardia osoz predikatzea.[30] Eta luzatu eskua, zure zerbitzari Jesusen bidez sendakuntza, mirari eta egintza harrigarriak gerta daitezen».[31] Otoitza bukatzearekin batera, bilduak zeudeneko tokia dardaratu egin zen; denak Espiritu Santuaz beterik gelditu ziren, eta Jainkoaren hitza ausardiaz predikatzen zuten. |
|
2 Corinthiens 3:12 |
Horregatik, honelako itxaropena dugularik, askatasun osoz jokatzen dugu; |
|
Actes 14:3 |
Hala eta guztiz ere, Paulo eta Bernabe luzaroan egon ziren bertan, Jaunari buruz ausarki hitz eginez; eta Jaunak, mirariak eta egintza harrigarriak egiteko dohaina haiei emanez, bere onginahiari buruzko mezua baiesten zuen. |
|
Actes 13:46 |
Orduan, Paulok eta Bernabek ausarki esan zuten: «Zuei adierazi behar genizuen lehenengo Jainkoaren mezua! Baina mezua baztertu eta zeuen buruak betiko bizirako gai ikusten ez dituzuenez gero, jentilengana joko dugu. |
|
Actes 19:8 |
Hiru hilabetetan zehar, sinagogara joan zen Paulo eta Jainkoaren erregetzaz ausarki hitz egin zuen, entzuleei sinestarazten saiatuz. |
|
Philémon 1:8 |
Horregatik, egin behar duzuna agintzeko Kristorengandiko askatasun osoa dudan arren, |
|
Actes 18:26 |
Apolo, bada, sinagogan ausarki hitz egiten hasi zen. Priszilak eta Akilak entzun ziotenean, berekin hartu zuten eta are xehekiago azaldu zioten Jainkoaren bidea. |
|
Marc 15:43 |
Arimateako Jose Pilatogana joatera ausartu zen, Jesusen gorpua eskatzera. Jose hau kontseiluko kide ospetsua zen, eta Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zain zegoen. |
|
Actes 28:31 |
Jainkoaren erregetza hots egiten zien eta Jesu Kristo Jaunari dagokiona irakasten ausarki, batere eragozpenik gabe. |
|
Actes 4:29-30 |
[29] Begira orain, Jauna, nola mehatxatzen gaituzten; emaguzu zeure zerbitzarioi zure hitza ausardia osoz predikatzea.[30] Eta luzatu eskua, zure zerbitzari Jesusen bidez sendakuntza, mirari eta egintza harrigarriak gerta daitezen». |
|
Proverbes 28:1 |
Inork pertsegitzen ez badu ere, gaiztoa ihesi; zintzoa bere buruaz lehoia bezain ziur. |
|
Genèse 18:23-32 |
[23] Hurbildurik, esan zion: —Egiaz, errugabea galdu behar ote duzu errudunarekin batera?[24] Beharbada, berrogeita hamar errugabe izango dira herri horretan. Horiek ere hilarazi behar ote dituzu? Ez ote zenioke barkatuko hiri osoari berrogeita hamar errugabeongatik?[25] Utikan zuregandik errugabea errudunarekin batera hilaraztea! Nola jokatuko duzu, bada, berdin batarekin zein bestearekin? Munduaren epaileak ez ote du zuzenbiderik egingo?[26] Jaunak erantzun: —Baldin berrogeita hamar errugabe aurkitzen baditut, haiengatik hiri osoari barkatuko diot.[27] Abrahamek esan zion: —Hara, hauts eta errauts besterik ez naizen arren, ene jaun horri mintzatzera ausartzen naiz.[28] Gerta daiteke berrogeita hamarrera iristeko bost falta izatea. Hiri osoa suntsituko ote duzu bost horiengatik? —Ez —erantzun zion Jaunak—, ez dut suntsituko, berrogeita bost errugabe aurkitzen baditut.[29] Eta Abrahamek, berriro: —Gerta daiteke berrogei besterik ez izatea. —Ba —ihardetsi zion Jaunak—, ez dut suntsituko berrogei horiengatik.[30] Abrahamek esan zion: —Ez zaitez haserre, ene Jauna, oraindik ere mintzatzen banatzaizu. Badaiteke hogeita hamar besterik ez izatea. —Ez dut suntsituko hogeita hamar aurkitzen baditut —erantzun zion Jaunak.[31] Abrahamek, berriro ere: —Badakit ausartegia naizela, baina badaiteke hogei besterik ez izatea. —Ez dut suntsituko hogei horiengatik —erantzun zion Jaunak.[32] Eta Abrahamek, oraindik: —Ez haserre, Jauna, beste behin mintzatzen banatzaizu. Badaiteke hamar besterik ez izatea. Jaunak erantzun zion: —Ez dut suntsituko hamar horiengatik. |
|
Psaumes 138:3 |
Dei egin nizunean, entzun egin zenidan, bihotzean kemena bizkortu. |
|
Éphésiens 3:12 |
Kristori esker eta beronengan dugun sinesmenaren bitartez ausartzen gara konfiantza osoz Jainkoarengana hurbiltzera. |
|
Jean 4:17 |
Emakumeak erantzun: —Ez dut senarrik. Eta Jesusek: —Ongi diozu ez duzula senarrik; |
|
Hébreux 10:19 |
Beraz, senideok, Jesu Kristoren odolari esker konfiantza dugu santutegian sartzeko, |
|
Hébreux 4:16 |
Hurbil gaitezen, bada, konfiantza osoz Jainkoaren onginahiaren tronura, errukia iritsi eta premialdian laguntza izan dezagun. |
|
Hébreux 13:6 |
Beraz, uste osoz esan dezakegu: Jauna dut neure alde, ez naiz beldur: zer egin dezake nire kontra gizakiak? |
|
Éphésiens 6:19-20 |
[19] baita nire alde ere, Jainkoak hitz egokia ahoan jar diezadan, berri onaren misterioa ausardiaz adierazteko.[20] Berri on honen bozeramaile naiz kate artean; Jainkoak ausardia eman diezadala, behar bezala hots egin dezadan. |
|
Actes 4:13 |
Pedroren eta Joanen ausardia ikusi eta gizon eskolagabe eta arruntak zirela jabeturik, harrituak zeuden. Bazekiten, alde batetik, Jesusen lagun izanak zirela, |
|
1 Timothée 3:13 |
zeren zerbitzu hau ongi betetzen dutenek ohorezko maila berenganatzen baitute, eta Kristo Jesusengan dugun sinesmenak segurtasunez betetzen ditu. |
|
1 Thessaloniciens 2:2 |
Dakizuenez, sufrimenduak eta irainak jasan berriak ginen Filipon; hala ere, Jainkoak emaniko ausardiaz adierazi genizuen beraren berri ona zailtasun handien artean. |
|
Philippiens 1:20 |
itxaropen sutsua dut ez didala usteak huts egingo eta ziur nago beti bezala orain ere, bizi nadila ala hil, Kristok bere handitasuna agertuko duela niregan. |
|
2 Timothée 1:7 |
Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik. |
|
1 Corinthiens 16:13 |
Egon erne, iraun sendo sinesmenean, joka gizonki eta izan indartsu. |
|
Proverbes 14:26 |
Jauna errespetatzeak konfiantza osoa sortzen du, eta ondorengoak ere horretan babestuko dira. |
|
Psaumes 27:14 |
Itxaron Jaunarengan! Eutsi gogor, izan kemen! Itxaron Jaunarengan! |
|
Romains 1:16 |
Ez dut berri ona zabaltzeko lotsarik, Jainkoaren indarra baita fededun guztiak salbatzeko, juduak lehenengo, baina baita judu ez direnak ere. |
|
1 Chroniques 28:20 |
Gero, esan zion Davidek bere seme Salomoni: «Izan kemen eta adore! Ekin lanari beldurrik gabe. Ez kikildu, Jauna, ene Jainkoa, zeurekin izango duzu eta. Ez zaitu bakarrik utziko, tenplua eraikitzeko lan guztiak bukatu arte. |
|
1 Corinthiens 15:58 |
Beraz, senide maiteok, ez aldatu asmoz eta iraun sendo, egunetik egunera Jaunaren lanean gero eta gogotsuago jardunez, jakinik Jaunak ez duela zuen nekea saririk gabe utziko. |
|
Éphésiens 6:10 |
Bukatzeko, sendo zaitzatela Jaunak bere indar ahaltsuaz. |
|
Ésaïe 54:4 |
Ez beldurtu, ez zara barregarri geldituko; ez lotsatu, ez zaituzte laidotuko. Ahaztu egingo duzu gaztetako lotsaizuna, ez zara oroituko alargun zineneko laidoaz, |
|
Jean 14:27 |
«Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur. |
|
Marc 5:36 |
Baina Jesusek, hitz hauei kasurik egin gabe, sinagogako buruzagiari esan zion: «Ez izan beldurrik; zuk sinetsi». |
|
Philippiens 1:28 |
etsaien aurrean ezertan beldurtu gabe; zuen kemen hori hondamen-bidean daudenaren seinale izango da etsaientzat; zuentzat, ordea, salbamenaren seinale. Hala erabaki du Jainkoak. |
|
Jean 7:26 |
Ba, agerian ari da hizketan, eta ez diote ezer esaten. Benetan onartu ote dute buruzagiek berau Mesias dela? |
|
Actes 5:29 |
Pedrok eta beste apostoluek erantzun zuten: —Jainkoaren esana egin behar da lehenik, ez gizakiena. |
|
Josué 1:7 |
Izan, bada, bihotz, izan adore handia! Saia zaitez Moisesi, ene zerbitzariari, eman nion legea betetzen, hartatik ezertan ere saihestu gabe; horrela, ongi burutuko dituzu egintza guztiak. |
|
Ézéchiel 3:9 |
Diamantea bezain gogor bihurtuko zaitut, harkaitzak baino gogorrago; ez zara herri errebelde horren aurrean beldurtuko, ez kikilduko. |
|
Actes 9:29 |
Greko-hizkuntzako juduekin ere hizketan eta eztabaidan jarduten zuen; baina haiek Saulo hiltzeko asmotan zebiltzan. |
|
Philippiens 1:1 |
Paulo eta Timoteok, Jesu Kristoren zerbitzariok, Filipon bizi zareten kristau fededun guztioi eta bertako elkarte-zuzendari eta laguntzaileoi idazten dizuegu. |
|
1 Timothée 3:1 |
Egia da elkarte-zuzendari izan nahi duenak eginkizun ona nahi duela. |
|
1 Corinthiens 3:12 |
Baina oinarri honen gainean urrez, zilarrez, harribitxiz, zurez, belarrez edo lastoz eraiki daiteke. |
|
Hébreux 10:1 |
Legeak, beraz, etortzekoak ziren ondasunen itzala bakarrik izanik eta ez gauzen izatea bera, ez ditzake inola ere, urtero etengabe eskaintzen diren opari berberen bidez, Jainkoarengana hurbiltzen direnak bete-beteko egin. |
|
1 Pierre 5:10 |
Eta pixka batean sufritu ondoren, dohain guztien iturri den Jainkoak, Kristoren bidez bere betiko aintzara deitu zaituztenak, berak bizkortuko zaituzte, sendo egin eta finko ezarriko. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |