Ésaïe 12:2 |
Bai, Jainkoa dut salbatzaile! Harengan dut uste on eta ez naiz beldur. Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile». |
|
Ésaïe 26:3-4 |
[3] Sendo du gogoa; Jauna, bake betea ematen diozu, zuregan baitu konfiantza.[4] Izan beti konfiantza Jaunarengan, Jauna suntsiezineko harkaitza da eta. |
|
Ésaïe 41:10 |
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut. |
|
Jérémie 29:11 |
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak. |
|
Jean 10:10 |
Lapurra ez doa artaldera ebatsi, hil eta hondatzera baizik. Ni, berriz, bizia —eta bizia ugari gainera— izan dezaten etorri naiz. |
|
Jean 14:1 |
«Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere. |
|
Josué 1:9 |
«Kementsu eta adoretsu izateko esan dizut. Ez ikaratu, ez kikildu, ni, Jauna, zure Jainkoa, zurekin izango bainaiz zure ibilera guztietan». |
|
Philippiens 4:19 |
Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez. |
|
Proverbes 29:25 |
Gizakiaren beldur dena lakioan jausiko da, Jaunarengan konfiantza duena babestua dago. |
|
Psaumes 9:10 |
Jauna ihesleku da zapalduarentzat, ihesleku larrialdian. |
|
Psaumes 20:7 |
Orain bai, badakit: Jaunak garaipena ematen dio berak gantzuturiko erregeari; bere zeru santutik erantzuten dio, bere ahalmen handiaz garaipena ematen. |
|
Psaumes 28:7 |
Jauna dut indar eta babeski. Berarengan izan dut konfiantza; laguntza jaso dut eta pozarren dut bihotza: eskerrak emango dizkiot kantari. |
|
Psaumes 32:10 |
Gaiztoentzat oinaze ugari; Jaunarengan konfiantza duena, berriz, haren maitasunak inguratzen. |
|
Psaumes 37:5 |
Utzi Jaunaren esku zeure zoria, izan konfiantza harengan: berak ekingo dio zure alde; |
|
Psaumes 46:10 |
mundu osoan guduak geldiarazi, uztaiak puskatu, lantzak apurtu, babeskiak sutan erre. |
|
Psaumes 118:8 |
Hobe da Jaunarengan babestea gizakiaz fidatzea baino. |
|
Psaumes 143:8 |
Emadazu goizean goiz zeure maitasunaren berri, zuregan baitut uste on. Erakustazu jarraitu behar dudan bidea, zuregana jasoa baitut gogoa. |
|
Romains 8:28 |
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia. |
|
Romains 15:13 |
Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea, eta Espiritu Santuak eman diezazuela bere indarraz itxaropena gainezka. |
|
Psaumes 56:3-4 |
[3] Egun osoan segika ditut etsaiak; ugari dira, Goi-goiko, erasotzen didatenak.[4] Beldur naizenean, zuregan dut konfiantza. |
|
Psaumes 62:7-8 |
[7] Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen, nire gotorleku: ez naiz eroriko.[8] Jainkoarengan nire salbamena eta ohorea, Jainkoa nire harkaitz sendo eta babesleku. |
|
Psaumes 91:1-2 |
[1] Goi-goikoaren aterpean bizi zaren horrek, gaua Ahaltsuaren itzalpean ematen duzun horrek,[2] esazu: «Oi Jauna, zu ene babesleku eta gaztelu; ene Jainko, zuregan dut uste on!» |
|
Psaumes 112:6-7 |
[6] Zintzoak ez du inoiz koloka egingo, haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.[7] Ez du izango berri txarren beldurrik, adoretsu dago, Jaunarenganako konfiantzaz; |
|
1 Jean 5:14-15 |
[14] Konfiantza osoa dugu Jainkoarengana jotzeko, ongi baitakigu, bere nahiaren arabera zerbait eskatzen badiogu, entzun egiten digula.[15] Eta, gure eskariak entzuten dituela jakinik, ziur gaude eskuan daukagula eskatutako guztia. |
|
Psaumes 46:1-2 |
[1] Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeena. Oboez. Kanta.[2] Jainkoa dugu babesleku eta indar, larrialdian laguntzaile seguru. |
|
Proverbes 3:5-6 |
[5] Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz.[6] Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik. |
|
Matthieu 6:25-26 |
[25] «Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jan edo edango, edota gorputza zerez jantziko. Ez ote da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago?[26] Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek? |
|
Jérémie 17:7-8 |
[7] «Bedeinkatua konfiantza niregan duena, euskarri ni nauena![8] Ur ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da: ur bizigarrietara zabalduko ditu sustraiak, sargoriari ez dio beldurrik: haren hostoak beti berde; lehorte-urtean ere hura lasai, ez dio uzten fruitua emateari. |
|
Josué 1:5-9 |
[5] «Ezin izango dizu inork ere aurre egin bizi zaren artean, zurekin izango bainaiz, Moisesekin izan nintzen bezala; ez dizut huts egingo, ez zaitut utziko.[6] Izan bihotz eta adore, zuk eskuratuko baitiozu herriari, zuen arbasoei zin eginez agindutako lurraldea.[7] Izan, bada, bihotz, izan adore handia! Saia zaitez Moisesi, ene zerbitzariari, eman nion legea betetzen, hartatik ezertan ere saihestu gabe; horrela, ongi burutuko dituzu egintza guztiak.[8] Ez utzi lege-liburua irakurtzeari, hausnar ezazu gau eta egun, eta saiatu bertan idatzia betetzen; horrela, ongi aterako zaizkizu ekinbide guztiak.[9] «Kementsu eta adoretsu izateko esan dizut. Ez ikaratu, ez kikildu, ni, Jauna, zure Jainkoa, zurekin izango bainaiz zure ibilera guztietan». |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |