A A A A A

Bon Caractère: [Sanctification]


2 Thessaloniciens ២:១៣
Baina guk eskerrak eman behar dizkiogu beti Jainkoari zuengatik, senideok, Jaunaren maiteok: Jainkoak lehen salbatuak izateko aukeratu baitzaituzte, Espiritu Santuaz sagaratuz eta egia fedez onartzea emanez.

2 Timothée 2:21
Beraz, bere burua gauza horietatik garbi gordetzen duena ontzi baliotsua izango da, Jainkoarentzat sagaratua, Jaunarentzat baliagarria eta edozein eginkizun onetarako aproposa.

Actes ២៦:១៨
begiak ireki diezazkiezun eta ilunpetatik argitara eta Satanasen menpetik Jainkoarengana bihur daitezen; horrela, niregan sinetsiz, bekatuen barkamena izan eta sagaratuei dagokien ondarea eskura dezaten”.

Colossiens ٢:١١
Zuek ere erdainduak zaudete, baina ez giza eskuz egindako erdainkuntzaz; Kristok erdaindu zaituzte, zeuen bekatuzko izaeratik askatuz.

Colossiens 3:1-5
[1] Beraz, Kristorekin piztu zaretenez gero, bila itzazue zeruko gauzak, han baitago Kristo Jainkoaren eskuinaldean eseria.[2] Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan, ez lurrekoetan,[3] hilik baitzaudete, eta egiazko zuen bizia Kristorekin dago Jainkoarengan gordea.[4] Kristo, zuen bizia, agertuko denean, orduan harekin aintzatsu agertuko zarete zuek ere.[5] Hilaraz itzazue, beraz, zeuen baitan mundu honen araberako jarrerak: lizunkeria, zikinkeria, irrits eta grina txarrak eta idolatria den diru-gosea.

Éphésiens 1:13
Eta zuek ere egiaren mezua, salbatzen zaituzten berri ona, entzun eta Kristorengan sinetsi duzuenok, aginduriko Espiritu Santuak zigiluz bezala markatu zaituzte;

Exode 13:2
«Israelgo lehen-seme guztiak, nola gizakiak hala abereak, sagaratuko dizkidazu, nireak baitira».

Exode 31:13
«Esan israeldarrei: Errespetatu nire larunbatak, hauxe baita belaunez belaun nire eta zuen arteko loturaren ezaugarria, jakin dezazuen nik, Jaun honek, aukeratu zaituztedala.

Galates 2:20
eta honezkero ez naiz ni bizi, Kristo bizi da niregan. Eta oraingo neure giza bizitza, maite izan ninduen eta bere bizia nire alde eskaini zuen Jainkoaren Semearenganako sinesmenean oinarriturik bizi dut.

Hébreux 2:11
Izan ere, bai santu egiten duen Jesusek, bai honek santu egiten dituenek, Aita bera dute denek; horregatik, Jainkoaren Semeari ez dio lotsarik ematen hauei senide deitzeak,

Hébreux ٩:١٤
zenbatez gehiago Kristoren odolak, betiko Espirituaren bitartez akats gabeko oparitzat bere burua Jainkoari eskaini zion harenak, ez du garbituko gure barrua heriotzara daramaten egintzetatik, Jainko biziari kultua emateko gai izan gaitezen!

Hébreux 10:10-14
[10] Eta behin betiko egin zuen bere gorputzaren eskaintzaren bidez, Jesu Kristok Jainkoaren nahia bete duelako izan gara gu Jainkoarentzat sagaratuak.[11] Apaiza egunero ari da bere kultu-zerbitzuan, bekatua inola ere kendu ezin duten opari berberak behin eta berriz eskainiz.[12] Baina Jesu Kristo, opari bat bakarra bekatuengatik eskaini ondoren, Jainkoaren eskuinaldean eseri zen behin betiko.[13] Eta, orain, Jainkoak etsaiak oin-aulkitzat noiz jarriko dizkion itxaroten dago.[14] Izan ere, opari bakar baten bidez beren betera eraman ditu Jainkoarentzat behin betiko sagaratuak direnak.

Hébreux 12:10-14
[10] Gurasoek bizitza labur honetarako eta beren irizpideen arabera zentzarazten gintuzten; Jainkoak, ordea, hobea den zerbaitetarako, haren santutasunean parte har dezagun, alegia.[11] Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena.[12] Ea bada, sendotu beso ahulduak eta belaun makalduak,[13] eta ibil zaitezte bide zuzenean, hanka okerra hauts ez dadin, sendatu baino.[14] Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko.

Hébreux 13:12
Horregatik, Jesusek ere, bere odolaz herria sagaratzeko, hiritik kanpora jasan zuen heriotza.

1 Corinthiens 1:2
Korinton dagoen Jainkoaren eliz elkarteari idazten diogu. Jesu Kristok sagaratu zaituzte eta Jainkoak bere herri santu izateko deitu, edozein lekutan Jesu Kristo gure Jaunari dei egiten dioten guztiekin batera, hauek eta guk Jaun bat bera onartzen baitugu.

1 Corinthiens 6:11
Horietakoak zineten zuetako batzuk ere; baina garbituak izan zarete, sagaratuak eta Jainkoak onartuak Jesu Kristo Jaunaren izenean eta gure Jainkoaren Espirituaren bidez.

1 Jean 1:9
Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu.

1 Jean 3:9
Jainkoarengandik jaio denak ez du bekatu egiten jarraitzen, mezuaren hazia bere barruan baitu; ezin du gehiago bekaturik egin, Jainkoarengandik jaioa delako.

1 Pierre 1:2
Aita Jainkoak aurrez erabakita zuenaren arabera aukeratu zaituzte eta Espirituaren bidez sagaratu, Jesu Kristoren esanera bizitzeko eta beronen odolaz garbituak izateko. Grazia eta bakea oparo zuei!

1 Thessaloniciens 4:3
Hau nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez, eta alde egin dezazuela lizunkeriatik.

1 Thessaloniciens 5:23
Bakea ematen duen Jainkoak erabat bereak egin zaitzatela, eta zuen izate osoak —gorputz, arima eta espiritu — errugabe iraun dezala Jesu Kristo gure Jauna agertuko den eguna arte.

2 Corinthiens 5:17
Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da.

1 Thessaloniciens 4:3
Hau nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez, eta alde egin dezazuela lizunkeriatik.

1 Thessaloniciens 5:23
Bakea ematen duen Jainkoak erabat bereak egin zaitzatela, eta zuen izate osoak —gorputz, arima eta espiritu — errugabe iraun dezala Jesu Kristo gure Jauna agertuko den eguna arte.

2 Corinthiens 5:17
Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da.

2 Corinthiens 12:21
Beldur naiz, hurrena zuengana joatean, neure Jainkoak ez ote nauen berriro ere atsekabetuko zuen aurrean, eta bekatu egin duten askorengatik ez ote dudan negar egin behar izango, beren jokabide lizun eta biziotsua aldatu ez dutelako.

Jean 17:17-19
[17] Har itzazu zeuretzat egiaren bidez: zure mezua egia da.[18] Mundura bidali ditut, zuk bidali ninduzun bezala.[19] Eta hauengatik ematen dizut erabat neure burua, hauek ere egiaren bidez zeuretzat har ditzazun.

Philippiens 1:6
Badakit ziur, zuengan hain lan ederra hasi zuenak burutu ere egingo duela, Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte.

Philippiens 2:13
Jainkoa da, izan ere, bai nahi izateko eta bai burutzeko gai egiten zaituztena, berak nahi bezala.

Romains 6:6
Badakigu, gure izaera zaharra Kristorekin gurutziltzatua izan zela, bekatuzko gure izaera ezereztua geldi zedin, eta aurrerantzean bekatuaren esklabo izan ez gintezen.

Romains 15:16
Jesu Kristoren zerbitzari egin bainau jentilentzat. Apaiz batek bezala betetzen dut Jainkoaren berri ona adierazteko eginkizuna; horrela, jentilak, Espiritu Santuak sagaraturik, Jainkoarentzat opari atsegingarri izan daitezen.

2 Pierre 1:2-4
[2] Grazia eta bakea oparo izan ditzazuela, Jainkoaren eta Jesus gure Jaunaren ezagutzari esker.[3] Jainkoak, bere ahalmenaz, erlijio-bizitzarako behar den guztia eman digu, bere aintza eta indarraz deitu gintuen Jesus ezagutaraziz.[4] Honela, agindutako ondasun baliotsu eta bikainak ere eman dizkigu, grina txarrek munduan eragiten duten ustelkeriatik ihes eginez, jainkozko izaeraren partaide izan zaitezten.

1 Thessaloniciens 4:3-5
[3] Hau nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez, eta alde egin dezazuela lizunkeriatik.[4] Joka dezala bakoitzak zentzu santuz eta errespetuz bere emaztearekin,[5] bere burua grinen menpeko egin gabe, Jainkoa ezagutzen ez duten jentilek bezala;

Jean 15:1-4
[1] «Neu naiz egiazko mahatsondoa, eta nire Aita da nekazaria.[2] Fruiturik ematen ez duen aihena ebaki egiten du Aitak, eta fruitua ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan.[3] Zuek garbi zaudete dagoeneko, adierazi dizuedan mezuaren bidez.[4] Zaudete niri itsatsiak, ni zuei bezala. Aihenak, mahatsondoari itsatsia ez badago, fruiturik eman ezin duen bezala, ezta zuek ere, niri itsatsiak ez bazaudete.

Romains 6:1-23
[1] Zer esan honen guztiaren ondorioz? Bekatu egiten jarraitu behar dugula, onginahia ugari dadin?[2] Ez horixe! Nola bizi gintezke oraindik bekatuan, bekatuarentzat hilik gaudenok?[3] Ez al dakizue, bada, bataioaz Jesu Kristori lotuak izan garenok, haren heriotzari izan garela lotuak?[4] Bataioaren bidez berarekin lurperatuak izan garenok, haren heriotzari lotuak gaude, Aitaren ahalmenaz Kristo hildakoen artetik piztu zen bezala, guk ere bizi berria bizi dezagun.[5] Berarena bezalako heriotzan hari itsatsiak izan bagara, hari itsatsiak izango gara harena bezalako piztueran ere.[6] Badakigu, gure izaera zaharra Kristorekin gurutziltzatua izan zela, bekatuzko gure izaera ezereztua geldi zedin, eta aurrerantzean bekatuaren esklabo izan ez gintezen.[7] Izan ere, norbait hilez gero, bekatutik libre gelditzen da.[8] Kristorekin hil bagara, sinesten dugu bizi ere berarekin biziko garela.[9] Badakigu Kristo, behin hildakoen artetik piztuz gero, ez dela berriro hilko: herioak ez du harengan aginterik;[10] haren hiltzea bekatuarentzat behin betiko hiltzea izan baitzen, eta haren bizitzea Jainkoarentzat bizitzea da.[11] Berdin zuek ere: hartu kontuan bekatuarentzat hilda zaudetela eta Jainkoarentzat bizirik, Jesu Kristorekin bat eginik.[12] Beraz, bekatua ez bedi gehiago nagusi izan zuen gorputz hilkorrean. Ez jarri beraren grinen menpean,[13] ezta eskaini ere bekatuari zeuen gorputzak, gaiztakeria egiteko tresna bihurtuz. Alderantziz, eskaini zeuen buruak Jainkoari, heriotzatik bizitzara itzulitako gizaki bezala, eta jarri zeuen gorputzak Jainkoaren zerbitzura, ongia egiteko tresna bihurtuz.[14] Horrela, bekatuak ez du zuen gain aginterik izango, ez baitzaudete legepean, Jainkoaren onginahiaren eraginpean baizik.[15] Beraz, zer? Bekatu egingo ote dugu, legepean ez, baizik Jainkoaren onginahiaren eraginpean gaudelako? Ez horixe![16] Badakizue, norbaiten menpean jartzen bazarete esklabo bezala berari obeditzeko, obeditzen diozuen haren esklabo egiten zaretela: bekatuari obeditzeko bada, heriotzara zoazte; Jainkoari obeditzeko bada, berriz, salbaziora.[17] Baina Jainkoari eskerrak, bekatuaren esklabo zinetenok, irakatsi zaizuen ikasbidea bihotzez onartu duzue[18] eta, bekatutik askatuta, ongiaren zerbitzura jarri zarete.[19] Giza erara mintzo natzaizue, ulertzeko duzuen ahulezia kontuan harturik. Lehen, zeuen buruak lizunkeriaren eta gaiztakeriaren zerbitzura jarri zenituzten, erabat gaiztotzeraino; era berean orain, jar zaitezte ongiaren zerbitzura, erabat Jainkoarenak izan zaitezten.[20] Bekatuaren esklabo zinetenean, ez zenuten ongiarekin loturarik.[21] Eta zer fruitu izan zenuten orduan? Orain lotsa ere ematen dizue orduko hark, ondorioa heriotza baitu.[22] Orain, ordea, bekatuaren menpetik askaturik eta Jainkoaren esklabo eginik, erabat Jainkoarenak izatea duzue fruitu, eta honek betiereko bizia du ondorio.[23] Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso