A A A A A

Bon Caractère: [La patience]


1 Corinthiens 13:4
Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.

Philippiens 4:6
Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.

Ecclésiaste 7:9
Ez zaitez bizkorregi haserretu, ergelena baita haserretzea.

Romains 12:12
Bizi zaitezte itxaropenean alai; izan eroapen handiko ezbeharrean eta iraupentsu otoitzean.

Éphésiens 4:2
Izan apal, otzan eta jasankor, elkar maitekiro eramanez.

Galates 6:9
Ez gaitezen, beraz, aspertu on egiten, zeren, etsitzen ez badugu, jasoko baitugu uzta bere garaian.

Genèse 29:20
Jakobek zazpi urtez lan egin zuen Rakelengatik, eta, hain maite baitzuen, egun batzuk besterik ez zitzaizkion iruditu.

Proverbes 15:18
Gizon suminkorrak liskarra piztu, eroapen handikoak haserreak baretu.

Jérémie 29:11
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.

1 Samuel 13:8-14
[8] Samuelek erabaki bezala, zazpi egunez itxaron zuen; baina Samuel ez zen Gilgalera agertu eta jende guztia sakabanatzen hasi zitzaion Sauli.[9] Orduan, Saulek esan zuen: —Ekarzkidazue erre- eta elkartasun-oparigaiak. Eta erre-oparia eskaini zuen Saulek.[10] Erre-opariaren eskaintza bukatzen ari zelarik, Samuel azaldu zen. Saul bidera atera zitzaion, agurtzeko asmoz.[11] Samuelek, ordea, galdetu zion: —Zer egin duzu? Saulek erantzun: —Jendea sakabanatzen hasi zitzaidala eta erabakitako egunean zu ez zentozela ikusi eta filistearrak Mikmasen bilduak zeudela oharturik,[12] esan dut neure baitan: «Filistearrak etorriko zaizkit orain Gilgalen erasotzera, nik Jaunaren onginahia neureganatu baino lehen». Hala, erre-oparia eskaini beharrean gertatu naiz.[13] Samuelek ihardetsi zion Sauli: —Zorakeria ederra egin duzu! Ez duzu bete Jaunaren, zeure Jainkoaren, agindua; bete izan bazenu, betierean sendotuko zizun Jaunak Israel herrian zeure erregetza.[14] Aurkitu du, ordea, Jaunak bere gogoko beste gizon bat; horixe ezarriko du Jaunak bere herriaren buruzagi, zuk ez baituzu bete Jaunak agindutakoa.

Luc 15:11-24
[11] Gainera, esan zien: «Gizon batek bi seme zituen.[12] Gazteenak esan zion aitari: “Aita, emadazu dagokidan senipartea”. Eta aitak ondasunak banatu zizkien.[13] «Handik egun gutxira, seme gazteenak, zituen guztiak bildurik, urrutiko herrialde batera alde egin zuen eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan.[14] Dena xahutu zuenean, gosete ikaragarria gertatu zen inguru hartan eta estu aurkitzen hasi zen.[15] Orduan, herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi, eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain.[16] Txerriek jaten zuten ezkurrez asetzeko gogoa ematen zion, ez baitzion inork jaten ematen.[17] Orduan, pentsatzen jarririk, bere baitan esan zuen: “Zenbat langile gure aitarenean nahi adina ogi eta gehiago dutela, eta ni hemen goseak hiltzen![18] Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra.[19] Ez dut gehiago seme-izenik merezi. Har nazazu zeure langileetako bat bezala”.[20] «Jaiki eta aitaren etxera abiatu zen. Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta errukitu egin zen; eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion.[21] Semeak esan zion: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme-izenik merezi… ”.[22] Aitak, ordea, esan zien morroiei: “Ekarri bizkor jantzirik onena eta jantziozue, ipiniozue eraztuna eta jantzi oinetakoak;[23] ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua;[24] zeren seme hau hilda bainuen eta piztu egin zait, galdua nuen eta aurkitu egin dut”. Eta festa hasi zuten.

Psaumes 37:7-9
[7] Egon lasai Jaunarengan, itxaron berarengan; ez zaitez sutu arrakasta duenaren aurka, maltzurkeriaz dabilenaren kontra.[8] Utzi haserrea, baztertu sumina, ez zaitez sutu, kalterako izango duzu eta;[9] izan ere, kanporatu egingo dituzte gaizkileak; herrialdeaz jabetuko dira, ordea, Jaunaz fio direnak.

Romains 8:24-30
[24] Salbatuak gaude, bai, baina itxaropenetan bakarrik. Eta itxaro duguna begien aurrean bagenu, hori ez litzateke itxaropena izango, inork ez baitu itxaroten begien aurrean duena.[25] Baina ikusten ez duguna itxaro badugu, iraupenez behar dugu zain egon.[26] Era berean, Espiritua datorkigu geure ahulezian lagun, guk ez baitakigu behar bezala otoitz egiten; baina Espirituak berak erregutzen du gure alde esanezin ahalako intziriz.[27] Eta bihotzak aztertzen dituen Jainkoak ezagutzen du zein den Espirituaren gogoa, Espirituak Jainkoaren asmoen erara erregutzen baitu fededunen alde.[28] Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.[29] Aurrez ezagutu zituenak, aukeratu ere egin zituen Jainkoak, bere Semearen irudiko izan zitezen, eta, horrela, Semea senide askoren artean lehen-seme izan zedin.[30] Aurrez aukeratu zituenak, deitu ere egin zituen; deituak, berriz, zuzentzat onartu zituen, eta zuzentzat onartuak aintzaz bete.

2 Thessaloniciens ๑:๔-๕
[๔] Hori dela eta, harro sentitzen gara Jainkoaren eliz elkarteen aurrean, jasaten ari zareten pertsekuzio eta atsekabeen artean agertzen dituzuen eroapen eta sinesmenagatik.[๕] Horrek guztiak Jainkoak zuzen epaitzen duela erakusten du, sufrimenduek gai egiten baitzaituztete Jainkoaren erreinurako, erreinuagatik sufritzen duzuelarik.

Hébreux 11:13-16
[13] Horiek guztiak Jainkoak hitzemandako ondasunak eskuratu gabe hil ziren; baina fedearen argitan urrutira ikusi eta agurtu egin zituzten, horrela lur honetan arrotz eta atzerritar zirela aitortuz.[14] Izan ere, horrela hitz egiten dutenek garbi adierazten dute aberriaren bila dabiltzala.[15] Utzi zuten lurraldea izan balute gogoan, bazuten egokiera hara itzultzeko.[16] Baina lur hobea zuten irrika, zerukoa alegia. Horregatik, Jainkoa ez da lotsatzen «haien Jainko» deitua izateaz, hiri bat ere prestatu baitie.

Genèse 29:20-28
[20] Jakobek zazpi urtez lan egin zuen Rakelengatik, eta, hain maite baitzuen, egun batzuk besterik ez zitzaizkion iruditu.[21] Epea bete zenean, esan zion Jakobek Labani: «Emadazu andregaia. Bete da epea eta berarekin ezkondu nahi nuke».[22] Orduan, Labanek auzoko guztiak ezteietara gonbidatu zituen.[23] Arratsean, ordea, bere alaba Lea hartu eta Jakobengana eraman zuen. Hala, Jakob Learekin elkartu zen.[24] Labanek Zilpa bere neskamea eman zion bere alaba Leari neskametzat.[25] Biharamun goizean, Lea zela ohartu zen Jakob. Orduan, esan zion Labani: —Zer egin didazu? Ez al dut lan egin zuretzat Rakelengatik? Zergatik engainatu nauzu?[26] Labanek erantzun zion: —Gure artean ez dugu alaba gazteena nagusiena baino lehen emateko ohiturarik.[27] Buka ezazu Learen eztei-astea eta, gero, Rakel ere emango dizut beste zazpi urteko lanaren truke.[28] Halaxe egin zuen Jakobek. Learekiko eztei-astea bukatu zuenean, Labanek bere alaba Rakel eman zion emaztetzat.

2 Samuel 5:4-5
[4] Hogeita hamar urte zituen Davidek errege izaten hasi zenean, eta berrogei urtez izan zen errege.[5] Hebronen zazpi urte eta erdiz izan zen Judako errege, eta Jerusalemen hogeita hamahiru urtez Israel osoko eta Judako errege.

Psaumes 75:2
Eskerrak zuri, Jainkoa, eskerrak zuri, hain hurbil zaitugun horri! Zeruak zure egintza miragarriak ditu iragartzen.

Habacuc 2:3
Ikuskari hau ez da beteko, epea burutu arte, baina badoa helbururantz, ez du huts egingo. Luzatzen bada, zuk itxaron, iritsiko baita, berandu gabe iritsi ere.

Romains 5:2-4
[2] Berari esker, sinesmenaren bidez eman digu Jainkoak bere onginahia geureganatzea. Egoera honetan sendo irauten dugu eta harro gaude Jainkoaren aintza iritsiko dugulako itxaropenez.[3] Eta ez hori bakarrik, harro gaude atsekabeez ere; bai baitakigu atsekabeak eroapena duela ondorio;[4] eroapenak probaldia gainditzeko gai egiten gaituela, eta probaldia gainditzeak itxaropena sendotu egiten duela;

Apocalypse 6:9-11
[9] Bildotsak bosgarren zigilua ireki zuenean, Jainkoaren mezuarengatik eta eman zuten testigantzagatik hildakoak ikusi nituen aldare azpian bizirik.[10] Ozenki egiten zuten deiadar, esanez: «Noiz arte, Jaun santu eta egiazko horrek, ez diguzu justizia egin behar, gure hilketa lurrean bizi direnen lepotik mendekatu gabe utziz?»[11] Orduan, bakoitzari jantzi zuri bana eman eta oraino apur batez itxaroteko esan zien Jainkoak, harik eta beraiek bezala hilko zituzten zerbitzukide eta senideen kopurua osatu arte.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso