2 Samuel 24:14 |
Davidek, orduan, Gadi: —Hau larriaren handia! Hobe Jaunaren eskuetan erori, handia baita haren errukia. Ez nadila, ordea, eror giza eskuetan! |
|
Psaumes 86:5 |
Ona zara zu, Jauna, eta barkabera, dei egiten dizutenentzat onginahiz betea. |
|
Psaumes 145:9 |
Ona da Jauna guztientzat, gupidaz betea bere sorkari guztientzat. |
|
Luc 6:36 |
Izan zaitezte errukitsuak, zuen Aita errukitsua den bezala. |
|
Éphésiens 2:4 |
Baina Jainkoak, hain baita errukitsua eta halako maitasun neurrigabez maitatu baikaitu, |
|
Tite 3:5 |
eta salbatu egin gaitu, ez gure jokabide zuzenagatik, bere errukiari esker baizik, jaioberritzen gaituen garbikuntzaz eta Espiritu Santuak guregan eragiten duen berrikuntzaz; |
|
Hébreux 4:16 |
Hurbil gaitezen, bada, konfiantza osoz Jainkoaren onginahiaren tronura, errukia iritsi eta premialdian laguntza izan dezagun. |
|
1 Jean 1:3 |
Ikusi eta entzun duguna dizuegu zuei ere iragartzen, zuek ere gurekin elkartasunean bizi zaitezten. Eta gure elkartasuna Aitarekin eta honen seme Jesu Kristorekin da. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |