A A A A A

Bon Caractère: [Modestie]


1 Corinthiens 12:23
eta duintasunik gutxieneko iruditzen zaizkigunak, itzal eta begirune handienaz inguratzen eta zaintzen ditugu.

1 Timothée 2:8-10
[8] Beraz, gizonezkoek toki guztietan otoitz egin dezaten nahi dut, zerurantz esku garbiak jasoz, haserrerik eta eztabaidarik gabe.[9] Emakumeei dagokienez, dabiltzala egoki jantzita, lotsaz eta eratsu atondurik; ez daitezela apain orrazkera nabarmenez, urrez, harribitxiz edota soineko aberatsez,[10] egite onez baizik, jainkozale diren emakumeei dagokienez.

1 Pierre 3:3-4
[3] Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz;[4] baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean.

Romains 12:2
Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.

Matthieu 5:28
Nik, berriz, hau diotsuet: Emakume ezkondu bati irrikaz begiratzen dionak, egin du jadanik adulterioa bere bihotzean.

Deutéronome 22:5
«Emakumeak ez du gizonezkoen jantzirik erabiliko, ezta gizonak ere emakumezkoen soinekorik jantziko, higuingarri baitzaio Jaunari zuen Jainkoari horrelakorik egiten duena.

1 Pierre 3:3
Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz;

1 Samuel 16:7
Jaunak, aldiz, esan zion Samueli: —Ez begiratu horren itxura eta luzerari. Alde batera utzia dut hori. Kontua ez da gizakiak zeri begiratzen dion, gizakiak itxurari begiratzen baitio; Jaunak, berriz, bihotzari.

1 Corinthiens 6:19-20
[19] Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,[20] garesti ordainduz eskuratu baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz.

1 Corinthiens 10:31
Nolanahi ere, nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako.

Proverbes 7:10
Eta hara non ateratzen zaion emakumea bidera! Emagaldu bezala jantzita, ausarkeriaz betea.

Proverbes 31:30
Gezurrezkoa da xarma, hutsala edertasuna; goresgarria, ordea, Jauna errespetatzen duen emakumea.

1 Timothée 3:2
Baina zuzendariak akats gabea izan behar du, behin bakarrik ezkondua, neurritsu, zentzudun, gizabidetsu, ostatu-emaile, irakasteko trebe;

Luc 17:1
Jesusek esan zien ikasleei: «Nahitaezkoa da munduan galbideak gertatzea, baina dohakabea inoren sinesmena galbidean jartzen duena!

Proverbes 11:22
Nola urrezko eraztuna txerriaren muturrean, hala da zentzugabeko emakume ederra.

Éphésiens 2:10
Izan ere, Jainkoak eginak gara; Kristo Jesusengan sortu gaitu, on egiten saia gaitezen, Jainkoak guretzat aurrez erabakia zuen bezala.

Romains 14:13
Ez dezagun, beraz, gehiago elkar kondena, baizik eta saia zaitezte senideari oztoporik edo erorbiderik ez jartzen.

1 Pierre 3:3-5
[3] Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz;[4] baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean.[5] Horrelaxe apaintzen ziren garai bateko emakume santuak ere, beren itxaropena Jainkoarengan jarria zutenak: beren senarren menpeko izanez.

1 Pierre 1:14
Esaneko seme-alabei dagokienez, ez jarraitu ezjakinean bizi zineten garaiko grina txarrei.

1 Samuel 9:21
Saulek ihardetsi zion: —Zer diozu? Israelgo txikiena den Benjaminen leinukoa baino ez nauzu, eta nire senitartea Benjamingo senitarteetan azkena.

Esther 1:11-12
[11] eta Baxti erregina, bere koroa eta guzti, bere aurrera ekartzeko agindu. Zein ederra zen erakutsi nahi zien jende guztiari eta funtzionarioei; izan ere, oso ederra zen.[12] Eman zioten laguntzaileek erregearen aginduaren berri; baina erreginak ez zuen joan nahi izan. Erregea, orduan, sutu eta haserre bizian jarri zen.

Job 32:4-7
[4] Elihuk ez zuen ordu arte Jobekin hitz egin, beste hirurak bera baino zaharragoak baitziren.[5] Baina hiru gizon haiek erantzun egokirik ez zutela ikustean, haserre bizian jarri zen.[6] Orduan, esan zuen Elihuk, Buzeko Barakelen semeak: «Gaztea naiz ni eta zuek adinekoak. Horregatik, beldurrez, ez nintzen ausartzen dakidana azaltzera.[7] Neure artean nioen: “Hitz egin beza adinak, irakats bezate urteek jakinduria”.

1 Pierre 3:1-4
[1] Zuek ere, emazteok, izan zaitezte zeuen senarren menpeko; horrela, horietakoren batzuek salbamen-mezua onartzen ez badute ere, emazteen jokabideak, eta ez hitzek, salbamenerako irabaz ditzan,[2] zuen jokabide garbi eta errespetuzkoa ikusteak, alegia.[3] Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz;[4] baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean.

1 Jean 2:16
Izan ere, munduan dagoen guztia —grina txarrak, begietatik sartzen denaren gutizia eta aberastasunen harrokeria — ez dator Aitarengandik, mundutik baizik.

Romains 12:1
Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua.

Proverbes 31:25
Indarrez eta duintasunez horniturik, irribarretsu dago etorkizunaren aurrean.

1 Timothée 4:8
Gorputz-ariketek ezer gutxirako balio dute; jainkozaletasunak, berriz, guztirako balio du, oraingo eta geroko biziaren agintzaria baitu berekin.

Philippiens 2:5
Izan itzazue zeuen artean Kristo Jesusek izan zituen sentipen berak.

1 Pierre 3:4
baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean.

1 Timothée 2:10
egite onez baizik, jainkozale diren emakumeei dagokienez.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso