1 Corinthiens 16:14 |
Egin dezazuen guztia egin maitasunez. |
|
1 Jean 4:8-18 |
[8] Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa maitasuna baita.[9] Hara nola agertu den Jainkoaren gureganako maitasuna: Jainkoak bere Seme bakarra mundura bidali zuen, beronen bidez bizia izan dezagun.[10] Hau da benetako maitasuna: ez guk Jainkoari izan diogun maitasuna, berak guri izan diguna baizik, hau da, gure bekatuen barkamen-oparitzat bere Semea bidaliz erakutsi digun maitasuna.[11] Ene maiteok, Jainkoak horrela maite izan bagaitu, guk ere maitatu egin behar dugu elkar.[12] Jainkoa ez du inork inoiz ikusi; elkar maitatzen badugu, Jainkoa gurekin bat eginik dago eta beraren maitasuna bere betera iritsi da guregan.[13] Jainkoa eta gu elkarrekin bat eginik gauden seinalea hau da: berak eman digun Espiritua.[14] Eta guk ikusia dugu eta aitortzen Aitak Semea bidali zuela munduaren salbatzaile.[15] Jesus Jainkoaren Semea dela aitortzen duenarengan dago Jainkoa eta hura Jainkoarengan.[16] Eta guk ezagutu dugu eta sinetsi Jainkoak digun maitasuna. Jainkoa maitasuna da, eta maitasunean dirauena Jainkoarekin bat eginik dago eta Jainkoa harekin.[17] Hau da maitasuna guregan bere betera iritsi den seinalea: auzi-egunerako guk konfiantza osoa dugula, Kristoren izaera berekoak baikara mundu honetan.[18] Maitasunean ez dago beldurrarentzat tokirik, baizik eta maitasun beteak kanpora botatzen du beldurra, beldurra zigorra espero duenari baitagokio; beldur dena ez da maitasun betera iritsi. |
|
Jean 3:16 |
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan. |
|
1 Pierre 4:8 |
Batez ere, gorde ezazue bizi-bizi elkarrenganako maitasuna, maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen baitu. |
|
Colossiens 3:14 |
Eta guztien gainetik, jantz zaitezte maitasunez, hau baita elkartasun betearen lokarria. |
|
Jean 13:34-35 |
[34] Agindu berri bat ematen dizuet: elkar maita dezazuela. Nik maitatu zaituztedan bezala, maitatu zuek ere elkar.[35] Honetan ezagutuko dute guztiek zuek nire ikasle zaretela: zuek elkar maite izatean». |
|
Jean 15:13 |
Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino. |
|
1 Corinthiens 13:13 |
Hiru gauza ditugu oraindanik, iraunkor direnak: sinesmena, itxaropena eta maitasuna; baina hiruretan handiena maitasuna da. |
|
1 Jean 4:19 |
Beraz, maita dezagun, Jainkoak maitatu baikintuen lehenik. |
|
Proverbes 10:12 |
Gorrotoak haserreak sortzen ditu, maitasunak akats guztiak ezkutatzen. |
|
1 Jean 4:7 |
Ene maiteok, maita dezagun elkar, maitasuna Jainkoarengandik baitator, eta maite duen oro Jainkoarengandik jaioa da eta ezagutzen du Jainkoa. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |