Romains 14:12 |
Izan ere, guztiok eman beharko diogu Jainkoari nork bere buruaren kontu. |
|
Romains 1:20 |
Mundua mundu denetik, berez ikusezina dena, hau da, Jainkoaren betiereko ahalmena eta jainkotasuna, ikusgarri gertatzen zaio haren egintzak aztertzen dituenari. Ez dute, beraz, aitzakiarik, |
|
Proverbes 27:17 |
Burdina burdinaz zorrozten da, gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen. |
|
Jacques 5:16 |
Aitortu batak besteari zeuen bekatuak eta egin otoitz elkarren alde, senda zaitezten. Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak. |
|
Romains 2:12 |
Moisesen legepean egon gabe bekatu egin dutenak, galdu ere, legerik gabe galduko dira; eta legepean egon eta bekatu egin dutenak legearen bidez izango dira epaituak; |
|
Luc 12:47-48 |
[47] Nagusiaren gogoa zein den jakin arren, gauzak hark nahi bezala eratzen edo egiten ez dituen morroiak zigor zorrotza izanen du;[48] nagusiaren gogoa zein den jakin gabe, zigorra merezi duen zerbait egiten duenak, berriz, biguna. Asko eman zitzaionari, asko eskatuko zaio; askoren kargua eman zitzaionari, are kontu handiagoa eskatuko. |
|
1 Thessaloniciens 5:11 |
Horregatik, bada, eman adore elkarri eta lagundu batak besteari, egiten duzuen bezala. |
|
Jacques 4:17 |
Nola on egin jakin eta egiten ez duenak bekatu egiten du. |
|
Romains 4:15 |
Legeak zigorra dakar ondorio; baina legerik ez dagoenean, ez da lege-hausterik ere. |
|
1 Timothée 1:10 |
lizun eta homosexualentzat, esklabo-salerosle, gezurti eta zinausleentzat, eta irakaspen osasungarriaren kontra jartzen den edonorentzat; |
|
Matthieu 12:36 |
«Hona nik esan: Bakoitzak esan dituen alferreko hitz guztien kontu eman beharko du auzi-egunean. |
|
Luc 12:48 |
nagusiaren gogoa zein den jakin gabe, zigorra merezi duen zerbait egiten duenak, berriz, biguna. Asko eman zitzaionari, asko eskatuko zaio; askoren kargua eman zitzaionari, are kontu handiagoa eskatuko. |
|
Ézéchiel 18:20 |
Bekatu egiten duena, hori hilko da; semeak ez ditu aitaren erruaren ondorenak jasan beharko, ezta aitak ere semearenak. Gizon zintzoari bere zintzotasunaren ordaina emango zaio, gaiztoari bere gaiztakeriarena. |
|
Éphésiens 5:21 |
Izan zaitezte elkarren menpeko, Kristori diozuen begiruneagatik. |
|
Hébreux 10:25 |
Ez utzi batzarrera joateari, batzuen batzuek ohi duten bezala, baizik eta adoretu elkar, eta are gehiago Jaunaren eguna hurbiltzen ari dela ikusten duzuen honetan. |
|
Ézéchiel 33:8 |
Gaiztoren batek hil egin behar duela esaten badut, eta bere jokabidea alda dezan zuk ez baduzu ohartarazten, hil egingo da bere erruarengatik, baina zuri eskatuko dizut haren heriotzaren kontu. |
|
Matthieu 12:36-37 |
[36] «Hona nik esan: Bakoitzak esan dituen alferreko hitz guztien kontu eman beharko du auzi-egunean.[37] Zeren zeuen hitzen arabera zuzenetsiko baitzaituzte Jainkoak, eta zeuen hitzen arabera gaitzetsiko». |
|
Galates 6:1-2 |
[1] Senideok, norbait hutsegiteren batean aurkituko bazenute, zuek, Espiritua duzuenok, saia zaitezte halakoa gozotasunez zentzarazten. Eta egon erne, zeu ere tentatua izan zaitezke eta.[2] Lagundu batak besteari elkarren zamak eramaten, horrela beteko baituzue Kristoren legea. |
|
Hébreux 10:24 |
Lagun diezaiogun elkarri, maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotuz. |
|
Psaumes 51:5 |
Aitortzen dut, bai, neure hobena, begi aurrean dut etengabe neure bekatua. |
|
1 Jean 2:2 |
Hark bere burua eskaini zuen gure bekatuak barkatzeko, eta ez gureak bakarrik, baita mundu osoarenak ere. |
|
2 Corinthiens 5:10 |
guztiok Kristoren auzitegian agertu behar baitugu, nork bere ordaina jasotzeko, saria nahiz zigorra, gorputzean bizi garelarik egindakoaren arabera. |
|
2 Corinthiens 4:17-18 |
[17] Izan ere, oraingo gure nekeek, une batekoak eta arinak izanik, betikoak den aintza paregabea prestatzen digute.[18] Geure begiak ez ditugu ipintzen ikusten diren gauzetan, ikusten ez direnetan baizik; ikusten direnak behin-behinekoak baitira; ikusten ez direnak, berriz, behin betikoak. |
|
Éphésiens 4:25 |
Bazter ezazue, beraz, gezurra eta esan egia nork bere lagun hurkoari, guztiok elkarren atal baikara. |
|
Galates 6:2 |
Lagundu batak besteari elkarren zamak eramaten, horrela beteko baituzue Kristoren legea. |
|
Actes 14:17 |
baina ez bere burua ezagutzera eman gabe, egin dituen mesedeen bidez: euria eta urtaro aberatsak bidali dizkizue zerutik, eta janariz ase eta pozez bete zaituzte». |
|
2 Corinthiens 2:6 |
Horrelako horrek badu nahikoa zuetako gehienek ezarri dioten zigorraz; |
|
1 Samuel 16:7 |
Jaunak, aldiz, esan zion Samueli: —Ez begiratu horren itxura eta luzerari. Alde batera utzia dut hori. Kontua ez da gizakiak zeri begiratzen dion, gizakiak itxurari begiratzen baitio; Jaunak, berriz, bihotzari. |
|
1 Corinthiens 1:10 |
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean, arren eskatzen dizuet: bat etor zaitezte guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean. Bizi elkar ongi harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera duzuela. |
|
2 Rois 12:4-5 |
[4] Hala ere, ez ziren muinoetako kultu-lekuak desagertu; jendeak jarraitu egiten zuen halako muinoetan opariak eskaintzen eta intsentsua erretzen.[5] Joaxek agindu zien apaizei: —Jaunaren etxerako biltzen den diru guztia, nahiz nork bere buruarengatik ordaindu beharrekoa, nahiz nork bere gogoz Jaunaren etxerako emana, |
|
Psaumes 82:1 |
Asafen salmoa. Jainkoa zerutar izakien batzarrean jaiki da, herri-agintarien aurka epaia emateko: |
|
Psaumes 82:6 |
Hona nik esan: «Denok jainko, Goi-goikoaren seme zareten arren, |
|
Job 1:6-12 |
[6] Behin batean, Jaunaren aurrera aurkeztu ziren beraren zeruko zerbitzariak, eta han zen Satan ere.[7] Jaunak Satani esan zion: —Nondik hator? Hark erantzun: —Harat-honat ibili naiz munduan zehar.[8] Jaunak galdetu zion: —Ohartu al haiz Job ene zerbitzariaz? Ez dik parekorik munduan: gizon zintzo eta zuzena duk, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti dabilena.[9] Satanek erantzun zion: —Hutsaren truke errespetatzen zaituelakoan ala?[10] Ez al duzu, bada, zeuk ongi babesten bera, beraren etxea eta daukan guztia? Egiten duen guztia bedeinkatzen diozu, eta aziendak ugaritzen ari zaizkio herrialde osoan.[11] Baina luzatu eskua eta uki iezaiozu daukan guztia; baietz madarikatu aurpegira![12] Jaunak esan zion: —Konforme! Heure esku dituk haren ondasun guztiak, baina ez gero bera ukitu! Orduan, alde egin zuen Satanek. |
|
Job 2:1-7 |
[1] Behin batean, Jaunaren aurrera aurkeztu ziren beraren zeruko zerbitzariak, eta han zen Satan ere.[2] Jaunak Satani esan zion: —Nondik hator? Hark erantzun: —Harat-honat ibili naiz munduan zehar.[3] Jaunak galdetu zion: —Ohartu al haiz Job ene zerbitzariaz? Ez dik parekorik munduan: gizon zintzo eta zuzena duk, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti dabilena. Arrazoirik gabe berari kalte egitera bultzatu ninduan arren, bere zintzotasunean tinko irauten dik.[4] Satanek erantzun: —Daukan guztia ematen du gizakiak, larrugorri gelditzeraino, bere bizia salbatzearren.[5] Baina luzatu eskua eta ukitu haren hezur-haragiak. Baietz madarikatu aurpegira![6] Orduan, Jaunak esan zion: —Konforme! Heure esku duk, baina errespeta iezaiok bizia.[7] Jaunaren aurretik alde egin ondoren, Satanek zauri gaiztoz bete zuen Job, oinazpitik buru gaineraino. |
|
1 Chroniques 28:8 |
«Orain, beraz, Jaunaren biltzarra den Israel osoaren begi aurrean, eta Jainkoak entzuten digularik, hau diotsuet: Gorde eta ikertu Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak oro, lurralde eder honetan iraun dezazuen eta zuen ondorengoei ondaretzat utz diezaiezuen betiko. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |