A A A A A

Bon Caractère: [Responsabilité]


Romains 14:12
Izan ere, guztiok eman beharko diogu Jainkoari nork bere buruaren kontu.

Romains 1:20
Mundua mundu denetik, berez ikusezina dena, hau da, Jainkoaren betiereko ahalmena eta jainkotasuna, ikusgarri gertatzen zaio haren egintzak aztertzen dituenari. Ez dute, beraz, aitzakiarik,

Proverbes 27:17
Burdina burdinaz zorrozten da, gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen.

Jacques 5:16
Aitortu batak besteari zeuen bekatuak eta egin otoitz elkarren alde, senda zaitezten. Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak.

Romains 2:12
Moisesen legepean egon gabe bekatu egin dutenak, galdu ere, legerik gabe galduko dira; eta legepean egon eta bekatu egin dutenak legearen bidez izango dira epaituak;

Luc 12:47-48
[47] Nagusiaren gogoa zein den jakin arren, gauzak hark nahi bezala eratzen edo egiten ez dituen morroiak zigor zorrotza izanen du;[48] nagusiaren gogoa zein den jakin gabe, zigorra merezi duen zerbait egiten duenak, berriz, biguna. Asko eman zitzaionari, asko eskatuko zaio; askoren kargua eman zitzaionari, are kontu handiagoa eskatuko.

1 Thessaloniciens 5:11
Horregatik, bada, eman adore elkarri eta lagundu batak besteari, egiten duzuen bezala.

Jacques 4:17
Nola on egin jakin eta egiten ez duenak bekatu egiten du.

Romains 4:15
Legeak zigorra dakar ondorio; baina legerik ez dagoenean, ez da lege-hausterik ere.

1 Timothée 1:10
lizun eta homosexualentzat, esklabo-salerosle, gezurti eta zinausleentzat, eta irakaspen osasungarriaren kontra jartzen den edonorentzat;

Matthieu 12:36
«Hona nik esan: Bakoitzak esan dituen alferreko hitz guztien kontu eman beharko du auzi-egunean.

Luc 12:48
nagusiaren gogoa zein den jakin gabe, zigorra merezi duen zerbait egiten duenak, berriz, biguna. Asko eman zitzaionari, asko eskatuko zaio; askoren kargua eman zitzaionari, are kontu handiagoa eskatuko.

Ézéchiel 18:20
Bekatu egiten duena, hori hilko da; semeak ez ditu aitaren erruaren ondorenak jasan beharko, ezta aitak ere semearenak. Gizon zintzoari bere zintzotasunaren ordaina emango zaio, gaiztoari bere gaiztakeriarena.

Éphésiens 5:21
Izan zaitezte elkarren menpeko, Kristori diozuen begiruneagatik.

Hébreux १०:२५
Ez utzi batzarrera joateari, batzuen batzuek ohi duten bezala, baizik eta adoretu elkar, eta are gehiago Jaunaren eguna hurbiltzen ari dela ikusten duzuen honetan.

Ézéchiel 33:8
Gaiztoren batek hil egin behar duela esaten badut, eta bere jokabidea alda dezan zuk ez baduzu ohartarazten, hil egingo da bere erruarengatik, baina zuri eskatuko dizut haren heriotzaren kontu.

Matthieu १२:३६-३७
[३६] «Hona nik esan: Bakoitzak esan dituen alferreko hitz guztien kontu eman beharko du auzi-egunean.[३७] Zeren zeuen hitzen arabera zuzenetsiko baitzaituzte Jainkoak, eta zeuen hitzen arabera gaitzetsiko».

Galates 6:1-2
[1] Senideok, norbait hutsegiteren batean aurkituko bazenute, zuek, Espiritua duzuenok, saia zaitezte halakoa gozotasunez zentzarazten. Eta egon erne, zeu ere tentatua izan zaitezke eta.[2] Lagundu batak besteari elkarren zamak eramaten, horrela beteko baituzue Kristoren legea.

Hébreux 10:24
Lagun diezaiogun elkarri, maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotuz.

Psaumes 51:5
Aitortzen dut, bai, neure hobena, begi aurrean dut etengabe neure bekatua.

1 Jean 2:2
Hark bere burua eskaini zuen gure bekatuak barkatzeko, eta ez gureak bakarrik, baita mundu osoarenak ere.

2 Corinthiens 5:10
guztiok Kristoren auzitegian agertu behar baitugu, nork bere ordaina jasotzeko, saria nahiz zigorra, gorputzean bizi garelarik egindakoaren arabera.

2 Corinthiens 4:17-18
[17] Izan ere, oraingo gure nekeek, une batekoak eta arinak izanik, betikoak den aintza paregabea prestatzen digute.[18] Geure begiak ez ditugu ipintzen ikusten diren gauzetan, ikusten ez direnetan baizik; ikusten direnak behin-behinekoak baitira; ikusten ez direnak, berriz, behin betikoak.

Éphésiens 4:25
Bazter ezazue, beraz, gezurra eta esan egia nork bere lagun hurkoari, guztiok elkarren atal baikara.

Galates 6:2
Lagundu batak besteari elkarren zamak eramaten, horrela beteko baituzue Kristoren legea.

Actes 14:17
baina ez bere burua ezagutzera eman gabe, egin dituen mesedeen bidez: euria eta urtaro aberatsak bidali dizkizue zerutik, eta janariz ase eta pozez bete zaituzte».

2 Corinthiens 2:6
Horrelako horrek badu nahikoa zuetako gehienek ezarri dioten zigorraz;

1 Samuel 16:7
Jaunak, aldiz, esan zion Samueli: —Ez begiratu horren itxura eta luzerari. Alde batera utzia dut hori. Kontua ez da gizakiak zeri begiratzen dion, gizakiak itxurari begiratzen baitio; Jaunak, berriz, bihotzari.

1 Corinthiens 1:10
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean, arren eskatzen dizuet: bat etor zaitezte guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean. Bizi elkar ongi harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera duzuela.

2 Rois 12:4-5
[4] Hala ere, ez ziren muinoetako kultu-lekuak desagertu; jendeak jarraitu egiten zuen halako muinoetan opariak eskaintzen eta intsentsua erretzen.[5] Joaxek agindu zien apaizei: —Jaunaren etxerako biltzen den diru guztia, nahiz nork bere buruarengatik ordaindu beharrekoa, nahiz nork bere gogoz Jaunaren etxerako emana,

Psaumes 82:1
Asafen salmoa. Jainkoa zerutar izakien batzarrean jaiki da, herri-agintarien aurka epaia emateko:

Psaumes 82:6
Hona nik esan: «Denok jainko, Goi-goikoaren seme zareten arren,

Job 1:6-12
[6] Behin batean, Jaunaren aurrera aurkeztu ziren beraren zeruko zerbitzariak, eta han zen Satan ere.[7] Jaunak Satani esan zion: —Nondik hator? Hark erantzun: —Harat-honat ibili naiz munduan zehar.[8] Jaunak galdetu zion: —Ohartu al haiz Job ene zerbitzariaz? Ez dik parekorik munduan: gizon zintzo eta zuzena duk, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti dabilena.[9] Satanek erantzun zion: —Hutsaren truke errespetatzen zaituelakoan ala?[10] Ez al duzu, bada, zeuk ongi babesten bera, beraren etxea eta daukan guztia? Egiten duen guztia bedeinkatzen diozu, eta aziendak ugaritzen ari zaizkio herrialde osoan.[11] Baina luzatu eskua eta uki iezaiozu daukan guztia; baietz madarikatu aurpegira![12] Jaunak esan zion: —Konforme! Heure esku dituk haren ondasun guztiak, baina ez gero bera ukitu! Orduan, alde egin zuen Satanek.

Job 2:1-7
[1] Behin batean, Jaunaren aurrera aurkeztu ziren beraren zeruko zerbitzariak, eta han zen Satan ere.[2] Jaunak Satani esan zion: —Nondik hator? Hark erantzun: —Harat-honat ibili naiz munduan zehar.[3] Jaunak galdetu zion: —Ohartu al haiz Job ene zerbitzariaz? Ez dik parekorik munduan: gizon zintzo eta zuzena duk, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti dabilena. Arrazoirik gabe berari kalte egitera bultzatu ninduan arren, bere zintzotasunean tinko irauten dik.[4] Satanek erantzun: —Daukan guztia ematen du gizakiak, larrugorri gelditzeraino, bere bizia salbatzearren.[5] Baina luzatu eskua eta ukitu haren hezur-haragiak. Baietz madarikatu aurpegira![6] Orduan, Jaunak esan zion: —Konforme! Heure esku duk, baina errespeta iezaiok bizia.[7] Jaunaren aurretik alde egin ondoren, Satanek zauri gaiztoz bete zuen Job, oinazpitik buru gaineraino.

1 Chroniques 28:8
«Orain, beraz, Jaunaren biltzarra den Israel osoaren begi aurrean, eta Jainkoak entzuten digularik, hau diotsuet: Gorde eta ikertu Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak oro, lurralde eder honetan iraun dezazuen eta zuen ondorengoei ondaretzat utz diezaiezuen betiko.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso