A A A A A

Bon Caractère: [La gentillesse]


1 Corinthiens 13:4-7
[4] Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.[5] Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen.[6] Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da.[7] Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten.

Éphésiens 4:29
Ez bedi atera zuen ahotik hitz zakarrik, baizik eta, zerbait esan behar baduzue, ona eta egokia eta entzun dezatenen onerako izan dadila.

Michée 6:8
Gizaki hori, irakatsi zaizu zer den ona, zer nahi duen Jaunak zuregandik. Hauxe: zuzenbidez jokatzea, on izaten saiatzea, eta zure Jainkoarekin apaltasunez bizitzea.

Colossiens 3:12
Jainkoak maitatu eta bere herri santu izateko aukeratu zaituztenez gero, jantz zaitezte bihozberatasunez, ontasunez, apaltasunez, otzantasunez, pazientziaz.

Éphésiens 2:7
Horrela, Kristo Jesusengan gurekiko hain ona izanez agertu nahi izan die datozen gizaldiei zein ugaria eta eskuzabala den bere onginahia.

Matthieu 5:24
utzi oparia han, aldare aurrean, eta zoaz lehenbizi senidearekin bakeak egitera; itzuli gero zeure oparia eskaintzera.

Romains 2:4
Edota gutxietsi egiten al dituzu Jainkoaren neurrigabeko bihotz ona, eroapena eta pazientzia, beraren bihotz onak bihozberritzera gonbidatzen zaituela ahazturik?

Galates 5:22
Espirituaren fruitua, berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna,

Psaumes 141:5
Zigor nazala Jainko zuzenak, zentzarazi Jainko onberak, baina ez dezala nire buruak gaiztoen olioz distira egin. Otoitzean iraungo dut nik, haien ohitura okerren kontra.

Ésaïe 54:8
Haserrealdi batean, unetxo batez aurpegia ezkutatu nizun, baina etengabe maite zaitudalako gupidatu naiz zutaz. Hala diot nik, Jaunak, zure askatzaileak.

Proverbes 19:22
Gizonari eskatzen zaiona zintzotasuna da; hobe behartsu izan gezurti baino.

1 Pierre 4:8
Batez ere, gorde ezazue bizi-bizi elkarrenganako maitasuna, maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen baitu.

2 Pierre 1:5-7
[5] Horregatik, saia zaitezte gogoz zeuen fedearekin batera bertutea izaten, bertutearekin ezagutza,[6] ezagutzarekin neurritasuna, neurritasunarekin eroapena, eroapenarekin jainkozaletasuna,[7] jainkozaletasunarekin senide-batasuna eta senide-batasunarekin maitasuna.

Esther 2:9
Begiz jo zuen honek Ester, oso atsegina gertatu baitzitzaion; behar zituen apaingarriak eta beste gauza guztiak eskuratu zizkion berehala; gainera, jauregikoen artean aukeraturiko zazpi neskame eman zizkion eta haremeko gelarik hoberenera eraman zuen bere neskameekin batera.

Éphésiens 4:32
Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bitartez barkatu dizuen bezala.

Galates 6:10
Hitz batean, egokiera dugunean, egin diezaiegun guztiei on, batez ere fedean senide ditugunei.

Luc 6:35
Ez! Zuek maitatu etsaiak, egin ongi eta eman maileguz ordainari begiratu gabe: handia izango da zuen saria eta Goi-goikoaren seme-alaba izango zarete, ona baita bera esker txarreko eta gaiztoentzat.

Proverbes 31:26
Zuhurtziaz hitz egiten du eta onginahiz beteriko irakaspena ematen.

1 Pierre 3:9
Ez erantzun gaiztakeriari gaiztakeriaz, ezta irainari irainaz ere, bedeinkazioz baizik, Jainkoak bere bedeinkazioa jasotzeko deitu zaituzte eta.

Ruth 2:20-21
[20] Honek esan zion: —Jaunak bedeinka dezala gizon hori, Jaunak bere onginahia agertzen baitie biziei nahiz hilei. Booz —erantsi zuen— hurbileko ahaide dugu, legez gu zaintzeko ardura dutenetarikoa.[21] Rutek, orduan: —Zera esan dit gainera: bere igitariekin garagarburuak biltzeko, uzta osoa amaitu arte.

Ruth 3:10
Boozek, orduan: —Jaunak bedeinka zaitzala. Oraingoan lehen baino leialtasun handiagoa agertu diozu zeure amaginarrebaren familiari. Ez zara mutil gazte, txiro nahiz aberats, baten atzetik joan.

Néhémie 9:17
Ez zuten aditu nahi izan. Ez zituzten gogoan hartu zuk haien alde egindako gauza harrigarriak. Egiptora, morrontza-herrira, berriro itzuli nahian hasi ziren beren burugogorkerian. Baina zu Jainko barkatzailea zara, bihozbera eta errukiorra, haserregaitza eta onginahiz betea, eta ez zenituen bazter utzi.

Psaumes 31:21
Zeure begiradapean gordetzen dituzu, giza azpikerietatik urrun. Zeure gerizpean babesten dituzu, borroka eta liskarretatik urrun.

Psaumes 117:1-2
[1] Goretsazue Jauna, nazio guztiok, ospa ezazue, herri guztiok![2] Sendoa da guretzat haren maitasuna, beti-betikoa Jaunaren leialtasuna. Aleluia! Gora Jauna!

Psaumes 119:76
Arren, kontsola nazazu zeure maitasunez, zeure zerbitzari honi hitzeman diozunez.

Ésaïe 54:10
Mendiak beren lekutik aldenduko eta muinoak koloka jarriko balira ere, nire maitasuna ez da zuregandik aldenduko, zure zorionaren aldeko nire konpromisoak ez du kolokarik egingo. Hala diot nik, barru-barrutik maite zaituen Jaunak».

Jérémie 2:2
***

Joël 2:13
Ez urratu soinekoak, bihotzak baizik! Itzul zaitezte Jaunarengana, zeuen Jainkoarengana, bihozbera eta errukiorra baita, haserregaitza eta onginahiz betea, bere mehatxuez damutzen dena.

Jonas 4:2-3
[2] Eta honela egin zion otoitz Jaunari: «Ai ene, Jauna! Neure herrian nengoenean, iruditu zitzaidan, bai, horrela gertatuko zela! Horregatik, hain zuzen, nahi izan nuen Tarsisera ihes egin. Banekien nik Jainko bihozbera eta errukiorra zarena, haserregaitza eta onginahiz betea, bere mehatxuez damutzen dena.[3] Beraz, Jauna, kendu niri bizia! Hobe dut hil, bizi baino!»

Actes 28:2
Bertako jendeak ohi ez bezalako gizalegez hartu gintuen. Euria eta hotza baitzen, su handia piztu eta guztioi ondora deitu ziguten.

Genèse 24:14
esango diot haietariko bati: “Eraitsi zeure pegarra edan dezadan”. Berak erantzungo balu: “Edazu, eta zure gameluei ere emango diet edaten”, izan bedi huraxe zeure zerbitzari Isaakentzat hautatu duzuna. Honela jakingo dut zeure onginahia agertu diozula nire nagusiari».

Josué 2:12
Nik leial jokatu dut zuekin. Zin egidazue Jaunarengatik, zuek ere leial jokatuko duzuela nire senitartearekin. Emadazue ezaugarri segurua,

2 Corinthiens 6:6
Biziera garbiz jokatzen dugu, jakinduriaz, pazientziaz eta bihotz onez, Espiritu Santuaren dohainez eta benetako maitasunez,

Tite 3:4
Baina orain Jainko gure Salbatzailearen bihotz ona eta gizon-emakumeenganako maitasuna agertu da

Genèse 24:12
Bere baitan otoitzari eman zion, honela: «Jauna, nire nagusi Abrahamen Jainkoa, arren, aurki dezadala gaur bila nabilena; ager ezazu nire nagusi Abrahami diozun onginahia.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso