A A A A A

Bon Caractère: [Intégrité]


Proverbes 11:3
Beren prestutasunak gidatzen ditu zuzenak, beren faltsukeriak hondatzen maltzurrak.

Proverbes 28:6
Hobe behartsu eta prestu izan, jokabide okerreko aberats baino.

1 Pierre 3:16
baina egizue apaltasunez eta errespetuz, kontzientzia garbiz jokatuz. Horrela, Kristoren sinesle bezala duzuen jokaera onaz gaizki-esaka ari direnak beren hitz gaiztoez lotsatuko dira.

Proverbes 12:22
Jaunak gorroto ditu gezurtiak; atsegin ditu, ordea, egiaz jokatzen dutenak.

Proverbes 21:3
Nahiago Jaunak gizakiak justiziaz eta zuzenbidez jokatzea, sakrifizioak eskaintzea baino.

2 Corinthiens 8:21
Ongi jokatzen ahalegintzen naiz, Jainkoaren aurrean ez ezik, baita gizakien aurrean ere.

Jean ൧൪:൬
Jesusek erantzun: —Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.

Proverbes 4:25-27
[25] So egin bezate aurrez aurre zure begiek, zure begi-niniek zuzen aitzinera.[26] Pentsa ongi zeure oinak non jarri, izan bitez seguruak zure ibilbide guztiak.[27] Ez zaitez desbidera ez eskuin, ez ezkerretara; urrundu oinak gaiztakeriatik.

Hébreux 13:18
Egizue otoitz guregatik. Gure ustez, garbi daukagu kontzientzia, gauza guztietan zintzo jokatu nahian baikabiltza.

Luc 6:31
Eta besteek zuei egitea nahi duzuena, egin zuek ere besteei.

Psaumes 41:11-12
[11] Baina zu, Jauna, erruki nitaz, altxa nazazu, beren ordaina eman diezaiedan![12] Honetantxe dakit maite nauzuna: etsaiak ez duela garaipen-oihurik egin nire bizkarretik.

Philippiens 4:8
Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia.

Ésaïe 26:7
Zintzoaren bidea zuzena da: zuk egiten duzu, Jauna, zintzoaren bidea zuzen.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso