A A A A A

Bon Caractère: [Honneur]


1 Pierre 2:17
Errespetatu guztiak, maitatu senideak, izan begirune Jainkoari eta errespetua erregeari.

Romains 12:10
Maita ezazue elkar bihotzez senide on bezala, elkar nork baino nork maiteago izaten saiatuz.

1 Timothée 5:17
Elkartea ongi zuzentzen duten arduradunek estimu bikoitza merezi dute, prediku- eta irakaste-lanetan ari direnek batik bat.

Jean 5:23
guztiek, bera ohoratzen duten bezala, Semea ere ohora dezaten. Semea ohoratzen ez duenak, hura bidali duen Aita ere ez du ohoratzen.

Jean 4:44
Jesusek berak aitortua zuen profeta ez dutela bere herrian aintzat hartzen.

1 Timothée 1:17
Gizaldien Erregeari, beraz, Jainko hilezkor, ikusezin eta bakarrari, ohore eta aintza menderen mendetan. Amen.

Romains 13:1-7
[1] Gizaki orok izan behar du ezarritako agintarien menpeko. Ez baita aginterik Jainkoarengandik ez denik, eta oraingo agintariak ere hark ezarriak dira.[2] Beraz, agintarien menpeko egiten ez denak Jainkoaren erabakiari egiten dio aurka, eta hari aurka egiten dionak beraren epaia izango du.[3] Agintedunak ez dira beldur izatekoak ongi jokatzen denean, gaizki jokatzen denean baizik. Agintarien beldurrik gabe bizi nahi al duzu? Joka ezazu ongi, eta haien onespena izango duzu,[4] Jainkoaren zerbitzari baitira, zuri ongi jokatzen laguntzeko. Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik. Izan ere, Jainkoaren zerbitzari dira, justizia egin eta gaizkileak zigortzeko.[5] Horregatik, beharrezko da agintarien menpeko izatea, baina zigorraren beldurrez ez ezik, baita kontzientziaren eraginez ere.[6] Horrexegatik ordaintzen dituzue zergak ere, agintariak Jainkoaren ordezkari direlako, horretarako jarriak direlako.[7] Eman bakoitzari zor diozuena: zergak, kontribuzioak, begirunea, ohorea, nori berea.

Romains 2:7
on egiten iraun eta aintza, izen on eta hilezkortasun bila dabiltzanei betiko bizia emango die;

Hébreux 13:4
Hartzazue denok ezkontza errespetu handiz, eta izan garbi ezkontza-harremanetan, epaitu egingo baititu Jainkoak lizunak eta adulteriogileak.

Jean 12:26
Nire zerbitzari izan nahi duenak jarrai biezat eta, ni nagoen tokian, han izango da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari dena Aitak ohoratu egingo du.

Éphésiens 6:1-3
[1] Seme-alabok, izan zaitezte gurasoen esaneko, hori baita zuzena Jaunarenak direnentzat.[2] Ohoratu aita-amak: hori da berekin agintzari bat daraman lehen mandamendua, hau da:[3] Luzaroan bizi eta zoriontsu izan zaitezen lurraldean.

Éphésiens 6:2
Ohoratu aita-amak: hori da berekin agintzari bat daraman lehen mandamendua, hau da:

Jean 5:22-23
[22] «Aitak ez du inor ere epaitzen, baizik eta epaitzeko ahalmen guztia Semearen esku utzi du,[23] guztiek, bera ohoratzen duten bezala, Semea ere ohora dezaten. Semea ohoratzen ez duenak, hura bidali duen Aita ere ez du ohoratzen.

Matthieu 15:4
Esate baterako, Jainkoak esan zizuen: Ohoratu aita-amak, eta: Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.

1 Thessaloniciens 4:4
Joka dezala bakoitzak zentzu santuz eta errespetuz bere emaztearekin,

2 Pierre 1:17
Jesusek Jainko Aitarengandik hartu zituen ohorea eta aintza, honela esan baitzion Jainkoaren ospe bikainetik etorritako mintzoak: «Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut nik atsegin».

Apocalypse 5:12-13
[12] eta ozenki zioten: «Hila izan zen Bildotsa bada nor ahalmena, aberastasunak, jakinduria, indarra, ohorea, aintza eta gorespena hartzeko».[13] Eta zeruan, lur gainean, lur azpian eta itsasoan dauden sorkari guztiei, hau esaten entzun nien: «Tronuan eseria dagoenari eta Bildotsari gorespena, ohorea, aintza eta agintaritza, menderen mendetan».

Apocalypse 7:12
esanez: «Amen. Bedeinkazioa, aintza, jakinduria, esker ona, ohorea, ahalmena eta indarra gure Jainkoari menderen mendetan. Amen».

1 Corinthiens 6:20
garesti ordainduz eskuratu baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz.

Éphésiens 6:2-3
[2] Ohoratu aita-amak: hori da berekin agintzari bat daraman lehen mandamendua, hau da:[3] Luzaroan bizi eta zoriontsu izan zaitezen lurraldean.

Apocalypse 4:9-11
[9] Eta izakiek tronuan eseria dagoenari, menderen mendetan bizi denari, aintza, ohorea eta esker ona ematen dioten bakoitzean,[10] hogeita lau zaharrak tronuan eseria dagoenaren aurrean ahuspezten dira, menderen mendetan bizi dena adoratzen dute eta beren koroak tronuaren aurrera botatzen, esanez:[11] «Gure Jaun eta Jainko hori, zu bazara nor aintza, ohorea eta ahalmena hartzeko, zeuk baitzenituen gauza guztiak egin eta, zuk nahi izan duzulako, baitira sortu eta dira oraindik».

Marc 7:1-13
[1] Behin batean, fariseuak eta Jerusalemdik etorritako zenbait lege-maisu hurbildu zitzaizkion Jesusi,[2] eta konturatu ziren, honen ikasle batzuek otordua esku kutsatuekin egiten zutela, eskuen garbikuntza egin gabe, alegia.[3] Izan ere, fariseuek, eta juduek oro har, ez dute behin ere jaten lehenbizi eskuak arretaz garbitu gabe, zaharren ohiturari tinko eutsiz.[4] Azokatik etxeratzean ere, ez dute jaten garbikuntza egin gabe; eta badute beste hamaika ohiturazko betebehar: hala nola edalontzi, pitxer eta suilen garbiketa.[5] Horrela bada, galdera hau egin zioten fariseuek eta lege-maisuek Jesusi: —Zergatik ez dute zure ikasleek zaharren ohiturari dagokionez jokatzen? Nolatan jaten dute esku kutsatuekin?[6] Jesusek erantzun zien: —Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen zuetaz Isaias profetak, honako hau idatzi zuenean: Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza;[7] alferrik naute gurtzen; hauen irakaspena giza agindu hutsa.[8] «Zuek, Jainkoaren agindua bazterrera utzi eta giza ohiturari eusten diozue».[9] Eta jarraitu zuen: —Lasai zokoratzen duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioak ezartzeko![10] Esate baterako, Moisesek esan zizuen: Ohoratu aita-amak, eta: Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.[11] Zuek, ordea, beste hau diozue: Norbaitek aitari edo amari esaten badio «Zuri eman behar nizukeena “Korban ” da (hau da, Jainkoarentzat opari)»,[12] halakoak ez duela aitari edo amari ezertan lagundu beharrik;[13] horrela, Jainkoaren hitza baliogabe uzten duzue, zeuen arteko usadioengatik. Eta horrelakoak asko egiten dituzue.

Matthieu 15:1-9
[1] Jerusalemdik etorritako zenbait fariseu eta lege-maisu hurbildu zitzaizkion Jesusi eta galdetu zioten:[2] —Zergatik hausten dute zure ikasleek zaharren ohitura? Ez dute otordu aurretik eskuen garbikuntza egiten.[3] Jesusek erantzun zien: —Eta zuek zergatik hausten duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioengatik?[4] Esate baterako, Jainkoak esan zizuen: Ohoratu aita-amak, eta: Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.[5] Zuek, ordea, beste hau diozue: Norbaitek aitari edo amari esaten badio: «Zuri eman behar nizukeena Jainkoari eskainia diot»,[6] halakoak ez duela aitarekiko agindu hori bete beharrik; horrela, Jainkoaren hitza baliogabe uzten duzue, zeuen usadioengatik.[7] Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen Isaias profetak zuetaz:[8] Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza;[9] alferrik naute gurtzen; hauen irakaspena giza agindu hutsa.

Luc 14:7-8
[7] Ohartu zen Jesus gonbidatuek mahaiko lehen jarlekuak hartzen zituztela, eta aholku hauek eman zizkien:[8] «Ezteietara gonbidatzen zaituztenean, ez jarri mahaiburuan, zu baino gonbidatu ospetsuagoren bat izan daiteke eta;

2 Corinthiens 6:8
ohoratzen gaituztela nahiz iraintzen, gutaz ongi hitz egiten dutela nahiz gaizki. Gezurtitzat jotzen gaituzte, egia esaten dugun arren;

Apocalypse 5:13
Eta zeruan, lur gainean, lur azpian eta itsasoan dauden sorkari guztiei, hau esaten entzun nien: «Tronuan eseria dagoenari eta Bildotsari gorespena, ohorea, aintza eta agintaritza, menderen mendetan».

Apocalypse 4:11
«Gure Jaun eta Jainko hori, zu bazara nor aintza, ohorea eta ahalmena hartzeko, zeuk baitzenituen gauza guztiak egin eta, zuk nahi izan duzulako, baitira sortu eta dira oraindik».

1 Timothée 6:16
bera bakarrik da hilezkorra, eta iritsezineko argitan bizi da: ez du inoiz gizakik ikusi, eta ezin du ikusi ere. Berari aintza eta agintea betiko! Amen.

Hébreux 5:4
Eta ezin du inork apaiz nagusigoaren ohorea beretzat hartu, Jainkoak dei eginik ez bada, Aaronek bezala.

Matthieu 15:8
Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza;

Matthieu 19:19
ohoratu aita-amak, eta maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.

Luc 18:20
Badakizkizu aginduak: Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ohoratu aita-amak.

Matthieu 13:57
Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan. Jesusek esan zien: «Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herrian eta etxean izan ezik».

Marc 6:4
Jesusek esan zien: «Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herri, senitarte eta etxean izan ezik».

Jean 12:23-26
[23] Jesusek erantzun zien: «Iritsi da Gizonaren Semearen aintza azalduko den ordua.[24] Bene-benetan diotsuet: Gari-alea, lurrean sartu eta hiltzen ez bada, bera bakarrik gelditzen da; hiltzen bada, ordea, fruitu asko ematen du.[25] Bere bizia maite duenak galdu egingo du; baina mundu honetan bere bizia gutxiesten duenak betiko bizirako gordeko du.[26] Nire zerbitzari izan nahi duenak jarrai biezat eta, ni nagoen tokian, han izango da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari dena Aitak ohoratu egingo du.

Hébreux 2:9
Baina ia aingeruen pareko egina izan zen Jesus hura ohorez eta aintzaz koroatua ikusten dugu, sufritu zuen heriotzagatik; horrela, Jainkoaren onginahiaz, gu guztion onerako jasan zuen berak heriotza.

Exode 20:12
«Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.

Ésaïe 29:13
Jaunak hau esan du: Herri hau hurbiltzen zait, bai, ohore ematera, baina ezpainez bakarrik ohoratzen nau; niregandik urruti du bihotza. Ematen didaten gurtza ohitura hutsa, giza agindua besterik ez da.

1 Samuel 2:30
«Horregatik, hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Esan nuen, bai, zure etxea eta zure aitaren etxea izanen zela beti nire aurrean zerbitzari. Orain, ordea —dio Jaunak—, ez horrelakorik! Ohoratzen nauena dut ohoratuko; gutxiesten nautenak, aldiz, beheratu egingo ditut.

Proverbes 3:9
Ohore eman Jaunari zeure ondasunen bidez, baita uzta guztien hasikinez ere,

Deutéronome 5:16
«Ohoratu aita-amak, Jaunak zeure Jainkoak agindu bezala, luzaro bizi eta zoriontsu izan zaitezen, Jaunak zeure Jainkoak ematen dizun lurraldean.

Proverbes 21:21
Zuzen eta zintzo izaten saiatzen dena luzaro eta ohorez betea biziko da.

Proverbes 22:4
Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea, aberastasuna, ohorea eta bizia.

Proverbes 14:31
Jende xehea zapaltzen duenak irain egiten dio Egileari, behartsuaz errukitzen denak ohore ematen.

Psaumes 8:5-6
[5] zer da gizona, zu hartaz oroitzeko? Zer gizakia, zu hartaz arduratzeko?[6] Ia jainko baten pareko egin duzu, ohorez eta aintzaz koroatu;

Proverbes 29:23
Harroa apaldu egingo dute; bihotz apalekoa, berriz, ohorez bete.

Malachie 1:6
Honela diotse Jaun ahalguztidunak apaizei: «Semeak aita ohoratzen du, bai morroiak ere nagusia. Beraz, ni aita baldin banauzue, non da zor didazuen ohorea? Zeuen nagusi banauzue, non da zor didazuen begirunea? Zuek, apaizok, mespretxatu egiten nauzue, eta “Zertan mespretxatu zaitugu, bada?” galdetzen oraindik.

1 Timothée 5:3
Har itzazu errespetuz eta zaindu norengana jorik ez duten alarguntsak.

1 Timothée 6:1
Esklabotzaren uztarpean dauden guztiek har ditzatela beren nagusiak ohoragarritzat, Jainkoaren izenaz eta gure irakaspenaz inork gaizki hitz egin ez dezan.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso