A A A A A

Bon Caractère: [Honnête]


2 Corinthiens 8:21
Ongi jokatzen ahalegintzen naiz, Jainkoaren aurrean ez ezik, baita gizakien aurrean ere.

2 Timothée 2:15
Saia zaitez Jainkoaren aurrean onesgarri agertzen, zertan lotsaturik ez duen langilea bezala, egiaren mezua zuzen irakasten duena bezala.

Colossiens 3:9
Ez jarraitu elkarri gezurrak esaten, izaera zaharra eta beronen araberako jokabidea erantzi

Éphésiens 4:25
Bazter ezazue, beraz, gezurra eta esan egia nork bere lagun hurkoari, guztiok elkarren atal baikara.

Jacques 1:26
Norbaitek, bere burua erlijiozaletzat jotzen badu, baina mihiari eusten ez badaki, bere burua engainatzen du, eta horren erlijioak ez du ezertarako balio.

Jacques 3:17
Goitik datorren jakinduria, berriz, garbia da lehenik; gainera, baketsua, bihozbera, amore-emailea, errukitsua eta fruitu onak dakartzana, alderdikeria eta itxurazalekeriarik gabea.

Luc 6:31
Eta besteek zuei egitea nahi duzuena, egin zuek ere besteei.

Matthieu 5:8
«Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.

Proverbes 10:9
Zuzen dabilena seguru dabil, bide okerretik doana nabarmen geratzen.

Proverbes 11:3
Beren prestutasunak gidatzen ditu zuzenak, beren faltsukeriak hondatzen maltzurrak.

Proverbes 12:17-22
[17] Egiazaleak zuzentasunez du aitortzen, lekuko faltsuak gezurrez.[18] Berritsuen mihia ezpata zorrotza, zuhurrena osasunbidea.[19] Egiazaleak betiko irauten du, gezurtiak begien itxi-ireki bat.[20] Gaizkileen buruan engainua, bakea aholkatzen dutenengan poza.[21] Zintzoari ez zaio kalterik suertatuko, gaiztoari zoritxarra bete-betean.[22] Jaunak gorroto ditu gezurtiak; atsegin ditu, ordea, egiaz jokatzen dutenak.

Proverbes 14:5
Lekuko egiazaleak gezurrik ez, lekuko faltsuak gezurra barra-barra.

Proverbes 21:3
Nahiago Jaunak gizakiak justiziaz eta zuzenbidez jokatzea, sakrifizioak eskaintzea baino.

Proverbes 24:26
Ezpainetan musu ematea bezala da erantzun egokia ematea.

Proverbes 28:18
Portaera prestukoa salbatu egiten da, jokabide okerrekoa bat-batean erori.

Psaumes 112:5
Zorionekoa errukitu eta laguntzen duena, bere arazoak zuzen daramatzana.

1 Chroniques 29:17
«Badakit, ene Jainko, gure asmorik gordeenak aztertzen dituzula eta zuzentasuna maite duzula; asmo zuzenez eskaini dizkizut bat-batean gauza hauek guztiak, eta bozkarioz ari naiz ikusten hemen dagoen herri guztiak ere eskuzabal egiten dizkizula bere emaitzak.

Jean 1:3
Gauza guztiak beronen bidez egin ziren, eta egindakotik ezer ez da berau gabe egin.

Jean 3:18
Harengan sinesten duena ez da kondenatua; sinesten ez duena, ordea, kondenatua dago jadanik, ez baitu sinetsi Jainkoaren Seme bakarrarengan.

Philippiens 4:8-9
[8] Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia.[9] Egizue niregandik ikasi, hartu eta entzun zenutena eta niregan ikusia. Eta bakea ematen digun Jainkoa zeuekin izanen duzue.

1 Pierre 3:10-12
[10] Izan ere, bizia maite duenak, luzaroan bizi eta zoriontsu izan nahi duenak, mihia gorde behar du gaitzetik eta ezpainak engainutik.[11] Gaitzetik aldendu behar du eta on dena egin, bakea bilatu eta haren bidetik ibili.[12] Zintzoengan baititu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak; baina gaizkileei aurpegi ematen die Jaunak.

Proverbes 6:16-20
[16] Sei gauza gorrotatzen ditu Jaunak eta zazpigarren bat erabat du higuingarri:[17] begi harroak, mihi gezurtia, errugabearen odola isurtzen duten eskuak,[18] asmo txarretan dabilen burua, gaiztakeria egiteko presa duten oinak,[19] gezurra dioen lekuko faltsua, eta zazpigarrena, senide arteko liskarren sortzailea.[20] Seme, bete aitaren agindua eta ez baztertu amak irakatsia.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso