A A A A A

Bon Caractère: [Humble / Humilité]


Colossiens 3:12
Jainkoak maitatu eta bere herri santu izateko aukeratu zaituztenez gero, jantz zaitezte bihozberatasunez, ontasunez, apaltasunez, otzantasunez, pazientziaz.

Éphésiens 4:2
Izan apal, otzan eta jasankor, elkar maitekiro eramanez.

Jacques 4:6-10
[6] Baina handiagoa da oraindik ematen digun laguntza, hau baitio Liburu Santuak: Jainkoak aurre egiten die harroei, baina mesede egiten apalei.[7] Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo du zuengandik.[8] Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue. Bekatariok, garbi itzazue eskuak! Garbitu bihotzak, gogo-biko zaretenok.[9] Aitortu zeuen zoritxarra, egin dolu eta negar. Bihur bedi zuen barrea negar, zuen poza tristura.[10] Apal zaitezte Jaunaren aurrean eta berak goratuko zaituzte.

1 Pierre 5:5
Era berean, zuek, gazteok, izan zaitezte adinekoen menpeko. Izan zaitezte denok apalak zeuen harremanetan, Jainkoak harroei aurre egiten baitie; apalei, berriz, onginahia azaltzen.

2 Chroniques 7:14
niretzat sagaratua den herriak apal-apal otoitz egiten badit, bere bide okerrak utzirik niregana jotzen badu, entzungo diot zerutik, barkatuko dizkiot bekatuak eta indarberrituko lurraldea.

Luc 14:11
Zeren eta bere burua goratzen duena beheratu egingo baitu Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu».

Michée 6:8
Gizaki hori, irakatsi zaizu zer den ona, zer nahi duen Jaunak zuregandik. Hauxe: zuzenbidez jokatzea, on izaten saiatzea, eta zure Jainkoarekin apaltasunez bizitzea.

Proverbes 3:3-4
[3] ez itzazu gal ontasuna eta leialtasuna, eramatzazu beti zeurekin, ezarri barru-barruan.[4] Onespena eta harrera ona izango dituzu Jainkoaren eta gizakien aldetik.

Proverbes 11:2
Harrokeria non, desohorea han; zuhurtzia apaltasunaren lagun.

Proverbes 12:15
Txoroak ongi deritzo bere jokabideari; zuhurra, berriz, adi egoten da besteen iritziari.

Proverbes 15:33
Jauna errespetatzea da zuhurtziaren ikasbidea; apaltasuna lehenengo, ohorea gero.

Proverbes 18:12
Handiustearen atzetik hondamendia, apaltasunaren ondoren ohorea.

Proverbes 22:4
Apaltasunaren ondorio dira Jaunarenganako begirunea, aberastasuna, ohorea eta bizia.

Proverbes 27:2
Bestek goraipa zaitzala, ez baita egokia zuk zeure burua gorestea.

Psaumes 25:9
Apalak zuzenbidetik daramatza, bere bidea erakusten die apalei.

Psaumes 149:4
Jaunak bere herria maite baitu, umilak garaipenez jantziko ditu.

Romains 12:3
Jainkoak eman didan dohainaren izenean, hau diotsuet guztioi eta bakoitzari: ez hartu zeuen burua behar den baino handiagotzat; izan zaitezte neurritsu, Jainkoak bakoitzari eman dion sinesmenaren arabera.

Romains 12:16
Bizi zaitezte elkar ongi hartuz; ez izan handinahi, apalen mailako baizik; ez jo zeuen buruak jakintsutzat.

2 Corinthiens 12:9-10
[9] baina berak esan dit: «Nahikoa duzu nire laguntza, nire indarra ahulezian agertzen baita bete-betean». Gustura harrotuko naiz, beraz, neure ahuleziaz, Kristoren indarra niregan ager dadin.[10] Horregatik, pozik nabil Kristorengatik jasaten ditudan ahulezia, laido, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan. Ahul naizenean, orduan bainaiz indartsu.

Philippiens 2:3-4
[3] Ez egin deus ere norgehiagokeriaz edota harrokeriaz, apaltasunez baizik, besteak norbera baino hobeak direla pentsatuz;[4] ez nork bere onari bakarrik begiratuz, besteena ere bilatuz baizik.

Matthieu 23:10-12
[10] Eta ez utzi “gidari” deitzen ere, bat bakarra baita zuen gidaria, Mesias.[11] Zuetako handiena izan bedi zuen zerbitzari.[12] Bere burua goratzen duena, beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu.

Jacques 4:14-16
[14] Hau esaten duzue eta ez dakizue zuen bizitza bihar zer izango den. Une batez agertu eta berehala desagertzen den lainoa besterik ez zarete eta![15] Beste hau esan behar zenukete: «Jaunak nahi badu eta bizi bagara, hau eta bestea egingo dugu».[16] Zuek, ordea, zeuen harrokeriaz puztuta zabiltzate, eta horrelako harrokeria guztiak txarrak dira.

Philippiens 2:5-8
[5] Izan itzazue zeuen artean Kristo Jesusek izan zituen sentipen berak.[6] Kristo Jesusek, jainkozko izaerako izanik, ez zion gogor eutsi nahi izan[7] jainkozko bere mailari; bestela baizik, hustu egin zen bere handi-izateaz eta esklabo-izaera hartu zuen, gizakien antzeko eginez. Gizaki huts bezala agertuz,[8] apaldu egin zuen bere burua, heriotzaraino menpeko eginez, gurutzean hiltzeraino.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso