A A A A A

Bon Caractère: [Hospitalité]


Hébreux 3:2
Fidagarria da benetan eginkizun horretarako izendatu duen Jainkoaren aurrean, Moises ere haren etxeko ziren israeldar guztientzat fidagarria izan zen bezalaxe.

Ésaïe 58:7
gose denari zeure ogitik eman eta aterperik ez duen behartsua etxean hartzea, biluzik dagoena jantzi eta zeure gizakideari laguntzarik ez ukatzea?»

1 Timothée 5:10
bere egintza onez ezaguna: seme-alabak heztea dela edo ostatu ematea, fededunak apaltasunez zerbitzatzea edo nahigabetuei laguntzea edota era guztietako egintza onak burutzea dela.

Tite 1:8
ostera, ostatu-emailea behar du izan, ongia maite duena, zentzuduna, zuzena, jainkozalea, bere buruaren jabea;

1 Pierre 4:8-9
[8] Batez ere, gorde ezazue bizi-bizi elkarrenganako maitasuna, maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen baitu.[9] Egiozue abegi ona batak besteari, marmarrik gabe.

Actes 16:33-34
[33] Gau-ordu hartan bertan, kartzelazainak berekin eraman eta zauriak garbitu zizkien, eta berehala bataiatu zen beretar guztiekin batera.[34] Ondoren, bere etxera igoarazi zituen, jatekoa atera eta famili festa egin zuten, Jainkoarengan sinetsi zutelako.

Lévitique 19:33-34
[33] «Ez erabili gaizki zuen lurraldera bizitzera etorritako atzerritarra.[34] Bertako bat bezala, zuetako bat bailitzan, hartuko duzue etorkina eta zeuen burua bezala maitatuko, etorkin izan baitzineten zeuek ere Egipton. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.

Luc 14:7-14
[7] Ohartu zen Jesus gonbidatuek mahaiko lehen jarlekuak hartzen zituztela, eta aholku hauek eman zizkien:[8] «Ezteietara gonbidatzen zaituztenean, ez jarri mahaiburuan, zu baino gonbidatu ospetsuagoren bat izan daiteke eta;[9] hala balitz, biok gonbidatu zaituztenak etorri eta esango lizuke: “Utzi tokia honi”; orduan, azkeneko lekuan eseri beharko zenuke lotsa gorrian.[10] Alderantziz, gonbidatzen zaituztenean, jarri azkeneko tokian, gonbidatu zaituenak, datorrenean, esan diezazun: “Adiskide, igo gorago”. Horrela, oso toki onean geldituko zara mahaikide guztien aurrean.[11] Zeren eta bere burua goratzen duena beheratu egingo baitu Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu».[12] Eta gonbidatu zuenari esan zion: «Bazkari edo afariren bat ematean, ez gonbidatu zeure adiskideak, ezta senide, ahaide edo auzoko aberatsak ere; zeren beraiek ere gonbidatu egingo zintuzkete, eta, horrela, ordaina hartuko zenuke.[13] Aitzitik, otordu bat ematean, gonbidatu behartsu, elbarri, herren eta itsuak.[14] Zorionekoa zu orduan, ez baitute zuri ordaintzerik! Zintzoak piztuko direnean jasoko duzu ordaina».

Matthieu 25:34-46
[34] Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua.[35] Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen;[36] biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”.[37] Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman?[38] Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi?[39] Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?”[40] Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”.[41] «Gero, ezkerrekoei esango die: “Alde niregandik urruti, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestatua dagoen betiko sutara.[42] Gose bainintzen eta ez zenidaten jaten eman; egarri, eta edaten eman ez;[43] arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixo eta kartzelan, eta ez zineten ikustera etorri”.[44] Orduan, haiek ere esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun gose edo egarri, arrotz edo larrugorri, gaixo edo kartzelan, eta guk lagundu ez?”[45] Hark erantzungo die: “Benetan diotsuet: Txikien hauetako edozeini egin ez zeniotena, neuri ez zenidaten egin”.[46] Eta hauek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, berriz, betiko bizitzara».

Romains 12:13-20
[13] Lagundu fededunei beren beharretan; eman gogoz ostatu arrotzari.[14] Bedeinka itzazue erasotzen dizuetenak, bedeinkatu eta ez madarikatu.[15] Poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez daudenekin.[16] Bizi zaitezte elkar ongi hartuz; ez izan handinahi, apalen mailako baizik; ez jo zeuen buruak jakintsutzat.[17] Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde. Saia zaitezte gizon-emakume guztiei ongi egiten.[18] Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin.[19] Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia. Hau dio Jaunak.[20] Beraz, zure etsaia gose bada, emaiozu jaten; egarri bada, emaiozu edaten. Horrela, lotsa gorrian utziko duzu.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso