A A A A A

Bon Caractère: [Reconnaissant]


Colossiens 4:2
Izan iraupentsu otoitzean, beti erne Jainkoari eskerrak emanez.

2 Corinthiens 2:14-15
[14] Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, Kristoren bidez lortu duen garaipenaren partaide egiten gaituelako beti, eta, gure bitartez, Kristoren ezagutza usain gozoa bezala leku guztietan zabaltzen duelako.[15] Izan ere, Kristok Jainkoari eskaintzen dion intsentsuaren usaina bezala gara bai salbatzen direnentzat, bai galtzen direnentzat:

Jonas 2:9
Sasijainkoen gurtzaileek jainkozaletasuna. bertan behera uzten dute.

1 Thessaloniciens 5:18
Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez.

Colossiens 3:15-17
[15] Kristoren bakea izan bedi nagusi zuen bihotzetan, horretara deitu baitzaituzte Jainkoak gorputz batean elkartuz. Eta izan zaitezte esker oneko.[16] Bizi bedi oparo zuengan Kristoren mezua. Irakatsi eta zentzarazi elkar jakinduria osoz. Kantatu Jainkoari esker onez eta bihotzez salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak.[17] Eta esan nahiz egin dezazuen guztia, egizue Jesus Jaunaren izenean, honen bidez Jainko Aitari eskerrak emanez.

1 Corinthiens 15:57
Eman diezazkiogun eskerrak Jainkoari, halako garaipena ematen digulako Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez!

Psaumes 100:4
Sartu haren tenpluko ateetatik eskerrak emanez, haren atarietan gorazarrez. Eman eskerrak, bedeinka haren izena!

1 Chroniques 16:34
Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita.

Romains 1:21
Jainkoa ezaguturik, ez baitiote aintzarik, ez eskerrik eman, berari dagokion bezala; baizik arrazoibide hutsaletan galdu dira eta beren adimen zentzugabea ilundu egin zaie.

Philippiens 4:6
Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.

Psaumes 69:30
Ni, berriz, gizagaixo atsekabetu hau, indarberri nazala, oi Jainko, zure salbazioak.

2 Corinthiens 9:15
Eskerrak Jainkoari, beraren ezin esan ahalako dohain horrengatik.

1 Thessaloniciens 5:16-18
[16] Zaudete beti pozik.[17] Egin otoitz aspertu gabe.[18] Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez.

Philippiens 4:6-7
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.[7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

Colossiens 1:12
eta, bozkarioz beterik, eskerrak eman diezazkiozuen Aitari, argiaren erreinuan bere herri santuarentzat prestaturik dituen ondasunetan parte izateko gai egin zaituztenari.

Jacques 1:17
Emaitza on eta dohain bikain oro goitik dator, Aitarengandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez duen argien Egileagandik.

Éphésiens 5:4
ezta gordinkeria, kirtenkeria edota zorakeriarik ere; hori guztia ez baita itxurazkoa. Aitzitik, eman eskerrak Jainkoari.

Lévitique 22:29
«Jaunari esker oneko oparia eskaintzean, eskaini berak atseginez onartzeko eran,

Psaumes 103:2
Bedeinka beza ene arimak Jauna, ez bitza ahaztu haren mesedeak!

Daniel 6:10
Hala, Dario erregeak sinatu egin zuen agindua.

Psaumes 107:1
Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita.

Éphésiens 5:20
gauza guztiengatik Jainko Aitari etengabe eskerrak emanez, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean.

Psaumes 9:1
Koru-zuzendariarentzat. Almut labben. Daviden salmoa.

Jean 3:16
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.

Colossiens 3:2
Jarri zeuen gogoa goiko gauzetan, ez lurrekoetan,

Colossiens 3:16
Bizi bedi oparo zuengan Kristoren mezua. Irakatsi eta zentzarazi elkar jakinduria osoz. Kantatu Jainkoari esker onez eta bihotzez salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak.

Psaumes 107:8
Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik, gizakien alde egiten dituen gauza harrigarriengatik.

Psaumes 119:62
Gauerdian jaikitzen naiz zu gorestera, zure erabakiak zuzenak direlako.

Apocalypse 11:17
esanez: «Eskerrak zuri, Jauna, Jainko ahalguztiduna, zarena eta zinena, zeure indar handia hartu eta errege izaten hasi zarelako.

Colossiens 3:15-17
[15] Kristoren bakea izan bedi nagusi zuen bihotzetan, horretara deitu baitzaituzte Jainkoak gorputz batean elkartuz. Eta izan zaitezte esker oneko.[16] Bizi bedi oparo zuengan Kristoren mezua. Irakatsi eta zentzarazi elkar jakinduria osoz. Kantatu Jainkoari esker onez eta bihotzez salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak.[17] Eta esan nahiz egin dezazuen guztia, egizue Jesus Jaunaren izenean, honen bidez Jainko Aitari eskerrak emanez.

Psaumes 106:1
Aleluia! Gora Jauna! Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita.

Hébreux 12:28
Horregatik, dardaratuko ez den erreinua hartu dugunez, izan gaitezen esker oneko eta eman diezaiogun Jainkoari berak atsegin duen kultua begirunez eta errespetuz,

Psaumes 107:1-2
[1] Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita.[2] Aldarrika bezate Jaunak askatuek zapaltzailearen eskutik askatu dituela

2 Samuel 22:49
Etsaien artetik atera nauzu, oldartzen zaizkidanen gainetik jaso, gizon zakarrarengandik askatu.

1 Thessaloniciens 1:2
[2-3] Eskerrak ematen dizkiogu beti Jainkoari zuek guztiongatik, gure otoitzetan gogoan zaituztegula. Jainko gure Aitaren aurrean gogora dakartzagu etengabe zuen sinesmen ekintzailea, zuen maitasun saiatua eta Jesu Kristo gure Jaunarengan duzuen itxaropen iraunkorra.

1 Timothée 2:1-2
[1] Ezer baino lehen, gizaki guztien alde eskari, otoitz, erregu eta esker-emateak egiteko eskatzen dizut;[2] baita erregeen eta agintea duten guztien alde ere, bizitza bare eta baketsuan bizi gaitezen, jainkozaletasunez eta gizabidez.

Jean ๑๑:๔๑
Kendu zuten, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan zuen: «Eskerrak zuri, Aita, entzun didazulako.

Psaumes 118:1-18
[1] Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita.[2] Esan bezate israeldarrek: «Haren maitasuna betikoa».[3] Esan bezate aarondar apaizek: «Haren maitasuna betikoa».[4] Esan bezate Jaunari begirune diotenek: «Haren maitasuna betikoa».[5] Estualdian Jaunari nion dei egin, eta lasaibide emanez erantzun zidan.[6] Jauna nire alde, ez naiz beldur: zer egin dezake nire kontra gizakiak?[7] Jauna nire alde, nire sendogarri: etsaien porrotaz alaituko naiz.[8] Hobe da Jaunarengan babestea gizakiaz fidatzea baino.[9] Hobe da Jaunarengan babestea handikiez fidatzea baino.[10] Jentil-herriek inguratu ninduten: Jaunari esker erabat suntsitu nituen.[11] Inguratu ninduten, inguratu: Jaunari esker erabat suntsitu nituen.[12] Liztorrek bezala inguratu ninduten, sua sastrakan bezala zirtaka: Jaunari esker suntsitu nituen.[13] Gogor bultzatu ninduten botatzeko, baina Jaunak lagun egin zidan.[14] Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile.[15] Poz- eta garaipen-oihuak dira zintzoen etxoletan: «Jaunaren eskua garaile,[16] Jaunaren eskua bikain, Jaunaren eskua garaile».[17] Ez, ez naiz hilko, biziko baino, Jaunaren egintzak kontatzeko.[18] Bai, gogor zigortu nau Jaunak, baina heriotzara eraman ez.

Psaumes 20:4
Gogora bitza zure eskaintza guztiak eta onar atseginez zure erre-oparia!

Psaumes 30:12
Negarra dantza bihurtu didazu, dolu-jantzia festa-jantzi.

Psaumes ๙๕:๒
Aurkez gakizkion eskerrak emanez, poz-irrintzi eta kantuz.

2 Corinthiens 9:11
Denetan aberats zarete, denetan eskuzabal izateko; horrela, nire bitartez, zuen eskuzabaltasunak Jainkoarentzat esker ona sortuko du.

2 Corinthiens 2:14
Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, Kristoren bidez lortu duen garaipenaren partaide egiten gaituelako beti, eta, gure bitartez, Kristoren ezagutza usain gozoa bezala leku guztietan zabaltzen duelako.

Philippiens ๔:๑๙
Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez.

Romains 11:36
Berarengandik dira gauza guztiak, beraren bidez eta berarentzat. Aintza berari betiere! Amen.

Psaumes ๑๐๕:๑
Goretsazue Jauna, dei egin berari, jakinarazi herrien artean haren egintza bikainak!

Actes 16:40
Kartzelatik irtetean, Paulo eta Silas Lidiaren etxera joan ziren. Eta senideak ikusi eta adoretu ondoren, alde egin zuten.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso