Matthieu 21:22 |
Otoitzean sinesmenez eskatzen duzuen edozer gauza lortuko duzue. |
|
Romains 10:17 |
Beraz, mezutik dator sinestea, eta mezua Kristoren berri ematea da. |
|
Hébreux 11:1-6 |
[1] Fedea, itxaroten dena lortzeko segurtasuna da, ikusten ez diren gauzez konbentzitua egotea.[2] Fede horrengatik onetsi zituen Jainkoak gure arbasoak.[3] Fedeari esker ulertzen dugu bere hitzaz eratu zuela Jainkoak mundua eta, beraz, ikusten duguna ageri ez denetik sortua dela.[4] Fedeari esker eskaini zion Abelek Jainkoari Kainek baino opari ederragoa; horregatik, Jainkoak zintzotzat aitortu zuen Abel eta honen eskaintzak onartu, eta fedeari esker hitz egiten du Abelek, hilda gero ere.[5] Fedeari esker eraman zuen Jainkoak Henok heriotzarik jasan gabe; desagertu egin zen, Jainkoak eramanik. Baina, eramana izan zela esan aurretik, Jainkoak nahi bezala jokatu zuela esaten du Liburu Santuak.[6] Izan ere, federik gabe ezinezkoa da Jainkoaren gogoko izatea, zeren Jainkoarengana hurbiltzen denak sinetsi egin behar baitu hura badela eta haren bila dabiltzanei saria ematen diela. |
|
Marc 11:22-24 |
[22] Jesusek erantzun: —Izan sinesmen Jainkoarengan![23] Benetan diotsuet: Norbaitek esaten badio mendi honi: «Ken hadi hortik eta amildu itsasora», eta mendiari agindu diona gertatuko dela zalantzarik gabe sinesten badu, halaxe gertatuko zaio.[24] Horregatik diotsuet: Otoitzean eskatzen duzuen edozer gauza, sinetsi lortu duzuela, eta emango dizue Jainkoak. |
|
Jacques 2:19 |
Jainkoa bakarra dela sinesten duzula zuk? Oso ondo; baina deabruek ere sinesten dute hori, eta ikaraz daude. |
|
Éphésiens 2:8-9 |
[8] Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da;[9] ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin. |
|
Luc 1:37 |
Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik. |
|
Proverbes 3:5-6 |
[5] Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz.[6] Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik. |
|
2 Corinthiens 5:7 |
Sinesmenaren argiak gidatzen gaitu, eta ez ikusten dugunak. |
|
Éphésiens 2:8 |
Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da; |
|
1 Corinthiens 2:5 |
horrela, zuen sinesmena Jainkoaren indarrean oinarri zedin eta ez giza jakindurian. |
|
Jacques 1:5-8 |
[5] Zuetakoren bat jakinduria beharrean badago, eska diezaiola Jainkoari eta eman egingo dio, eskuzabal ematen baitu, inori ezer aurpegira bota gabe.[6] Baina eska dezala fedez eta inolako zalantzarik gabe, zalantzan dabilena, haizeak eraginik batetik bestera dabilen itsasoko olatua bezala baita.[7] Horrelakoak ez beza uste Jaunarengandik ezer iritsiko duenik,[8] gogo-bikoa eta bere jokabide guztietan aldakorra delarik. |
|
Philippiens ४:१३ |
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan. |
|
Jacques १:५-८ |
[५] Zuetakoren bat jakinduria beharrean badago, eska diezaiola Jainkoari eta eman egingo dio, eskuzabal ematen baitu, inori ezer aurpegira bota gabe.[६] Baina eska dezala fedez eta inolako zalantzarik gabe, zalantzan dabilena, haizeak eraginik batetik bestera dabilen itsasoko olatua bezala baita.[७] Horrelakoak ez beza uste Jaunarengandik ezer iritsiko duenik,[८] gogo-bikoa eta bere jokabide guztietan aldakorra delarik. |
|
Philippiens ४:१३ |
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan. |
|
Jacques २:२४ |
Ohartu, beraz, Jainkoak egintzen bidez zuzenesten duela gizakia eta ez fede hutsez. |
|
Luc १७:५ |
Apostoluek eskatu zioten Jaunari: —Gehi ezazu sinesmena guregan. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |