2 Timothée 1:7 |
Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik. |
|
Éphésiens 6:4 |
Gurasook, ez sumindu seme-alabak; hezi itzazue, ordea, Jaunari dagokion bezala irakatsiz eta zentzaraziz. |
|
Proverbes 10:17 |
Heziketa onartzen duena bizirako bidetik doa, zentzarazpena baztertzen duena okerbidetik. |
|
Proverbes 12:1 |
Heziketa maite duenak maite du jakinduria; zentzapena gorrotatzen duena, inozoa galanta! |
|
Proverbes 13:1 |
Seme zuhurrak aitaren heziketa onartzen du, lotsabakoak ez dio agirakari jaramonik egiten. |
|
Proverbes 13:24 |
Makila erabiltzen ez duenak ez du semea maite, maite duenak luzatu gabe zentzarazten du. |
|
Proverbes 22:6 |
Hezi hasiera-hasieratik gaztea eta zahartzaroan ere jokabide zuzena izango du. |
|
Proverbes 22:15 |
Zentzugabekeria gaztearen bihotzari eransten zaio; zentzarazteko makilak libratuko dio. |
|
Proverbes 29:15-17 |
[15] Zigorrak eta zentzarazpenak zuhur bihurtzen dute; bere kasa utzitako gazteak ama lotsarazten.[16] Gaiztoak agintean, bidegabekeria ugari; haien erorketaren lekuko izango zintzoak.[17] Hezi semea: lasai egongo zara eta atseginez beteko zaitu. |
|
Apocalypse 3:19 |
Maite ditudanei egiten diet agiraka nik eta horiek zentzarazten ditut; izan, beraz, sutsu eta aldatu jokabidez. |
|
Tite 1:8 |
ostera, ostatu-emailea behar du izan, ongia maite duena, zentzuduna, zuzena, jainkozalea, bere buruaren jabea; |
|
Proverbes 23:13-14 |
[13] Ez izan beldur gaztea zigortzeko, makilakada batzuengatik ez da hilko eta;[14] aitzitik, zigorraren bidez Hildakoen Egoitzatik libratuko duzu. |
|
Hébreux 12:10-11 |
[10] Gurasoek bizitza labur honetarako eta beren irizpideen arabera zentzarazten gintuzten; Jainkoak, ordea, hobea den zerbaitetarako, haren santutasunean parte har dezagun, alegia.[11] Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena. |
|
Job 5:17-18 |
[17] «Zorionekoa Jainkoak zentzarazten duen gizakia! Ez mespretxatu Ahaltsuaren heziketa.[18] Hark zauritu arren, osatu ere berak osatzen du; berak jo arren, sendatu ere bere eskuz sendatzen. |
|
Proverbes 3:11-12 |
[11] Ene seme, ez baztertu Jaunaren heziketa, ez haserretu zentzarazten bazaitu,[12] maite duenari egiten baitio Jaunak agiraka, aitak seme kutunari bezalaxe. |
|
Deutéronome 8:5-6 |
[5] ohar zaitezten zeuen baitan, aitak semea bezala zentzarazi zaituztela Jaunak zeuen Jainkoak.[6] Beraz, bete Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak, ibili berak erakutsitako bidetik eta bizi berarenganako begirunean. |
|
1 Corinthiens 9:25-27 |
[25] Atletek diziplina gogorra ezartzen diote beren buruari, eta hori, zimeltzen den koroa irabazteko; guk, ordea, zimeltzen ez dena irabazteko.[26] Ni ere hala aritzen naiz; ez lasterka itsu-itsuan egiten duena edo ukabilkadak hutsean jotzen dituen borrokalaria bezala;[27] baizik eta neure gorputza hezi eta menpean jartzen dut, besteei irakatsi ondoren neu baztertua gerta ez nadin. |
|
2 Corinthiens 7:9-11 |
[9] orain poztu egiten naiz; ez, noski, eman nizuen nahigabeagatik, nahigabe horrek zeuen jarrera aldatzera eraman zintuztelako baizik. Zuen nahigabea Jainkoak nahi bezalakoa izan zen; beraz, ez nizuen inolako kalterik egin.[10] Izan ere, Jainkoaren asmoen araberako nahigabeak salbamenera garamatzan bizi-aldaketa dakar ondorio, eta horretaz damutu beharrik ez dago. Mundu honetatik datorkigun nahigabeak, berriz, heriotzara eramaten gaitu.[11] Begira, bestela, zer sortu zuen zuengan Jainkoaren araberako nahigabe horrek: nolako ardura eta zeuen buruak zuritu beharra, nolako haserrea eta beldurra! Nolako irrika eta zaletasuna nireganako, nolako bizkortasuna erruduna zigortzeko! Garbi azaldu duzue errugabe zinetela arazo honetan. |
|
Psaumes 94:12-14 |
[12] Zorionekoa, Jauna, zuk hezten duzuna, zeure legean eskolatzen duzuna.[13] Aldi txarren ondoren, lasai biziarazten duzu, gaiztoentzat hilobia zulatzen duten bitartean.[14] Jaunak ez du bere herria zapuztuko, ez bere ondarea bertan behera utziko. |
|
Hébreux 12:5-9 |
[5] Ahaztu egin duzue seme-alabei bezala ematen zaizuen aholkua: Ene seme, ez baztertu Jaunaren zentzarazpena, ezta adorea galdu ere agiraka egiten badizu,[6] maite duena baitu Jaunak zentzarazten eta semetzat hartzen duena du zigortzen.[7] Jasaten duzuena zuek zentzarazteko da; Jainkoak seme-alaba bezala tratatzen zaituzte. Izan ere, zein seme-alaba ez du aitak zentzarazten?[8] Zentzarazten ez bazaituzte, denak zentzarazi ohi diren bezala, ez zarete nonbait benetako seme-alaba, sasiko baizik.[9] Lurreko gurasoak begirunez hartzen genituen, zentzarazten gintuztenean; arrazoi gehiagoz jarri behar dugu, bada, zeruko Aitaren menpe, bizia iristeko. |
|
Éphésiens 6:1-9 |
[1] Seme-alabok, izan zaitezte gurasoen esaneko, hori baita zuzena Jaunarenak direnentzat.[2] Ohoratu aita-amak: hori da berekin agintzari bat daraman lehen mandamendua, hau da:[3] Luzaroan bizi eta zoriontsu izan zaitezen lurraldean.[4] Gurasook, ez sumindu seme-alabak; hezi itzazue, ordea, Jaunari dagokion bezala irakatsiz eta zentzaraziz.[5] Esklabook, izan mundu honetan nagusi dituzuenen esaneko, erabateko begirunez eta bihotz-bihotzez, Kristoren esaneko bezala;[6] ez jagolearen begiradapean edo gizakiei atsegin izateko bakarrik, Jainkoaren nahia gogoz betetzen duten Kristoren esklabo bezala baizik.[7] Bete ezazue gogo onez zeuen zerbitzua, Jaunarentzat bezala eta ez gizakientzat.[8] Badakizue, egindako ongiaren neurrian sarituko duela bakoitza Jaunak, esklaboa nahiz librea izan.[9] Zuek ere, nagusiok, joka ezazue era berean esklaboekin, mehatxurik egin gabe; hartu kontuan haien eta zuen nagusia zeruan dagoela, eta hark ez duela bereizkeriarik egiten. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |