A A A A A

Bon Caractère: [La compassion]


Colossiens 3:12
Jainkoak maitatu eta bere herri santu izateko aukeratu zaituztenez gero, jantz zaitezte bihozberatasunez, ontasunez, apaltasunez, otzantasunez, pazientziaz.

Exode 33:19
Jaunak erantzun zion: —Neure on guztia igaroaraziko dut zure aurretik eta neure izena hots egingo: «Jauna ». Nik mesede egin nahi diodanari egiten diot mesede, eta gupida izan nahi diodanari izaten gupida.

Ésaïe 30:18
Hala ere, zuei barkatzeko begira, errukia agertzeko prest dago Jauna, Jainko zuzena baita. Zoriontsuak harengan itxaron dutenak!

Ésaïe 49:10-13
[10] Ez dira gose, ez egarri izango, ez ditu sargoriak, ez eguzkiak joko, gupidaz hartuko baititut eta gidatuko, iturburu freskoetara eramango.[11] Bideak zabalduko ditut mendietan zehar, galtzada erosoak prestatuko dizkiet».[12] Horra non datozen urrutitik: ipar eta mendebaldetik datoz, Egipto aldetik ere bai.[13] Egin poz-oihu, zeruok! Alai zaitez, lurra! Egin poz-irrintzi, mendiok! Jaunak bere herria kontsolatu baitu, atsekabean gupida izan dio.

Ésaïe 54:10
Mendiak beren lekutik aldenduko eta muinoak koloka jarriko balira ere, nire maitasuna ez da zuregandik aldenduko, zure zorionaren aldeko nire konpromisoak ez du kolokarik egingo. Hala diot nik, barru-barrutik maite zaituen Jaunak».

Ésaïe 63:7
Gogora ditzadan Jaunaren mesedeak, gorets dezadan Jauna, guztiz ona izan baita Israelekin: gupida eta maitasun handiz jokatu du haren alde.

Jacques 5:11
Zoriontsu aitortzen ditugu horrelako eroapena izan zutenak. Ezaguna duzue Joben eroapena, eta badakizue nolako azkena eman zion Jaunak; Jauna, izan ere, bihozbera eta errukiorra baita.

Lamentations 3:32
Atsekabea ematen badu ere, errukitu egiten da bere neurrigabeko onginahiaz.

Psaumes 51:1
Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.

Psaumes 103:13
Nola aita seme-alabentzat errukior, hala Jauna begirune diotenentzat errukior.

Psaumes 116:5
Errukiorra eta zintzoa da Jauna, gupidatsua gure Jainkoa.

Psaumes 119:77
Zatozkit zeure gupidaz, biziberri nadin, zure irakaspena baitut gozamen!

Psaumes 119:156
Neurrigabe zara bihozbera, Jauna: biziberri nazazu, zeure erabakien arabera!

Psaumes 145:9
Ona da Jauna guztientzat, gupidaz betea bere sorkari guztientzat.

Romains 9:15
berak esana baitio Moisesi: Nik mesede egin nahi diodanari egiten diot mesede, eta gupida izan nahi diodanari izaten gupida.

2 Corinthiens 1:3-4
[3] Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa![4] Berak ematen digu adore atsekabe guztietan, guk ere besteak edozein atsekabetan adoretu ahal izan ditzagun geuk Jainkoarengandik hartzen dugun adoreaz.

Philippiens 2:1-3
[1] Beraz, egia bada Kristok aholku ematen dizuela eta maitasunak adorez betetzen zaituztela, egia bada Espirituagan bat eginik bizi zaretela eta bihozbera eta gupidatsu zaretela,[2] bete nazazue pozez, denok iritzi eta sentiera bereko izanez, elkar maitatuz eta ongi hartuz.[3] Ez egin deus ere norgehiagokeriaz edota harrokeriaz, apaltasunez baizik, besteak norbera baino hobeak direla pentsatuz;

Matthieu 9:35-38
[35] Jesus herri eta auzo guztietan barrena ibili zen, sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.[36] Jendetza ikustean, errukitu egin zitzaien Jesus, nekatuak eta lur jota baitzeuden, artzain gabeko ardiak bezala.[37] Orduan, bere ikasleei esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi.[38] Erregutu, bada, uzta-jabeari bidal ditzala langileak bere uztara».

Psaumes 103:1-5
[1] Daviden salmoa. Bedeinka beza ene arimak Jauna, ene barren osoak haren izen santua![2] Bedeinka beza ene arimak Jauna, ez bitza ahaztu haren mesedeak![3] Erru guztiak barkatzen dizkit, gaitz guztiak sendatzen;[4] bizia Herio Leizetik ateratzen dit, maitasun eta errukiz inguratzen nau;[5] bizitza osoan bere edertasunez nau asetzen, beti arranoa bezain gazte gordetzen.

Matthieu 20:29-34
[29] Haiek Jerikotik irteten ari zirela, jendetza handia zihoan Jesusen ondoren.[30] Bide-ertzean eserita zeuden bi itsu, Jesus igarotzen ari zela entzunik, oihuka hasi ziren: —Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea![31] Jendeak gogor egiten zien, isilarazteko; baina haiek areago oihu: —Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea![32] Gelditu zen Jesus, dei egin eta esan zien: —Zer nahi duzue niregandik?[33] Haiek erantzun: —Begiak zabaltzea, Jauna![34] Jesusek, gupidaturik, begiak ukitu zizkien, eta une berean ikusmena etorri zitzaien berriro. Eta Jesusen ondoren joan ziren.

Matthieu 14:13-21
[13] Horren berri jakitean, Jesus bazter batera joan zen bakarrik txalupaz. Baina jendea ohartu egin zen eta, herrietatik irtenik, oinez jarraitu zioten.[14] Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek eta, errukiturik, gaixoak sendatu zizkien.[15] Ilunabarrean, ikasleek hurbildu eta esan zioten: —Toki hau oso urruti dago eta orduak aurrera doaz. Bidal ezazu, bada, jendea, auzoetara joan eta jatekoa eros dezan.[16] Baina Jesusek erantzun zien: —Ez dute zertan joanik; eman zeuek jaten.[17] Haiek, orduan: —Ez daukagu hemen bost ogi eta bi arrain besterik.[18] Eta Jesusek: —Ekarri hona.[19] Jendeari zelaian esertzeko agindu ondoren, hartu zituen bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari.[20] Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten.[21] Bost mila gizon inguru izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte.

Matthieu १५:२९-३९
[२९] Handik atera eta Galileako aintzira-bazterrera joan zen Jesus. Mendira igo zen eta eseri.[३०] Jendetza handia bildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko berekin zituztela. Ondoan ipintzen zizkioten eta Jesusek sendatu egiten zituen.[३१] Denak harriturik gelditu ziren ikusten zutenaz: mutuak hizketan, elbarriak sendaturik, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten. Eta Israelen Jainkoa goresten hasi ziren.[३२] Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: —Errukia ematen dit jende honek: badaramatzate hiru egun nirekin eta ez dute deus ere jateko. Eta ez ditut etxera baraurik bidali nahi, ahuleziak joko bailituzke bidean.[३३] Ikasleek esan zioten: —Baina nondik atera guk bakardade honetan, hainbat jende asetzeko adina ogi?[३४] Jesusek galdetu zien: —Zenbat ogi dituzue? —Zazpi —erantzun zioten— eta arraintxo banaka batzuk.[३५] Orduan, jendeari lurrean esertzeko agindu zion.[३६] Gero, zazpi ogiak eta arrainak hartu eta, Jainkoari esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta bere ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari.[३७] Asetzeraino jan zuten denek, eta zazpi otarre bete zituzten hondarrekin.[३८] Lau mila gizon izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte.[३९] Gero, jendeari agur egin ondoren, Jesus txalupara igo eta Magadan lurraldera joan zen.

Matthieu 6:30-44
[30] Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, ez ote askoz gehiago zuek, sinesmen gutxikook?[31] Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz.[32] Fedegabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zeruko zuen Aitak badaki horren guztiaren beharra duzuena.[33] Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.[34] Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura. Aski ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.[35] «Ez gaitzetsi inor, Jainkoak ere ez zaitzaten gaitzets;[36] izan ere, zuek besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak, eta zuek zein neurriz neurtu, neurri beraz neurtuko zaituzte Jainkoak.[37] Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez?[38] Eta nola esan diezaiokezu senideari: “Utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean haga duzula?[39] Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko.[40] «Ez eman txakurrei gauza sakratuak, zeuen kontra itzuli eta zatika ez zaitzateten; ez bota txerriei zuen harribitxiak, hankapean erabil ez ditzaten.[41] «Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue.[42] Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio.[43] «Zuetako norbaitek, semeak ogia eskaturik, harria emango ote dio?[44] Edo, arraina eskaturik, sugea emango ote dio?

Luc 15:11-32
[11] Gainera, esan zien: «Gizon batek bi seme zituen.[12] Gazteenak esan zion aitari: “Aita, emadazu dagokidan senipartea”. Eta aitak ondasunak banatu zizkien.[13] «Handik egun gutxira, seme gazteenak, zituen guztiak bildurik, urrutiko herrialde batera alde egin zuen eta han, galdukerian biziz, ondasun guztiak jan.[14] Dena xahutu zuenean, gosete ikaragarria gertatu zen inguru hartan eta estu aurkitzen hasi zen.[15] Orduan, herrialde hartako gizon batengana joan zen morroi, eta hark bere sailetara bidali zuen txerrizain.[16] Txerriek jaten zuten ezkurrez asetzeko gogoa ematen zion, ez baitzion inork jaten ematen.[17] Orduan, pentsatzen jarririk, bere baitan esan zuen: “Zenbat langile gure aitarenean nahi adina ogi eta gehiago dutela, eta ni hemen goseak hiltzen![18] Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra.[19] Ez dut gehiago seme-izenik merezi. Har nazazu zeure langileetako bat bezala”.[20] «Jaiki eta aitaren etxera abiatu zen. Oraindik urruti zegoela, ikusi zuen aitak eta errukitu egin zen; eta, lasterka joanik, besarkatu eta musuka hasi zitzaion.[21] Semeak esan zion: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme-izenik merezi… ”.[22] Aitak, ordea, esan zien morroiei: “Ekarri bizkor jantzirik onena eta jantziozue, ipiniozue eraztuna eta jantzi oinetakoak;[23] ekarri zekor gizendua eta hil; egin dezagun festa-otordua;[24] zeren seme hau hilda bainuen eta piztu egin zait, galdua nuen eta aurkitu egin dut”. Eta festa hasi zuten.[25] «Seme zaharrena soroan zen. Etxerakoan, hurbildu ahala, soinua eta dantzak sumatu zituen.[26] Eta, morroi bati deiturik, zer gertatzen zen galdetu zion.[27] Hark erantzun: “Zure anaia etorri da eta zekor gizendua hiltzeko agindu du zuen aitak, semea onik bereganatu duelako”.[28] Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion.[29] Baina hark erantzun zion aitari: “Hainbeste urte da zure agindu bat ere sekula huts egin gabe zerbitzatzen zaitudala, eta ez didazu egundaino antxume bat ere eman, lagunekin festa egiteko;[30] eta, horko zure seme hori, zure ondasunak emagalduekin jan dituen hori, etorri dela eta, zekor gizendua hil duzu”.[31] Aitak erantzun zion: “Seme, zu beti nirekin zaude, eta nire guztia zeurea duzu![32] Baina egoki zen poztu eta festa egitea, zure anaia hau hilda baikenuen eta piztu egin zaigu, galdua genuen eta aurkitu egin dugu!”»

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso