A A A A A

Bon Caractère: [L'Abstinence]


2 Corinthiens 12:21
Beldur naiz, hurrena zuengana joatean, neure Jainkoak ez ote nauen berriro ere atsekabetuko zuen aurrean, eta bekatu egin duten askorengatik ez ote dudan negar egin behar izango, beren jokabide lizun eta biziotsua aldatu ez dutelako.

2 Timothée 2:22
Egin ihes gaztaroko grinetatik, eta saia zaitez justizian, sinesmenean, maitasunean eta bakean, Jaunari bihotz garbiz dei egiten diotenekin batera.

Actes 15:20
Aski dugu hauxe eskatuz idaztea: ez dezatela jan sasijainkoei eskainitako haragirik, utz ditzatela legearen kontrako sexu-harremanak eta ez dezatela jan odolustu gabeko abererik, ezta odolik ere.

Colossiens 3:5
Hilaraz itzazue, beraz, zeuen baitan mundu honen araberako jarrerak: lizunkeria, zikinkeria, irrits eta grina txarrak eta idolatria den diru-gosea.

Éphésiens 5:3
Aipatu ere ez egin zuen artean lizunkeria edota inolako bizio eta gutiziarik, fededunei dagokienez;

Galates 5:19
Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,

1 Corinthiens 6:18-19
[18] Egizue ihes haragikeriatik! Gizon-emakumeek egiten dituzten beste bekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina haragikeriazko bekatua egiten duenak bere gorputzaren aurka egiten du bekatu.[19] Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,

1 Corinthiens 7:2
baina, lizunkeria dela eta, gizon bakoitzak izan beza bere emaztea eta emakume bakoitzak bere senarra.

1 Corinthiens 10:13
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.

1 Pierre 2:11
Ene maiteok, munduan arrotz eta atzerritar zaretenez, arren eskatzen dizuet utz ditzazuela alde batera zuen kontra borrokan ari diren giza grina gaiztoak.

Hébreux 13:4
Hartzazue denok ezkontza errespetu handiz, eta izan garbi ezkontza-harremanetan, epaitu egingo baititu Jainkoak lizunak eta adulteriogileak.

Jude 1:7
Sodomak eta Gomorrak eta inguruko hiriek ere, aingeruek bezala, lizunkeriara eta naturaren kontrako bizioetara emanak zeudelako, betiko suaren zigorra jasan zuten, eta hor gelditu dira guztien eskarmenturako.

Matthieu 5:8
«Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.

Proverbes 31:30
Gezurrezkoa da xarma, hutsala edertasuna; goresgarria, ordea, Jauna errespetatzen duen emakumea.

Romains 12:1
Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua.

Romains 13:13
Gabiltzan duintasunez, egun-argiz bezala: ez jan-edanean eta hordikerian, ez lizunkerian eta neurrigabekerian, ez haserrean eta norgehiagokerian.

1 Thessaloniciens 4:3-4
[3] Hau nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez, eta alde egin dezazuela lizunkeriatik.[4] Joka dezala bakoitzak zentzu santuz eta errespetuz bere emaztearekin,

Galates 5:19-21
[19] Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,[20] idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak,[21] ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko.

Genèse 39:7-10
[7] Denboralditxo bat iragan ondoren, nagusiaren emazteak, Joserengan begiak jarri eta esan zion: —Zatoz nirekin ohera.[8] Josek ezezkoa eman zion, esanez: —Nire nagusiak ez du etxeko ezeren ardurarik, nire gain utzi baitu den-dena.[9] Etxe honetan ez da ni baino goragokorik, eta ez dit ezer galarazi zeu izan ezik, bere emazte zaituelako. Nolatan egin, bada, halako gaiztakeriarik? Nolatan egin bekatu Jainkoaren aurka?[10] Egunero esan eta esan ari zitzaion arren, Josek ez zion onartu berarekin oheratzea.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso