A A A A A

Bon Caractère: [Acceptation]


1 Corinthiens 5:11-13
[11] Hau da esan nahi nizuena: kristau direla esan eta lizun, diruzale, sasijainkozale, izen onaren kentzaile, mozkor edo lapur direnekin ez elkartzeko. Horrelakoekin, ezta otordu bat egin ere![12] [12-13] Ez dagokit niri kanpokoak epaitzea; horiek Jainkoak epaituko ditu. Zuek elkartekideak epaitu behar dituzue. Liburu Santuak dio: Bota gaiztoa zeuen artetik.[13] Zuetako norbait, beste baten aurka auziren bat duenean, nolatan ausartzen da jentilen auzitegira jotzen, fededunen aurrera jo beharrean?

1 Jean 1:9
Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu.

1 Pierre 3:8-9
[8] Dena den, izan zaitezte denok gogo eta sentiera bateko, elkarren senide on, errukior eta apal.[9] Ez erantzun gaiztakeriari gaiztakeriaz, ezta irainari irainaz ere, bedeinkazioz baizik, Jainkoak bere bedeinkazioa jasotzeko deitu zaituzte eta.

Jean 3:16
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.

Proverbes 13:20
Zuhurrekin ibiltzen dena zuhur bihurtzen da, zentzugabeekin elkartzen dena galbidean jartzen.

Romains 2:11
Jainkoak ez baitu bereizkeriarik egiten.

Romains 5:8
Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna.

Romains 8:31
Horiek horrela, zer esango dugu? Jainkoa gure alde baldin badugu, nor gure aurka?

Romains 14:1-2
[1] Egiezue harrera ona sinesmen heldugabekoei, iritziak direla-eta eztabaidan hasi gabe.[2] Batek, denetik jan dezakeela uste du; sinesmenean heldugabekoak, berriz, barazkiak bakarrik jaten ditu.

Hébreux 10:24-25
[24] Lagun diezaiogun elkarri, maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotuz.[25] Ez utzi batzarrera joateari, batzuen batzuek ohi duten bezala, baizik eta adoretu elkar, eta are gehiago Jaunaren eguna hurbiltzen ari dela ikusten duzuen honetan.

Jean 6:35-37
[35] Jesusek erantzun zien: —Neu naiz bizia ematen duen ogia; niregana hurbiltzen dena ez da, ez, sekula gose izango, eta niregan sinesten duena ez da behin ere egarri izango.[36] Zuek, ordea, lehen ere esan dizuet, ez duzue sinesten, ikusi nauzuen arren.[37] Aitak niri ematen dizkidan guztiak niregana hurbilduko dira eta niregana hurbiltzen denik ez dut inola ere kanpora botako,

Colossiens 3:12-14
[12] Jainkoak maitatu eta bere herri santu izateko aukeratu zaituztenez gero, jantz zaitezte bihozberatasunez, ontasunez, apaltasunez, otzantasunez, pazientziaz.[13] Izan eraman oneko elkarrekin eta barkatu batak besteari, inork inoren aurka zerbait balu. Jaunak barkatu zizuen bezala, barkatu zuek ere elkarri.[14] Eta guztien gainetik, jantz zaitezte maitasunez, hau baita elkartasun betearen lokarria.

Matthieu 5:38-42
[38] «Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain.[39] Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere;[40] soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere;[41] norbaitek kilometro bat egitera behartzen bazaitu egin bi berarekin.[42] Eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu.

Matthieu 25:34-40
[34] Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua.[35] Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen;[36] biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”.[37] Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman?[38] Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi?[39] Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?”[40] Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”.

Romains 15:1-7
[1] Fede heldua dugunok fede heldugabekoen ahuleziak eraman behar ditugu, geuri atsegin zaiguna bilatu gabe.[2] Saia gaitezen guztiok lagun hurkoari atsegin ematen, ona eta fedean hazteko lagungarri zaiona bilatuz.[3] Kristok ere ez zuen bere atsegina bilatu, baizik eta Liburu Santuak dioen hau bete zen harengan: Zure kontrako irainak datozkit gainera.[4] Liburu Santuetan idatzia dagoen guztia gure ikasbiderako dago idatzia, geure eroapenaz eta Liburu Santuek ematen duten adoreaz itxaropenari euts diezaiogun.[5] Eroapenaren eta adorearen iturri den Jainkoak eman diezazuela elkar ongi hartzea, Jesu Kristok nahi bezala.[6] Horrela, bihotz batez eta aho batez goretsiko duzue Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita.[7] Beraz, egiozue harrera ona elkarri, Kristok zuei harrera ona egin zizuen bezala, Jainkoaren aintzarako.

Romains 14:10-19
[10] Zergatik kondenatzen duzu, bada, zeure senidea? Eta zergatik gutxiesten? Denok agertu beharko dugu Jainkoaren auzitegian,[11] Liburu Santuak dioen bezala: Neure biziarengatik dagit zin —dio Jaunak—: Belaun oro nire aurrean makurtuko da, eta mihi orok goretsiko du Jainkoa.[12] Izan ere, guztiok eman beharko diogu Jainkoari nork bere buruaren kontu.[13] Ez dezagun, beraz, gehiago elkar kondena, baizik eta saia zaitezte senideari oztoporik edo erorbiderik ez jartzen.[14] Nik badakit eta ziur nago —Jesus Jaunak esan izan baitzuen— ez dela ezer ere berez kutsatua denik; kutsatutzat hartzen duenarentzat bakarrik bihurtzen da zerbait kutsatu.[15] Baina zerbait jateagatik zeure senideari min ematen badiozu, ez zabiltza maitasunaren bidetik. Janariak gorabehera, ez dadila zure senidea gal, Kristo harengatik hil baitzen.[16] Zuek duzuen askatasun hori ez bedi gaizki-esanerako bide gerta.[17] Azken batean, Jainkoaren erregetza ez baitatza jan-edaneko gauzetan, baizik eta Espiritu Santuaren dohain diren zuzentasun, bake eta alaitasunean.[18] Eta Kristo honela zerbitzatzen duena Jainkoari atsegin zaio eta gizon-emakumeek onartua da.[19] Saia gaitezen, bada, bakea indartzeko eta elkarte-bizitza eraikitzeko lagungarri diren gauzetan.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso