A A A A A

Dieu: [Dieu (temps)]


1 Timothée 3:15
***

Jean 6:54
Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta neuk piztuko dut azken egunean.

Jean 8:32
horrela, egia ezagutuko duzue, eta egiak aske egingo zaituzte.

Ésaïe 40:31
baina Jaunarengan itxaro dutenek indarrak berritzen dituzte: arrano-hegoak hazten zaizkie, lasterka egin eta ez dira nekatzen, ibili eta ez akitzen.

Habacuc 2:3
Ikuskari hau ez da beteko, epea burutu arte, baina badoa helbururantz, ez du huts egingo. Luzatzen bada, zuk itxaron, iritsiko baita, berandu gabe iritsi ere.

Ecclésiaste 3:1
Denak du bere sasoia, gauza bakoitzak bere garaia du eguzkipean:

Psaumes 27:14
Itxaron Jaunarengan! Eutsi gogor, izan kemen! Itxaron Jaunarengan!

Marc 6:3
Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?» Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan.

Jean 12:48
Ni ukatu eta nire irakatsiak onartzen ez dituenak, badu nork gaitzetsi: nik adierazitako mezuak berak gaitzetsiko du azken egunean;

Jean 1:1
Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen.

Galates 6:9
Ez gaitezen, beraz, aspertu on egiten, zeren, etsitzen ez badugu, jasoko baitugu uzta bere garaian.

Psaumes 31:15
Baina nik, Jauna, zuregan dut konfiantza eta etengabe diotsut: «Zu nire Jainko».

Galates 1:19
Beste apostolurik ez nuen ikusi, Jaunaren anaia Santiago izan ezik.

Malachie 1:11
Ekialdetik mendebaldera, herri guztiek aitortzen dute nire izen handia, eta nonahi erretzen didate intsentsua eta behar bezalako oparia eskaintzen. Herri guztiek aitortzen dute nire izen handia —dio Jaun ahalguztidunak—.

2 Pierre 3:8
Ene maiteok, ez ahaztu Jaunarentzat egun bat mila urte bezala dela eta mila urte egun bat bezala.

Psaumes 37:7
Egon lasai Jaunarengan, itxaron berarengan; ez zaitez sutu arrakasta duenaren aurka, maltzurkeriaz dabilenaren kontra.

Ecclésiaste 3:11
Gauza guztiak egoki egin ditu, bakoitza bere sasoian. Haien esku utzi zuen mundua, azter dezaten; gizakiak, ordea, ezin ulertu Jainkoak hasieratik bukaerara egin dituenak.

Lamentations 3:25-26
[25] Jauna ona da berarengan uste on duenarentzat, berarengana jotzen duenarentzat.[26] On da Jaunak emango duen salbamena isilean itxarotea.

Actes 1:7
Jesusek erantzun zien: —Aitak bakarrik du hori erabakitzeko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edo unetan gertatuko den jakitea.

Galates 4:4
Baina epea bete zenean, Jainkoak bere Semea bidali zuen, emakumeagandik jaioa, legepeko egina,

Éphésiens 5:16
egokieraz baliatuz, garai txarrak baititugu.

Jean 3:3-5
[3] Jesusek erantzun zion: —Bene-benetan diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada.[4] Nikodemok galdetu: —Nola jaio daiteke norbait, jadanik zaharra izanik? Sar ote daiteke amaren sabelean eta berriro jaio?[5] Jesusek erantzun: —Bene-benetan diotsut: Ezin izango da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada.

Hébreux 12:14
Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko.

Genèse 1:1
Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen.

Lamentations 3:25
Jauna ona da berarengan uste on duenarentzat, berarengana jotzen duenarentzat.

Psaumes 145:15
Zuri begira daude denak zain, eta zuk jaten ematen diezu bere garaian;

Ecclésiaste 8:6
Arazo guztientzat daude aldi eta era bereziak; gizakiarentzat, berriz, atsekabe ugari.

Romains 8:28
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.

Proverbes 3:5-6
[5] Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz.[6] Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik.

Éphésiens 1:10
historia bere betetasunera eramatea, gauza guztiak, nola zerukoak hala lurrekoak, Kristo buru dela, batean bilduz.

Jean 16:13
Baina egiaren Espiritua etortzean, egia beteraino gidatuko zaituzte. Ez da mintzatuko bere kabuz, baizik eta nik jakinaraziko diodana adierazi eta etorkizuna iragarriko dizue.

Galates 4:19
Ene seme-alabok, erdiminetan nago berriro ere zuengatik, Kristo zuengan erabat moldatu arte.

Matthieu 16:18
Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du menderatuko.

Matthieu 18:15-18
[15] «Zure senide batek bekatu egiten badu, zoaz berarengana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea.[16] Jaramonik egiten ez badizu, berriz, hartu zeurekin lagun bat edo bi, auzi oro bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabaki dadin.[17] Haiei ere jaramonik egiten ez badie, esaiozu elkarteari, eta elkarteari ere jaramonik egin nahi ez badio, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko.[18] «Benetan diotsuet: Zuek mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuek mundu honetan askatua, zeruan ere askatua geldituko da.

Éphésiens 1:22-23
[22] Dena jarri du Jainkoak Kristoren oinazpian, eta berau egin du denen gainetik Elizaren buru.[23] Eliza haren gorputza da, unibertsoa erabat betetzen duen Kristok erabat betea.

Éphésiens 5:23
senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik.

Actes 4:32
Fededun guztiak bat ziren bihotzez eta gogoz, eta inork ez zuen esaten zeukana berea zuenik, baizik eta dena denena zuten.

1 Corinthiens 1:10
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean, arren eskatzen dizuet: bat etor zaitezte guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean. Bizi elkar ongi harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera duzuela.

Jean 14:6
Jesusek erantzun: —Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.

Jean 14:6-28
[6] Jesusek erantzun: —Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.[7] Ni benetan ezagutuko baninduzue, Aita ere ezagutuko zenukete. Are gehiago, ezagutzen duzue dagoeneko, eta ikusi ere ikusi duzue.[8] Orduan, Felipek esan zion: —Jauna, erakuts iezaguzu Aita, eta aski dugu.[9] Jesusek erantzun: —Honenbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nauzu ezagutzen? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: «Erakuts iezaguzu Aita?»[10] Ez al duzu sinesten ni Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita nirekin? Nik irakatsi dizuedana ez dizuet neure kabuz irakatsi. Niregan bizi den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena.[11] Sinets iezadazue: ni Aitarekin bat eginda nago eta Aita nirekin. Besterik ez bada, sinetsi egiten ditudan egintzengatik.[12] Bene-benetan diotsuet: Niregan sinesten duenak nik egiten ditudan egintzak eginen ditu berak ere, eta are handiagoak, ni Aitarengana bainoa.[13] Nire izenean eska dezazuen guztia emango dizuet, Aitaren aintza Semearen bidez azal dadin.[14] Nire izenean eskatuko duzuen guztia emango dizuet nik.[15] «Maite banauzue, beteko dituzue nire aginduak.[16] Nik Aitari eskatuko diot eta beste Laguntzaile bat emango dizue, beti zuekin izango dena,[17] egiaren Espiritua. Mundutarrek ezin dute hartu, ez baitute ikusten, ez ezagutzen; baina zuek ezagutzen duzue, zuengan bizi baita eta zuekin egongo betiko.[18] «Ez zaituztet umezurtz utziko, itzuliko naiz zuengana.[19] Laster munduak ez nau gehiago ikusiko; zuek, ordea, ikusiko nauzue, nik bizia baitut eta zuek ere biziko baitzarete.[20] Egun hartan ulertuko duzue ni Aitarekin bat eginda nagoela, zuek nirekin eta ni zuekin.[21] Nire aginduak onartu eta betetzen dituenak, horrexek nau maite. Ni maite nauena, berriz, nire Aitak maite izango du, eta nik ere maite izango dut eta agertuko natzaio berari».[22] Honela esan zion Judasek —ez Iskariotek, besteak baizik—: —Jauna, zer dela-eta agertuko zatzaizkigu guri eta ez munduari?[23] Jesusek erantzun zion: —Maite nauenak onartuko du nire mezua; nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok berarengana etorriko gara eta berarengan biziko.[24] Maite ez nauenak, ordea, ez ditu onartzen nire hitzak. Eta adierazi dizuedan mezua ez dut neurea, bidali nauen Aitarena baizik.[25] «Zuekin naizen artean esan dizuet hau guztia.[26] Baina Aitak Laguntzailea, Espiritu Santua, bidaliko dizue nire izenean, eta berak gogoraraziko dizue nik irakatsitako guztia eta ulertzen lagunduko.[27] «Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur.[28] Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztu egingo zinatekete Aitarengana noalako, Aita ni baino handiago baita.

Psaumes 37:7-9
[7] Egon lasai Jaunarengan, itxaron berarengan; ez zaitez sutu arrakasta duenaren aurka, maltzurkeriaz dabilenaren kontra.[8] Utzi haserrea, baztertu sumina, ez zaitez sutu, kalterako izango duzu eta;[9] izan ere, kanporatu egingo dituzte gaizkileak; herrialdeaz jabetuko dira, ordea, Jaunaz fio direnak.

Psaumes 49:1
Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso