A A A A A

Dieu: [La volonté de Dieu]


Jérémie 29:11
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.

1 Timothée 2:3-4
[3] Eder eta atsegin zaio hau Jainko gure Salbatzaileari,[4] honek gizaki guztiak salbatu eta egia ezagutzera hel daitezen nahi baitu.

1 Thessaloniciens 5:18
Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez.

1 Thessaloniciens 4:3
Hau nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez, eta alde egin dezazuela lizunkeriatik.

Hébreux 13:20-21
[20] Bakea ematen duen Jainkoari egiten diot otoitz zuen alde. Berak piztu zuen hildakoen artetik Jesus gure Jauna, betiko ituna ezartzeko bere odola isuri eta ardien Artzain handi bihurtu zena.[21] Bakearen Jainkoak gai egin zaitzatela egite on ororen bidez haren nahia betetzeko; burutu dezala guregan berari atsegin zaion guztia Jesu Kristoren bidez. Aintza beroni menderen mendetan! Amen.

Luc 9:23
Gero, denei esan zien: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, har beza bere eguneroko gurutzea eta jarrai biezat.

Psaumes 119:105
Nire pausoentzat kriseilu da zure hitza, nire biderako argi.

Jacques 1:5
Zuetakoren bat jakinduria beharrean badago, eska diezaiola Jainkoari eta eman egingo dio, eskuzabal ematen baitu, inori ezer aurpegira bota gabe.

Proverbes 3:5-6
[5] Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz.[6] Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik.

1 Pierre 2:15
Izan ere, hau da Jainkoaren borondatea: zuek, on eginez, zentzugabe eta ezjakinak isilaraztea.

Matthieu 6:10
etorrarazi zeure erregetza; betearazi lurrean zeure nahia, zeruan betetzen den bezala.

Éphésiens 5:15-20
[15] Begira, bada, arretaz, nola zabiltzaten; ez jokatu ergel, zentzuz baizik,[16] egokieraz baliatuz, garai txarrak baititugu.[17] Ez izan, beraz, burugabe, baizik eta saiatu Jaunaren nahia zein den ulertzen.[18] Ez mozkortu, ardotik nasaikeria baitator; aitzitik, bete zaitezte Espirituaz,[19] zeuen artean salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak abestuz. Kantatu eta egin gorazarre Jaunari bihotz-bihotzez,[20] gauza guztiengatik Jainko Aitari etengabe eskerrak emanez, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean.

2 Pierre 3:9
Jauna ez da bere agintzaria betetzeko luzamendutan ari, batzuek hala uste arren; gertatzen dena da pazientzia duela zuekin, ez baitu inor galtzerik nahi, denok bihozberritzea baizik.

1 Jean 1:9
Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu.

1 Timothée 2:4
honek gizaki guztiak salbatu eta egia ezagutzera hel daitezen nahi baitu.

Michée 6:8
Gizaki hori, irakatsi zaizu zer den ona, zer nahi duen Jaunak zuregandik. Hauxe: zuzenbidez jokatzea, on izaten saiatzea, eta zure Jainkoarekin apaltasunez bizitzea.

Proverbes 16:4
Zerbaitetarako egiten du Jaunak guztia: gaiztoa ere bai, zigor-egunerako.

Hébreux 10:36
Iraupena behar duzue, Jainkoaren borondatea betez agintzaria eskuratzeko.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso