A A A A A

Dieu: [L'amour de Dieu]


1 Corinthiens 13:13
Hiru gauza ditugu oraindanik, iraunkor direnak: sinesmena, itxaropena eta maitasuna; baina hiruretan handiena maitasuna da.

1 Jean 3:1
Begira zer-nolako maitasuna izan digun Aitak, Jainkoaren seme-alaba izena eman baitigu, eta izan ere hala gara. Horregatik, mundukoek ez gaituzte ezagutzen, Aita ere ez baitute ezagutu.

1 Jean 4:7-8
[7] Ene maiteok, maita dezagun elkar, maitasuna Jainkoarengandik baitator, eta maite duen oro Jainkoarengandik jaioa da eta ezagutzen du Jainkoa.[8] Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa maitasuna baita.

1 Jean 4:16-19
[16] Eta guk ezagutu dugu eta sinetsi Jainkoak digun maitasuna. Jainkoa maitasuna da, eta maitasunean dirauena Jainkoarekin bat eginik dago eta Jainkoa harekin.[17] Hau da maitasuna guregan bere betera iritsi den seinalea: auzi-egunerako guk konfiantza osoa dugula, Kristoren izaera berekoak baikara mundu honetan.[18] Maitasunean ez dago beldurrarentzat tokirik, baizik eta maitasun beteak kanpora botatzen du beldurra, beldurra zigorra espero duenari baitagokio; beldur dena ez da maitasun betera iritsi.[19] Beraz, maita dezagun, Jainkoak maitatu baikintuen lehenik.

Galates 2:20
eta honezkero ez naiz ni bizi, Kristo bizi da niregan. Eta oraingo neure giza bizitza, maite izan ninduen eta bere bizia nire alde eskaini zuen Jainkoaren Semearenganako sinesmenean oinarriturik bizi dut.

Jérémie 29:11
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.

Jérémie 31:3
Urrutitik agertu natzaio eta esan diot: Maite zaitut, betidanik maite, horregatik natzaizu etengabe leial.

Jean 3:16
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.

Jean 15:13
Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino.

Psaumes 86:15
Baina zu, Jauna, Jainko bihozbera eta errukiorra, haserregaitza, onginahiz eta leialtasunez betea:

Psaumes 136:26
Eskerrak eman zeruko Jainkoari, haren maitasuna betikoa baita.

Romains 5:8
Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna.

Deutéronome 7:9
«Aitor ezazue, beraz, Jauna zeuen Jainkoa dela egiazko Jainkoa: Jainko leiala, maite dutenei eta beraren aginduak betetzen dituztenei itun-hitza gorde eta onginahia mila belaunaldiz agertzen diena;

Sophonie 3:17
Zure Jainko Jauna zurekin dago, salbatzeko ahaltsu! Pozik bai pozik dago zurekin. Bere maitasunez biziberritzen zaitu. Pozez jauzika eta kantari dago zuregatik».

Éphésiens 2:4-5
[4] Baina Jainkoak, hain baita errukitsua eta halako maitasun neurrigabez maitatu baikaitu,[5] geure bekatuengatik hilik geundelarik, bizia eman zigun Kristorekin batera —onginahi hutsez salbatu zaituzte!—;

1 Pierre 5:6-7
[6] Behera zaitezte, bada, eta jarri Jainko ahaltsuaren eskumendean, bere garaian gora zaitzaten.[7] Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen.

Romains 8:37-39
[37] Baina guztiotan erraz ateratzen gara garaile, maite izan gaituenari esker.[38] Bai baitakit ziur, ez herio eta ez bizi, ez aingeru eta ez goiko beste indar, ez oraingo eta ez geroko, ez inolako botere,[39] ez ortziko eta ez lur azpiko indar, ez inolako beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso