A A A A A

Dieu: [La grâce de Dieu]


Éphésiens 2:8-9
[8] Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da;[9] ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin.

Tite 2:11
Izan ere, agertu da Jainkoaren onginahia, gizon-emakume guztientzat salbagarri.

Romains 11:6
Eta onginahi hutsez baldin bada, ez da egintzengatik; bestela, onginahia ez litzateke onginahi izango.

Actes 15:11
Ez horixe! Uste dugu Jesus Jaunaren onginahiari esker salbatzen gaituela Jainkoak, bai gu eta bai jentilak».

Hébreux 4:16
Hurbil gaitezen, bada, konfiantza osoz Jainkoaren onginahiaren tronura, errukia iritsi eta premialdian laguntza izan dezagun.

Actes 20:32
Eta orain Jainkoaren eskuetan eta haren onginahizko mezuaren babesean uzten zaituztet; hark badu ahalmena eliz elkartea eraikitzeko eta sagaratu guztiei bere ondarea emateko.

Jacques 4:6
Baina handiagoa da oraindik ematen digun laguntza, hau baitio Liburu Santuak: Jainkoak aurre egiten die harroei, baina mesede egiten apalei.

Éphésiens 1:7
Semeak bere heriotzaz askapena eta bekatuen barkamena lortu dizkigu, Jainkoaren eskuzabaltasun agorrezinaren erakusgarri;

Romains 5:1-2
[1] Beraz, Jainkoak sinesmenaren bidez onartu gaituelarik, bakean gaude berarekin, Jesu Kristo gure Jaunari esker.[2] Berari esker, sinesmenaren bidez eman digu Jainkoak bere onginahia geureganatzea. Egoera honetan sendo irauten dugu eta harro gaude Jainkoaren aintza iritsiko dugulako itxaropenez.

Tite 3:7
horrela, Jainkoak bere onginahiaz onartu gaituelarik, itxaro dugun betiko biziaren oinordeko bilakatu gara.

Romains 3:20-24
[20] Jainkoak ez du inor errugabetzat jotzen legea betetzeagatik. Izan ere, legearen eginkizuna bekatua ezagutaraztea da.[21] Baina orain, legea alde batera utziz agertu du Jainkoak bere salbamen-indarra, legeak eta profetek adierazia.[22] Jainkoaren salbamen-indar hau Jesu Kristoganako sinesmenaren bidez heltzen da, fededun guztiengana heldu ere. Jainkoak ez du bereizkeriarik egiten,[23] denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe.[24] Baina Jainkoak bere onginahiaz eta dohain hutsez onartu ditu, Jesu Kristoren bitartez burutu duen askapenari esker.

Jean 1:17
Legea Moisesen bidez eman zen; maitasuna eta egia, berriz, Jesus Mesiasen bidez.

2 Timothée 2:1
Zu, beraz, ene seme, sendo zaitez Kristo Jesusengandik hartutako dohainaz.

2 Timothée 1:9
Jainkoak salbatu gintuen eta bere herri santu izatera dei egin zigun, ez gure egintzengatik, berak hala erabakia zuelako baizik, eta mende guztiak baino lehen Kristo Jesusengan onginahiz maite izan gaituelako.

2 Corinthiens 12:9
baina berak esan dit: «Nahikoa duzu nire laguntza, nire indarra ahulezian agertzen baita bete-betean». Gustura harrotuko naiz, beraz, neure ahuleziaz, Kristoren indarra niregan ager dadin.

Romains 3:24
Baina Jainkoak bere onginahiaz eta dohain hutsez onartu ditu, Jesu Kristoren bitartez burutu duen askapenari esker.

Actes 20:24
Baina biziak ez dit axola, neure ibilaldia eta Jesus Jaunak eman didan egitekoa ongi burutuz gero, hau da, berri onaren lekuko, Jainkoak digun onginahiaren lekuko, izatea.

1 Pierre 5:10
Eta pixka batean sufritu ondoren, dohain guztien iturri den Jainkoak, Kristoren bidez bere betiko aintzara deitu zaituztenak, berak bizkortuko zaituzte, sendo egin eta finko ezarriko.

Éphésiens 2:4-9
[4] Baina Jainkoak, hain baita errukitsua eta halako maitasun neurrigabez maitatu baikaitu,[5] geure bekatuengatik hilik geundelarik, bizia eman zigun Kristorekin batera —onginahi hutsez salbatu zaituzte!—;[6] eta Kristo Jesusekin batera eta berarengan piztu gintuen eta zeruetan eserarazi.[7] Horrela, Kristo Jesusengan gurekiko hain ona izanez agertu nahi izan die datozen gizaldiei zein ugaria eta eskuzabala den bere onginahia.[8] Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da;[9] ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin.

Romains 2:8-10
[8] berekoikeriaz egiaren kontra jaikitzen direnei eta zuzengabekeriari men egiten diotenei, berriz, haserrea eta zigorra;[9] atsekabea eta larria emango dizkie gaizkia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere;[10] ospea, ohorea eta bakea ongia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere,

1 Corinthiens 15:10
Baina Jainkoak bere onginahiaz egin nau naizen hau, eta haren onginahia ez da fruiturik gabea izan niregan: beste apostolu guztiek baino lan gehiago egin dut, izan ere; ez, noski, nik, baizik eta Jainkoak nirekin bere onginahiaz.

Éphésiens 2:5
geure bekatuengatik hilik geundelarik, bizia eman zigun Kristorekin batera —onginahi hutsez salbatu zaituzte!—;

Tite 2:11-12
[11] Izan ere, agertu da Jainkoaren onginahia, gizon-emakume guztientzat salbagarri.[12] Honek irakasten digu Jainko gabeko bizitzari eta munduko grina txarrei uko egiten, eta neurriz, justiziaz eta jainkozaletasunez mundu honetan bizitzen,

2 Corinthiens 12:8-9
[8] Hiru aldiz eskatu diot Jaunari, ken dezala hori niregandik,[9] baina berak esan dit: «Nahikoa duzu nire laguntza, nire indarra ahulezian agertzen baita bete-betean». Gustura harrotuko naiz, beraz, neure ahuleziaz, Kristoren indarra niregan ager dadin.

Jean 1:14
Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen. Ikusi dugu haren Jainko-aintza, Aitarengandik maitasun eta egiaz betea datorren Seme bakarrari dagokion aintza.

Éphésiens 4:7
Baina gutariko bakoitzak Kristok eman nahi izan dion neurrian hartu du dohaina.

2 Pierre 1:2
Grazia eta bakea oparo izan ditzazuela, Jainkoaren eta Jesus gure Jaunaren ezagutzari esker.

Romains 1:7
***

Romains 5:17
Gizon bakarraren bekatuagatik heriotza nagusi gertatu bazen, zenbatez gehiago ez ote dira bakar batengatik, Jesu Kristogatik, nagusi izango betiko bizitzan Jainkoaren salbazioaren dohain oparoa hartzen dutenak!

Jean 1:16
Izan ere, guztiok hartu dugu haren betearen betetik, eta maitasuna maitasunaren gain hartu ere.

Tite 2:11-14
[11] Izan ere, agertu da Jainkoaren onginahia, gizon-emakume guztientzat salbagarri.[12] Honek irakasten digu Jainko gabeko bizitzari eta munduko grina txarrei uko egiten, eta neurriz, justiziaz eta jainkozaletasunez mundu honetan bizitzen,[13] gure itxaropen zoriontsua bete zain gaudelarik: Jesu Kristo Jainko handia eta gure Salbatzailea aintzaz beterik noiz agertuko zain.[14] Honek bere burua eman zuen guregatik, gu gaiztakeria guztietatik askatu eta garbi egiteko, beraren herri izan gaitezen, beti ongi egiteko gogotsu.

Romains 5:2
Berari esker, sinesmenaren bidez eman digu Jainkoak bere onginahia geureganatzea. Egoera honetan sendo irauten dugu eta harro gaude Jainkoaren aintza iritsiko dugulako itxaropenez.

2 Corinthiens 6:1
Jainkoak bere ekintzan lankide gaituenez gero, eskatzen dizuegu ez dezazuela alferrik har haren onginahia.

2 Thessaloniciens 1:12
Horrela, Jesus gure Jaunak bere aintza azalduko du zuengan, eta zuek bera goretsiko duzue, gure Jainkoaren eta Jesu Kristo gure Jaunaren onginahiaren arabera.

1 Timothée 1:13-16
[13] niri, beraren kontra biraolari, pertsegitzaile eta laidoztatzaile izan nintzen honi; izan ere, nitaz errukitu egin zen Jainkoa, neure sinesgabean ez bainekien zer egiten ari nintzen.[14] Horrela, gainezka isuri zidan gure Jaunak bere onginahia, Kristo Jesusekin bat eginik ditugun sinesmena eta maitasuna emanez.[15] Sinesgarria eta guztiok onartzekoa da doktrina hau: Kristo Jesus bekatariak salbatzera etorri zela mundura. Eta inor ez ni baino bekatariagorik;[16] baina horrexegatik, hain zuzen, errukitu zitzaidan Jainkoa, Jesu Kristok bere pazientzia aurrenik niregan erakuts zezan eta betiko bizia izateko harengan sinetsiko zutenentzat eredu izan nendin.

Romains 6:23
Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.

Romains 3:23
denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe.

2 Corinthiens 9:8
Eta ahaltsua da Jainkoa, era guztietako dohainak zuei oparo emateko, zeuentzat denetik nahikoa izanik, egintza on guztietarako sobera izan dezazuen,

Jacques 2:8
Liburu Santuaren arabera, hauxe da lege nagusia: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala; eta hori benetan betetzen baduzue, ondo baino hobeto.

1 Jean 5:3
Izan ere, Jainkoa maitatzea haren aginduak betetzea da. Haren aginduak ez dira astunak,

2 Pierre 3:9
Jauna ez da bere agintzaria betetzeko luzamendutan ari, batzuek hala uste arren; gertatzen dena da pazientzia duela zuekin, ez baitu inor galtzerik nahi, denok bihozberritzea baizik.

Actes 2:38
Pedrok erantzun zien: —Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain.

Romains 3:27
Non da, bada, harrotzeko zure bidea? Ezereztua da. Zeren izenean? Egintzen izenean? Ez, sinesmenaren izenean baizik.

Jacques 2:12
Hitz egin eta joka ezazue, askatasuna ematen duen legeak epaitu behar dituenak bezala.

Romains 7:12
Legea, izan, santua da, eta agindua ere santua, zuzena eta ona.

Romains 1:16
Ez dut berri ona zabaltzeko lotsarik, Jainkoaren indarra baita fededun guztiak salbatzeko, juduak lehenengo, baina baita judu ez direnak ere.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso