A A A A A

Dieu: [Libre arbitre]


1 Corinthiens 10:13
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.

2 Chroniques 9:7
Dohatsua zure jendea, dohatsuak zure jakinduria entzunez beti zure aurrean dauden zerbitzariak!

2 Pierre 3:9
Jauna ez da bere agintzaria betetzeko luzamendutan ari, batzuek hala uste arren; gertatzen dena da pazientzia duela zuekin, ez baitu inor galtzerik nahi, denok bihozberritzea baizik.

Galates 5:13
Zuek, senideok, askatasunera deitu zintuzten Jainkoak; baina askatasun hori ez bekizue aitzakia izan grina txarren arabera bizitzeko; bestela baizik, maitasunak egin zaitzatela elkarren zerbitzari.

Jean 7:17
Jainkoaren nahia egiteko prest dagoenak jakingo du irakaspen hau Jainkoarengandikoa den ala neure kabuz mintzo naizen.

Josué 24:15
Baina Jauna zerbitzatzea ongi iruditzen ez bazaizue, aukera ezazue zein zerbitzatu: zuen arbasoek Mesopotamian zerbitzatu zituzten jainkoak ala amortarren jainkoak, orain bizi zareten herrialdeko jendearenak, alegia. Nik eta nire etxekoek Jauna zerbitzatuko dugu.

Marc 8:34
Gero, jendeari eta ikasleei dei eginik, esan zien Jesusek: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat.

Proverbes 16:9
Gizonak bere bidea aukeratzen du, baina Jauna da urratsak zuzentzen dituena.

Apocalypse 3:20
Hara, atean nauzu deika; norbaitek nire ahotsa entzuten badu eta atea irekitzen, harenean sartuko naiz eta elkarrekin afalduko dugu.

Romains 6:23
Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.

Romains 13:2
Beraz, agintarien menpeko egiten ez denak Jainkoaren erabakiari egiten dio aurka, eta hari aurka egiten dionak beraren epaia izango du.

Romains 10:9-10
[9] Izan ere, zeure ahoz Jesus dela Jauna aitortzen baduzu, eta zeure bihotzean Jainkoak hildakoen artetik piztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara.[10] Zeren, bihotzez sinesten duena onartu egiten baitu Jainkoak, eta ahoz aitortzen duena salbatu egiten da.

Galates 5:16-17
[16] Beraz, hauxe diotsuet: Bizi zaitezte Espirituari dagokionez, eta ez giza grinei jarraituz.[17] Giza grinak Espirituaren aurkakoak dira eta Espiritua giza grinen aurkakoa. Bi indar horiek elkarren aurkakoak dira; horrela, ez duzue nahi zenuketena egiten.

Genèse 2:16-17
[16] Eta agindu zion: «Baratzeko zuhaitz guztietatik jan dezakezu;[17] baina ez jan dena ezagutzeko ahalmena ematen duen zuhaitzetik; hartatik jaten baduzu, hil egingo zara».

Ésaïe 55:6-7
[6] Bila ezazue Jauna, aurki dezakezue eta; egiozue dei, hurbil duzue eta.[7] Utz beza gaiztoak bere bidea, gaizkileak bere asmo txarrak. Bihur dadila Jaunarengana, gupidaz hartuko baitu; bihurtu gure Jainkoarengana, guztiz barkabera baita.

Jean 1:12-13
[12] Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien.[13] Hauek ez dira giza odolekoak, ezta gizakiaren borondatez sortuak ere, Jainkoarengandik jaioak baizik.

Deutéronome 30:19-20
[19] «Zeru-lurrak hartzen ditut lekuko gaur zuen kontra: bizia eta heriotza jartzen dizkizuet aukeran, bedeinkazioa eta madarikazioa. Aukeratu bizia, bizi zaitezten, bai zeuek, bai zuen ondorengoak.[20] Horretarako, maita ezazue Jauna zeuen Jainkoa, obeditu eta bizi berari atxikiak, horretan baitatza zuen bizia, eta hortik baitatorkizue Jaunak zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez agindutako lurraldean luzaro bizitzeko ahalbidea».

Ézéchiel 18:30-32
[30] Beraz, Israel herri, nor bere jokabidearen arabera epaituko dut nik. Hau diot nik, Jainko Jaunak. Itzul zaitezte, aldendu zeuen gaiztakeria guztietatik eta ez zarete errudun bihurtuko.[31] Kendu gainetik egindako gaiztakeria guztiak, berritu zeuen bihotz-gogoak. Zergatik hil behar duzue, israeldarrok?[32] Nik ez dut atsegin inoren heriotza; itzuli, bada, eta bizi zaitezte! Nik, Jainko Jaunak, esana».

Tagalog Bible 1905
Public Domain: 1905