A A A A A

Dieu: [Bénédiction financière]


1 Samuel 2:7
Jaunak du behartsu nahiz aberats egiten, beheratzen eta goratzen;

2 Corinthiens 8:9
Ezaguna duzue Jesu Kristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna: aberats izanik, behartsu egin zen zuengatik, bere behartsu izateaz zuek aberats egiteko.

3 Jean 1:2
Adiskide maite, espirituz ongi doakizun bezala, beste gauza guztietan ere ongi joan dakizula eta osasuna izan dezazula.

Ecclésiaste 9:10
Egin dezakezun guztia egizu gogoz, ez baita lanik, ez gogoetarik, ez zientziarik, ezta jakinduriarik ere zu zoazen Hildakoen Egoitza horretan.

Galates 6:9
Ez gaitezen, beraz, aspertu on egiten, zeren, etsitzen ez badugu, jasoko baitugu uzta bere garaian.

Genèse 13:2
Oso aberatsa zen Abram. Abere, zilar eta urre ugari zuen.

Osée 4:6
Nire herria hondatu egingo dut, aintzat hartzen ez nauelako. Zuk ez bainauzu aintzat hartu nahi izan, nik ere ez zaitut neuretzat apaiz hartuko. Zure Jainkoaren irakaspena ahaztu duzunez gero, nik ere ahaztu egingo ditut zure seme-alabak.

Jacques 5:12
Baina batez ere, senideok, ez egin zinik, ez zeruarengatik, ez lurrarengatik, ezta beste edozergatik ere. Zuek esan «bai», bai denean, eta «ez», ez denean, Jainkoak kondena ez zaitzaten.

Jean 6:12
Eta ase zirenean, esan zien Jesusek ikasleei: «Bil itzazue hondarrak, ezer gal ez dadin».

Luc 6:38
eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak».

Luc 12:34
Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.

Proverbes 10:22
Jaunaren bedeinkazioak aberasten du, eta ezer ez gure nekeak gehitzen.

Proverbes 11:14
Zuzendaritza gabe, herria behera; aholkulari asko bada, orduan aurrera.

Proverbes 19:17
Jende xeheaz errukitzen denak Jaunari ematen dio eta berak itzuliko dio ordainsaria.

Proverbes 21:17
Atseginetara emanak behartsu bukatuko, ardozalea eta lurrinzalea ez da aberastuko.

Proverbes 22:9
Eskuzabala bedeinkatua izango da bere ogia behartsuarekin banatzeagatik.

Proverbes 28:22-27
[22] Xuhurrak presa izaten du aberasteko; ez daki premia gorria datorkiola gainera.[23] Zentzarazlea estimatuagoa da azkenean zurikeriaz ari dena baino.[24] Gurasoei lapurtu eta «Ez da bekatu» dioena kriminalen pareko bihurtzen da.[25] Gutizia handikoak liskarrak sorrarazten; konfiantza Jaunarengan duena asebetea izango.[26] Bere buruaz fidatzen dena zentzugabea da, zuhurtziaz jokatzen duena onik aterako.[27] Behartsuari ematen dionak ez du ezer faltako, ez ikusiarena egiten dionak madarikazioa ugari.

Psaumes 24:1
Daviden salmoa. Jaunarena da lurra eta bertan dagoena, mundua eta bertan bizi direnak;

Matthieu 6:33
Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.

Matthieu 23:23
«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Barazkirik kaskarrenen hamarrenak ordaintzen dituzue, eta legeko gauzarik garrantzizkoenak, berriz, zuzenbidea, errukia eta leialtasuna, bazterrera uzten. Hauek bete behar zenituzketen, haiek baztertu gabe!

Matthieu 25:21
Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren festa ospatzera”.

Romains 13:8
Ez eduki zorrik inorekin, elkar maitatzekoa baizik, zeren lagun hurkoa maite duenak betea baitu legea.

Proverbes 3:9-10
[9] Ohore eman Jaunari zeure ondasunen bidez, baita uzta guztien hasikinez ere,[10] eta garauez beteko dira zure aletegiak, ardo berriz gainezka egingo dolareek.

Psaumes 121:1-2
[1] Erromes-kanta. Begiak mendietara ditut jasotzen: nondik etorriko ote zait laguntza?[2] Jaunarengandik datorkit laguntza, zeru-lurrak egin zituenagandik.

Marc 11:22-23
[22] Jesusek erantzun: —Izan sinesmen Jainkoarengan![23] Benetan diotsuet: Norbaitek esaten badio mendi honi: «Ken hadi hortik eta amildu itsasora», eta mendiari agindu diona gertatuko dela zalantzarik gabe sinesten badu, halaxe gertatuko zaio.

Genèse 1:26-27
[26] Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».[27] Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen.

2 Corinthiens 9:6-8
[6] Izan kontuan urri ereiten duenak urri biltzen duela, eta oparo ereiten duenak bildu ere oparo biltzen.[7] Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak.[8] Eta ahaltsua da Jainkoa, era guztietako dohainak zuei oparo emateko, zeuentzat denetik nahikoa izanik, egintza on guztietarako sobera izan dezazuen,

Luc 14:28-30
[28] «Izan ere, zuetako nork, dorrea egin nahi badu, ez ditu aldez aurretik eseri eta gastuen kontuak ateratzen, bukatzeko adina ba ote duen ikusteko?[29] Bestela, zimenduak hartu ondoren bukatu ezin izango balu, ikusiko luketen guztiek barre egingo liokete,[30] esanez: “Honako hau eraikitzen hasi huen eta ezin izan dik amaitu”.

Luc 6:34-36
[34] Eta ordaina hartzekotan bakarrik ematen baduzue maileguz, zer esker on zor zaizue? Bekatariek ere aurreratu ohi diote elkarri, beste hainbeste hartzekotan.[35] Ez! Zuek maitatu etsaiak, egin ongi eta eman maileguz ordainari begiratu gabe: handia izango da zuen saria eta Goi-goikoaren seme-alaba izango zarete, ona baita bera esker txarreko eta gaiztoentzat.[36] Izan zaitezte errukitsuak, zuen Aita errukitsua den bezala.

Jacques 5:1-3
[1] Entzun orain, zuek, aberatsok! Egin negar eta aiene, gainera datozkizuen zoritxarrengatik.[2] Ustelak jota daude zuen aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantzi dotoreak.[3] Herdoilak jota daude zuen urre-zilarrak, eta herdoil hori izango duzue lekuko zeuen kontra, eta suak bezalaxe jango du zuen haragia. Auzi aurreko azkenak diren egunotan pilatu dituzue aberastasunak.

Genèse 12:1-20
[1] Jaunak esan zion Abrami: «Utzi zeure lurra, zeure ahaideak eta zeure aitaren etxea eta zoaz nik erakutsiko dizudan lurraldera.[2] Nazio handi eginen zaitut. Ospetsu bihurtuko dut zure izena. Bedeinkatuko zaitut, eta bedeinkazio-iturri izango zara.[3] Bedeinkatzen zaituena bedeinkatu egingo dut; madarikatzen zaituena, berriz, madarikatu. Zure bitartez bedeinkatuko ditut lurreko herri guztiak».[4] Abiatu zen, beraz, Abram, Jaunak agindu bezala. Hirurogeita hamabost urte zituen Harandik atera zenean.[5] Berekin hartu zituen bere emazte Sarai, iloba Lot, Haranen lortutako ondasunak eta erositako esklaboak. Hala, Kanaan aldera jo zuten. Kanaanera iritsi zirenean,[6] Abramek lurraldea igaro zuen Sikem deritzan lekuraino, Moreko arteraino. Kanaandarrak ziren garai hartan bertako bizilagun.[7] Jauna agertu zitzaion Abrami eta esan zion: «Hau da zure ondorengoei emango diedan lurraldea». Eta aldarea eraiki zion bertan Abramek agertu zitzaion Jaunari.[8] Handik, mendi aldera jo zuen, Betel-en ekialdera. Han kokatu zuen oihal-etxola, Betel mendebaldera eta Ai ekialdera zituela. Beste aldare bat eraiki eta Jauna gurtu zuen.[9] Ondoren, geldialdiak eginez, Negev aldera jo zuen.[10] Gosetea izan zen lurralde hartan. Hain larria zenez, Egiptora joan zen Abram, atzerritar gisa bizitzera.[11] Hara iristear zegoela, Sarai bere emazteari esan zion: «Adizu, badakit emakume ederra zarela.[12] Egiptoarrek, ikus zaitzatenean, nire emaztea zarela uste izango dute eta hil egingo naute, eta zu bizirik utzi.[13] Esazu, arren, arreba zaitudala, zuri esker bizirik utzi eta ongi har nazaten».[14] Abram Egiptora heldu bezain laster, ikusi zuten egiptoarrek oso ederra zela haren emaztea.[15] Ikusi zuten faraoiaren zenbait zerbitzarik ere, eta haren edertasuna faraoiari aipatu zioten. Horrela, faraoiaren jauregira eraman zuten.[16] Oso tratu ona eman zioten Abrami Sarairengatik, eta ardiak eta behiak, astarrak eta astemeak, neskame-morroiak eta gameluak eskaini zizkioten oparitzat.[17] Jaunak, ordea, gaitz handiz zigortu zituen faraoia eta honen etxea, Abramen emazte Sarai zela eta.[18] Deitu zuen faraoiak Abram eta esan zion: «Zer egin didazu? Zer dela-eta ez didazu jakinarazi zeure emazte zenuela?[19] Arreba duzula esan didazu eta emaztetzat hartu dut. Horra zeure emaztea, hartzazu eta zoaz».[20] Eta Abram, bere emazte eta zituen guztiekin, bidaltzeko agindua eman zien faraoiak bere zerbitzariei.

Matthieu 6:1-34
[1] «Ez egin gero zeuen erlijio-betebeharrak jendaurrean, jendeak ikus zaitzaten; horrela, ez duzue saririk jasoko zeruko zeuen Aitarengandik.[2] Beraz, limosna egitean, ez ibili turuta joka, itxurazaleek sinagogetan eta kaleetan egin ohi duten bezala, jendearen txaloak irabazteko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina.[3] Zuk limosna egitean, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak;[4] horrela, zure limosna ezkutuan geldituko da, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.[5] «Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala: gogoko dute sinagoga eta plazetan zutik otoitz egitea, jendearen agerian. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina.[6] Zu, ordea, otoitz egiteko, sar zaitez zeure gelan, itxi atea eta egin otoitz ezkutuan dagoen zeure Aitari, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.[7] «Otoitz egitean, ez ari esan eta esan, jentilek ohi duten bezala, uste baitute beren hitz-jarioari esker entzungo diela Jainkoak.[8] Ez izan horien antzeko, bai baitaki zuen Aitak zeren beharra duzuen, zuek eskatu baino lehen.[9] Zuek, egizue otoitz honela: «Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena,[10] etorrarazi zeure erregetza; betearazi lurrean zeure nahia, zeruan betetzen den bezala.[11] Emaguzu gaur egun honetako ogia,[12] eta barkatu gure erruen zorra, guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero;[13] ez utzi gu tentaldian erortzen, eta gorde gaitzazu gaiztoarengandik.[14] «Izan ere, besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizkizue zeruko Aitak;[15] baina besteei barkatzen ez badizkiezue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteak zeruko Aitak.[16] «Barau egitean, ez zaitezte ager kopetilun, itxurazaleek ohi duten bezala: aurpegia itsusten dute, barau egiten dutela jendeari azaltzeko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina.[17] Zuk, ordea, barau egitean, igurtzi lurrin gozoz burua eta garbitu aurpegia,[18] zure barauaz jendea ohar ez dadin, ezkutuan dagoen Aita baizik. Eta ezkutukoa ere ikusten duen zure Aitak emango dizu ordaina.[19] «Ez pilatu mundu honetan zeuen aberastasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrak etortzen harrapatzera.[20] Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, han ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrak harrapatzera joaten ere.[21] Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han.[22] «Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da.[23] Begia gaixo baduzu, ordea, zure gorputz osoa ilunpetan ibiliko da. Beraz, zeure barruan argi behar lukeena iluna bada, a zer ilunpea zurea![24] «Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan.[25] «Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jan edo edango, edota gorputza zerez jantziko. Ez ote da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago?[26] Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek?[27] Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere?[28] «Eta jantziaz, zertan kezkatu? Begira nola hazten diren loreak zelaietan: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten;[29] baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare.[30] Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, ez ote askoz gehiago zuek, sinesmen gutxikook?[31] Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz.[32] Fedegabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zeruko zuen Aitak badaki horren guztiaren beharra duzuena.[33] Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.[34] Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura. Aski ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.

Deutéronome 28:1-68
[1] «Gaur ematen dizkizuedan aginduak betetzen saiatzen bazarete eta Jaunari zeuen Jainkoari zintzo obeditzen badiozue, munduko herri guztien gainetik goratuko zaituzte.[2] Jaunari zeuen Jainkoari obeditzen badiozue, bedeinkazio hauek guztiak bete-betean iritsiko zaizkizue.[3] «Bedeinkatuak izango zarete hirian, bedeinkatuak landan.[4] «Emankor egingo zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuen lur eta abereak, eta zekorrak eta arkumeak ugalduko dizkizue.[5] «Saskiak fruituz eta oramahaiak ogiz beteko dizkizue Jaunak.[6] «Bedeinkatuak izango zarete zeuen eginkizun guztietan.[7] «Erasoko dizueten etsaiak zuen menpe jarriko ditu Jaunak; bide bakarretik zuen aurka etorriak, mila bidetan sakabanaturik joango dira zuengandik ihesi.[8] «Garautegiak gainezka beteko dizkizue eta eginkizun guztietan arrakasta emango Jaunak zeuen Jainkoak: bedeinkatu egingo zaituzte berak emango dizuen lurraldean.[9] «Berari sagaraturiko herri egingo zaituzte Jaunak, zin egin dizuen bezala, baldin eta Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak betetzen badituzue eta berari jarraitzen badiozue.[10] Orduan, munduko herri guztiek ikusiko dute Jaunaren izena daramazuela, eta zuen beldur izango dira.[11] «Ondasunez beteko zaituzte Jaunak: emankor egingo zaituzte, bai zeuek, bai zuen abere eta lurrak, Jaunak arbasoei zin eginez zuei emango zizuela aginduriko lurraldean.[12] «Jaunak zeruko bere gordailu aberatsa irekiko du zuentzat, lurrari sasoian sasoiko euria emateko eta zuen jarduera guztiak bedeinkatzeko. Herri askori egingo diozue mailegu, baina zuek mailegurik eskatu beharrik ez duzue izango.[13] «Lehen postuan jarriko zaituzte Jaunak, inoiz ere ez azkenekoan; gora egingo duzue beti, behin ere ez behera, baldin eta gaur ematen dizkizuedan Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak onartzen eta arretaz betetzen badituzue,[14] ezertan ere saihestu gabe, eta jainko arrotzen atzetik joaten ez bazarete, berauei kultu emateko.[15] «Aitzitik, gaur ematen dizkizuedan agindu eta legeak betetzen saiatu ez eta Jaunari zeuen Jainkoari obeditzen ez badiozue, madarikazio hauek guztiak bete-betean iritsiko zaizkizue.[16] «Madarikatuak izango zarete hirian, madarikatuak landan.[17] «Saskiak eta oramahaiak hutsik utziko dizkizue Jaunak.[18] «Agor egingo zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuen lur eta abereak, eta antzu zuen behi eta ardiak.[19] «Madarikatuak izango zarete zeuen eginkizun guztietan.[20] «Madarikazioa, izua eta mehatxua bidaliko dizkizue Jaunak zeuen eginkizun guztietan: suntsitu egingo zaituzte eta bizkor desagerraraziko, zeuen egintza txarrez Jauna baztertzeagatik.[21] «Izurria zabalduko du Jaunak zuen artean, jabetzan hartzera zoazten lurraldetik erauzi arte.[22] Gaitz galgarriz, sukarrez eta hanpaduraz joko zaituzte; lehortez, haize errez eta gorrinez hondatuko dizkizue uztak: ez du etsiko zuek desagerrarazi arte.[23] «Zeuen buru gaineko zerua brontzea bezain lehor eta oinazpiko lurra burdina bezain elkor bihurtuko dizkizue.[24] Euriaren ordez hautsa eta errautsa bidaliko dizkizue zerutik, zuek suntsitu arte.[25] «Etsaien menpe jarriko zaituzte Jaunak; bide bakarretik aterako zarete gerrara, baina mila bidetan sakabanaturik egingo duzue ihes etsaiengandik. Ikuskizun izugarri gertatuko zarete munduko erresuma guztientzat.[26] Zuen gorpuak zeruko hegazti eta lurreko piztien janari izango dira, eta ez da inor ere izango haiek uxatzeko.[27] «Egiptoarrak jo zituen bezalako zauri zornetsuz eta erlakizten, sarna eta ezkabiaz joko zaituzte Jaunak, eta sendaezinak gertatuko zaizkizue gaitzok.[28] Zorabioz, itsumenez eta izu-ikaraz joko zaituzte;[29] eguerdi-eguerdian itsumustuka ibiliko zarete, itsua bere iluntasunean bezala, eta ez duzue bidea aurkitzen asmatuko. Jende zapaldu eta larrutua izango zarete bizitza osoan, eta ez dizue inork lagunduko.[30] «Zuek aukeratu emakumea ezkontzeko, eta beste batek bereganatuko du; etxea eraiki, eta ez zarete bertan biziko; mahastia landatu, eta ez duzue mahatsik dastatuko.[31] Zuen idia zeuen begi aurrean lepo egingo dute, eta ez duzue haragirik jango; astoa zeuen aurrean lapurtu, eta ez duzue berreskuratuko; zuen ardiak etsaiei emango dizkiete, eta ez dizue inork lagunduko.[32] Zuen seme-alabak atzerritarrei emango dizkiete; begiak urtzeraino egongo zarete haiek noiz itzuliko begira-begira, baina ezin ezer egin.[33] Zuen lurraren emaitza eta zuen neke guztien fruitua herri ezezagunak irentsiko ditu. Jende zapaldu eta larrutua izango zarete bizitza osoan.[34] Erotu egingo zarete begi aurrean izango duzuena ikusiz.[35] «Zauri gaiztoz joko zaituzte Jaunak belaunetan eta zangoetan; oinazpitik bururaino hedatuko zaizkizue eta sendaezinak gertatuko.[36] «Ez zeuek, ez zuen arbasoek ezagutzen ez duzuen herrira eramango zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuek aukeratutako erregea, eta zurezko eta harrizko jainko arrotzak gurtu beharko dituzue han.[37] Txunditurik geldituko dira denak Jaunak eramango zaituzten herrietan, koplak aterako dizkizuete eta iseka egingo.[38] «Hazi ugari ereingo duzue soroan, baina uzta kaskarra bilduko, larrapoteak irentsiko baitu;[39] mahastiak landatu eta landuko dituzue, baina ez ardorik edango, ezta mahatsik bilduko ere, harrak jango baititu;[40] lurralde guztian izango dituzue olibondoak, baina ez zarete olioz gantzutuko, erori egingo baitira olibak;[41] seme-alabak sortuko dituzue, baina ez dituzue zeuekin izango, gatibu eramango baitituzte;[42] zuen zuhaitz eta lurreko landareak zomorroen harrapakin izango dira.[43] «Zuen artean bizi diren etorkinak gero eta gorago igoko dira zuen gain, eta zuek gero eta beherago eroriko;[44] beraiek egingo dizuete mailegua, eta zuek maileguz zer emanik ez duzue izango; beraiek izango dira lehen postuan, eta zuek azkenekoan.[45] «Madarikazio guztiok etorriko zaizkizue gainera, pertsegitu eta harrapatu egingo zaituztete, suntsitu arte, Jaunaren zeuen Jainkoaren esana ez egiteagatik eta berak emandako agindu eta legeak ez betetzeagatik.[46] Hori guztia seinale eta oharpen izango da zuentzat eta zuen ondorengoentzat betiko.[47] «Oparotasunean Jauna zeuen Jainkoa pozik eta eskuzabal zerbitzatu ez zenutelako,[48] Jaunak kontra bidaliko dizkizuen etsaiak baldintza gogorretan zerbitzatu beharko dituzue: gose-egarriz, biluzik eta behar gorrian. Lepoan burdinazko uztarria ezarriko dizuete, suntsitu arte.[49] Herri bat altxaraziko du Jaunak zuen kontra, hizkera ezezaguneko herria, urrutitik, munduaren azken muturretik, arranoa bezala hegan etorriko dena:[50] herri ankerra, zaharrentzat errespeturik eta haurrentzat errukirik izango ez duena.[51] Zuen abereen emaitza eta lurraren fruitua jango dute, zuek desegin arte; ez dizuete utziko ez garirik, ez ardorik, ez oliorik, ezta zekorrik edo arkumerik ere, zuek desegin arte.[52] Hiri guztiak setiatuko dizkizuete, zeuen herrialdean seguru sentiarazten zintuzteten harresi garai eta sendoek lur jo dezaten arte; Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldeko hiri guztietan setiatuko zaituztete.[53] Zeuen sabeleko fruitua —Jaunak zeuen Jainkoak emandako seme-alaben haragia— jango duzue, hain larria izango baituzue egoera etsaiek setiatzean.[54] [54-55] «Kinka horretan, zuetako gizonik gozo eta atseginenak ere begi txarrez ikusiko ditu, bai anaia, bai emazte kutuna eta bai gelditutako seme-alabak ere, besterik ezean, jateko asmoa duen seme-alaben haragia haiekin banatu beharko duen beldurrez.[55] ***[56] Emakumerik gozo eta atseginenak ere —oinazpia lurrean jartzeko ere gauza ez zenak, hain baitzen fina eta samurra—, begi txarrez ikusiko ditu senar kutuna eta seme-alabak,[57] beste jatekorik ezean, hankartetik darion ur-zorroa eta egin berri duen haurra bera ere jan egin nahiko baititu ezkutuan; eta guztia, etsaiek zeuen hirietan ezarriko dizueten setioak sortutako estuasun eta egoera larriengatik.[58] «Liburu honetan idatzirik dauden xedapen guztiak arretaz betetzen ez badituzue eta “Jauna” izen ospetsu eta beldurgarria duen zeuen Jainkoari begirunerik ez badiozue,[59] gaitz gogorrez joko zaituzte Jaunak, bai zeuek, bai zuen ondorengoak: zauri izugarriz, zauri latz eta iraunkorrez, gaixotasun gaizto eta sendaezinez.[60] Egipton izu-ikaraz ikusi zenituzten izurri guztiak etorriko zaizkizue gainera eta zuen artean zabalduko.[61] Are gehiago, legearen liburu honetan aipatu ez diren gaixotasun eta zauri-mota oro ere bidaliko dizue Jaunak, suntsitu arte.[62] «Zeruko izarrak bezain ugari izan ondoren, banaka batzuk besterik ez zarete bizirik geldituko, Jaunaren zeuen Jainkoaren esana ez egiteagatik.[63] Zuek zoriontsu egiten eta ugaltzen izan zuen adinako atsegina izango du Jaunak zuek galtzen eta suntsitzen: jaurti egingo zaituzte jabetzan hartzera zoazten lurraldetik.[64] Herri guztien artean barreiatuko zaituzte Jaunak, munduko ertz batetik besteraino; han, ez zeuek, ez zuen arbasoek ezagutzen ez zenituzten zurezko eta harrizko jainko arrotzak gurtu beharko dituzue.[65] Herri horien artean ez duzue atsedenik izango, ezta zeuen oinak lasai non pausaturik ere, bihotza ikaraz, begiak tristuraz eta barrua atsekabez beteko baitizkizue Jaunak.[66] Hari batetik zintzilik bezala biziko zarete, gau eta egun dardaraz, bizitzaz ere etsita.[67] “Ai ilunabarra balitz!” pentsatuko duzue goizean; “Ai goiza balitz!”, iluntzean, izutuak biziko baitzarete begien aurrean izango duzuena ikusiz.[68] «Jaunak Egiptora itzularaziko zaituzte ontziz, berriro ez zenutela ikusiko esan zizuen lurraldera; han, zeuen burua etsaiei saldu nahian ibiliko zarete guztiok, gizonezko nahiz emakumezko; baina ez duzue eroslerik aurkituko».

Punjabi Bible 2016
Copyright © 2016 by The Bible Society of India