Lévitique 20:9 |
Qualquer que amaldiçoar a seu pai ou a sua mãe, certamente será morto; amaldiçoou a seu pai ou a sua mãe; o seu sangue será sobre ele. |
|
Deutéronome 28:15 |
«Aitzitik, gaur ematen dizkizuedan agindu eta legeak betetzen saiatu ez eta Jaunari zeuen Jainkoari obeditzen ez badiozue, madarikazio hauek guztiak bete-betean iritsiko zaizkizue. |
|
Exode 21:17 |
«Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du. |
|
Jérémie 15:10 |
Ai ene, ai ene! Ama, zergatik ekarri ninduzun mundura? Denekin eztabaidan eta auzitan aritzeko? Ez diot inori zor, ez dit inork ere zor; hala ere, denek madarikatzen naute. |
|
Galates 3:13 |
Kristok legearen madarikaziotik askatu gaitu, bere burua guregatik madarikazio eginez, Liburu Santuak dioen bezala: Madarikatua habetik zintzilik dagoena. |
|
Exode 34:7 |
Mila belaunalditaraino onginahiari eusten diona; gaiztakeria, errebeldia eta bekatua barkatzen dituena; ez, ordea, erruduna zigor gabe uzten, baizik eta gurasoen gaiztakeria seme-alabengan eta seme-alaben seme-alabengan zigortzen duena, hirugarren eta laugarren belaunaldiraino». |
|
Luc 6:28 |
bedeinkatu madarikatzen zaituztetenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde. |
|
Nombres 14:18 |
«Jauna, haserregaitza eta onginahiz betea, gaiztakeria eta errebeldia barkatzen dituena; ez, ordea, erruduna zigor gabe uzten, baizik eta gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen duena hirugarren eta laugarren belaunaldiraino». |
|
Genèse 3:17 |
Eta gizonari esan zion: «Emaztearen esanari jaramon egin eta galarazi nizun zuhaitzetik jan duzunez gero, madarikatua lurra zure erruz! Nekearen nekez aterako diozu janaria zeure bizitzako egun guztietan. |
|
Proverbes 26:2 |
Txolarrea eta enara beti hegaldaka bezala, madarikazio funsgabea ere ez da inora iristen. |
|
Deutéronome 5:9 |
Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere; |
|
Galates 5:1 |
Libre izateko askatu gaitu Kristok. Iraun ezazue, beraz, sendo eta ez makurtu berriro esklabotzaren uztarpera. |
|
Exode 20:5 |
Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere; |
|
2 Corinthiens 5:17 |
Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da. |
|
1 Jean 4:4 |
Seme-alabatxook, zuek Jainkoarenak zarete, eta garaituak dituzue sasiprofeta horiek, zuengan dagoena munduan dagoena baino handiagoa baita. |
|
2 Samuel 16:5-8 |
[5] Heldu zen David Bahurim zeritzan hiriraino. Ximei izeneko gizon bat, Gera-ren semea eta Saulen senitartekoa, atera zitzaion madarikazioka,[6] David erregearen eta beronen zerbitzari guztien kontra harriak jaurtiz. Gudariak eta jende guztia erregearen ezker-eskuin jarri ziren.[7] Ximeik honela zioen, erregea madarikatuz: —Alde, alde hemendik, odolzale eta maltzur-gaizto hori![8] Saulen etxean isuri zenuen odol guztiaren ordaina eman dizu Jaunak! Erregetza kendu zenion, orain Jaunak zure seme Absalomi eman dio erregetza. Gaiztakeria hutsa zara, hiltzaile hori! |
|
Deutéronome 21:23 |
gorpua ez da gauez bertan geldituko. Egun berean emango diozue lur, Jainkoaren madarikazioa erakartzen baitu zintzilikatuak, eta ez baituzue kutsatu behar Jaunak zeuen Jainkoak ondaretzat ematen dizuen lurraldea. |
|
Exode 20:5-6 |
[5] Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;[6] baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei. |
|
1 Samuel 17:43 |
Filistearrak esan zion Davidi: —Zakurra ote nauk ni, makila harturik niregana etortzeko? Madarikatu egin zuen Goliatek David bere jainko guztien izenean, |
|
Ézéchiel 18:20 |
Bekatu egiten duena, hori hilko da; semeak ez ditu aitaren erruaren ondorenak jasan beharko, ezta aitak ere semearenak. Gizon zintzoari bere zintzotasunaren ordaina emango zaio, gaiztoari bere gaiztakeriarena. |
|
Jérémie 31:29-30 |
[29] Orduan, ez da errepikatuko esaera hura: “Gurasoek mahats gordina jan, eta semeek hozkia”.[30] Beste hau esango da: “Mahats gordina jaten duenak berak izango du hozkia, nor bere bekatuagatik hilko da”». |
|
Exode 20:6 |
baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei. |
|
Deutéronome 18:10-12 |
[10] ez beza zuetako inork semea nahiz alaba oparitzat erre; ez bedi izan zuen artean geroa igartzeko magiazko baliabide, sorginkeria nahiz aztikeriarik erabiliko duenik,[11] ez liluratzailerik, ezta espirituei edo hildakoei deika dabilkeenik ere.[12] Horrelakoak egiten dituen oro higuingarri zaio Jaunari; hain zuzen, higuingarritasun horiengatik botatzen ditu Jaunak zuen Jainkoak herri horiek zuen aurretik. |
|
Romains 8:37-39 |
[37] Baina guztiotan erraz ateratzen gara garaile, maite izan gaituenari esker.[38] Bai baitakit ziur, ez herio eta ez bizi, ez aingeru eta ez goiko beste indar, ez oraingo eta ez geroko, ez inolako botere,[39] ez ortziko eta ez lur azpiko indar, ez inolako beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik. |
|
1 Pierre 5:8-9 |
[8] Izan zaitezte neurritsu eta egon erne. Zuen etsaia, deabrua, zuen inguruan dabil, goseak dagoen lehoia bezala, nor irentsiko.[9] Egiozue aurre fedean sendo, munduan zabaldurik diren beste senideak ere zuek bezalakoxe sufrimenduak jasaten ari direla jakinik. |
|
Genèse 3:17-19 |
[17] Eta gizonari esan zion: «Emaztearen esanari jaramon egin eta galarazi nizun zuhaitzetik jan duzunez gero, madarikatua lurra zure erruz! Nekearen nekez aterako diozu janaria zeure bizitzako egun guztietan.[18] Sasia eta laharra emango dizkizu, basalandarez elikatu beharko duzu.[19] Zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia, lurrera itzuli arte, handik izan zara hartua eta: hautsa zara eta hautsera itzuliko zara». |
|
Genèse 4:10-12 |
[10] Jaunak, orduan: —Zer egin duk? Hire anaiaren odola lurretik oihuka ari zaidak.[11] Horregatik, madarikatu egiten hau hik isuritako odola edan duen lurrak.[12] Lurra landuko duk, baina ez dik fruiturik emango; noraezean ibiliko haiz munduan. |
|
Genèse 9:18-27 |
[18] Noerekin beronen semeok atera ziren ontzitik: Sem, Kam, Kanaanen aita, eta Jafet.[19] Noeren hiru seme hauetatik sorturiko ondorengoak munduan barrena hedatu ziren.[20] Noe nekazaria zen eta mahastia landatu zuen.[21] Ardoa edan zuen batean, mozkortu egin zen eta bere oihal-etxolaren erdian biluzik zegoen etzana.[22] Kanaanen aita Kamek, bere aita biluzik ikusirik, kanpoan ziren beste bi anaiei jakinarazi zien.[23] Sem eta Jafetek, soingaineko bat hartu, sorbaldan bien artean ipini eta, atzeraka joanez, aita biluzia estali egin zuten. Beste aldera begiratzen zutenez, ez zuten aita biluzik ikusi.[24] Ardoaren lozorrotik esnatu zenean, jakin zuen Noek bere seme gazteenak egin ziona.[25] Orduan, esan zuen: «Madarikatua Kanaan: izan bedi bere senideen esklaboen esklabo».[26] Esan zuen, gainera: «Bedeinkatua Jauna, Semen Jainkoa! Izan bedi Kanaan Semen esklabo![27] Jainkoak zabal egin beza Jafet! Bizi bedi Semen oihal-etxoletan! Izan bedi Kanaan Jafeten esklabo!» |
|
1 Rois 2:32-46 |
[32] Bota biezaio berari Jaunak hilketa horien errua, bera baino hobeak ziren bi gizon jator eta zuzen hil baitzituen ezpataz, David gure aitak jakin gabe: Ner-en seme Abner, Israelgo gudarosteen buruzagia, eta Jeter-en seme Amasa, Judakoaren buruzagia.[33] Eror bekie Joabi eta beronen ondorengoei hilketa haien errua betikotasunean. Davidek, beronen ondorengotzak, senitarteak eta errege-aulkiak, aldiz, izan bezate beti Jaunarengandiko bakea![34] Joan zen, beraz, Joiadaren seme Benaias eta hil egin zuen Joab. Gero, bere etxe ondoan ehortzi zuten, basamortuan.[35] Ondoren, erregeak Joiadaren seme Benaias egin zuen gudarostearen buruzagi Joaben ordez, eta Tzadok apaiza ezarri zuen Abiatarren tokian.[36] Gero, Salomonek Ximeiri dei egin eta esan zion: —Egin zeuretzat etxe bat Jerusalemen eta bizi bertan, inora atera gabe.[37] Noizbait irten eta Zedron erreka igarotzen baduzu, egon ziur hilko zarela. Eta zeu izanen zara errudun.[38] Ximeik erantzun zion erregeari: —Ongi da; errege jaunak esan bezala egingo dut. Luzaro bizi izan zen Ximei Jerusalemen.[39] Behin batez, ordea, hiru urteren buruan, Ximeiren bi morroik ihes egin eta Gateko errege Akixengana, Maakaren semearengana, jo zuten. Morroiak Gaten zirela salatu ziotenean,[40] Ximei, astoa txalmatu eta Gatera joan zen Akixengana, bere morroien bila. Gaten morroiak hartu eta itzuli egin zen.[41] Ximeik Jerusalemdik Gatera joan-etorria egin zuela jakinarazi ziotenean, Salomonek[42] dei egin eta esan zion: —Ez al nizun Jaunarengatik zin eginarazi eta ez al nizun zorrotz esan norabait ateratzen bazinen, ziur hilko zinela? Ongi zela erantzun zenidan, bazenekiela.[43] Zergatik ez dituzu, bada, bete Jaunaren aurrean eginiko zina eta nik emaniko agindua?[44] Eta esan zion, gainera: —Ongi aski dakizu nolako kaltea egin zenion gure aita Davidi. Bota diezazula Jaunak gainera zeure gaiztakeria.[45] Salomon erregea, aldiz, bedeinka beza Jaunak eta sendotu Daviden errege-aulkian betiko.[46] Erregearen aginduz, Joiadaren seme Benaiasek hil egin zuen Ximei. Horrela, sendotu egin zen erregetza Salomonen eskuetan. |
|
Job 2:9 |
Emazteak esan zion: —Zeure zintzotasunean iraun behar al duzu? Madarikatu Jauna, eta hil zaitez! |
|
Job 19:17 |
Emazteari berari ere nazkagarri zaio nire arnasa, higuingarri natzaie neure odolekoei. |
|
Job 1:10 |
Ez al duzu, bada, zeuk ongi babesten bera, beraren etxea eta daukan guztia? Egiten duen guztia bedeinkatzen diozu, eta aziendak ugaritzen ari zaizkio herrialde osoan. |
|
Éphésiens 6:10-17 |
[10] Bukatzeko, sendo zaitzatela Jaunak bere indar ahaltsuaz.[11] Har itzazue Jainkoak ematen dizkizuen armak, deabruaren maltzurkeriei aurre egiteko gai izan zaitezten.[12] Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa.[13] Horregatik diotsuet: Hartu Jainkoak ematen dizkizuen armak, une txarrean gogor eutsi eta zailtasun guztiak, atzera egin gabe, gainditu ahal ditzazuen.[14] Zutik, beraz! Lotu gerrikotzat egia, jantzi bularrekotzat zintzotasuna[15] eta oinetakotzat bakearen berri ona zabaltzeko ardura.[16] Eduki beti besoan babeskitzat fedea, etsaiaren suzko geziak oro itzali ahal izateko.[17] Hartzazue burukotzat salbamena, eta ezpatatzat Espirituaren ezpata, hau da, Jainkoaren hitza. |
|
Matthieu 5:22 |
Nik, berriz, hau diotsuet: Bere senidearekin haserretzen dena kondenatua izango da; bere anaia iraintzen duena biltzar nagusian kondenatua izango da, eta hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da. |
|
Romains 3:23 |
denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe. |
|
Romains 6:23 |
Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna. |
|
Genèse 9:25 |
Orduan, esan zuen: «Madarikatua Kanaan: izan bedi bere senideen esklaboen esklabo». |
|
Psaumes 104:9 |
Gainditu ezineko muga ezarri diezu urei, berriro lurra estal ez dezaten. |
|
Genèse 6:12 |
den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean, |
|
Genèse 7:20 |
Eta oraindik ere zazpi metro gorago igo ziren urak. |
|
Genèse 8:5-9 |
[5] Urak gutxituz joan ziren hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendi-gailurrak agertu ziren.[6] Berrogei egunen buruan, Noek, berak egindako ontziko leihoa irekiz,[7] belea bidali zuen. Hau atera eta joan eta etorri ibili zen, lurreko urak lehortu arte.[8] Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren jakiteko.[9] Baina usoa, bere hankak non pausaturik ez eta, ontzira itzuli zen, oraindik ura baitzegoen lurrazalean. Noek, eskua luzatuz, usoa hartu eta ontzi barrura sartu zuen. |
|
Genèse 9:11 |
Hona ematen dizuedan itun-hitza: ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko, ez dela aurrerantzean mundua suntsituko duen uholderik izango». |
|
Romains 12:14 |
Bedeinka itzazue erasotzen dizuetenak, bedeinkatu eta ez madarikatu. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |