Colossiens 1:16 |
Beraren bidez sortu zituen Jainkoak zeru-lurretan diren gauza guztiak, ageri direnak eta ez direnak: munduan agintzen duten ahalmen, nagusi, aginte eta botereak. Kristo da sortua izan den guztiaren eredu eta helburu. |
|
Genèse 1:1 |
Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. |
|
Hébreux 1:3 |
Bera da Jainkoaren aintzaren distira eta beronen izatearen irudia, eta berak eusten die gauza guztiei bere hitz ahaltsuaz, eta, bekatuen garbikuntza egin ondoren, Jainko handiaren eskuinaldean eseri da zeru goienetan. |
|
Hébreux 4:12 |
Bizia da Jainkoaren hitza, bizia eta eragin handikoa, aho biko ezpata bera baino sarkorragoa: gogo eta espirituaren sakon-sakoneraino sartzen da, pertsonaren zokorik ezkutueneraino, eta barneko pentsamendu eta asmo guztiak miatzen ditu. |
|
Ésaïe 44:6 |
Hau dio Jaunak, Israelen errege eta askatzaileak, Jaun ahalguztidunak: «Neu naiz lehena eta azkena; ez da ni beste jainkorik. |
|
Jean 1:1 |
Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen. |
|
Jean 1:14 |
Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen. Ikusi dugu haren Jainko-aintza, Aitarengandik maitasun eta egiaz betea datorren Seme bakarrari dagokion aintza. |
|
Jean 3:16 |
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan. |
|
Jean 4:24 |
Jainkoa Espiritu da, eta hura adoratzen dutenek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratu behar dute. |
|
1 Jean 1:5 |
Hona hemen Jesu Kristogandik entzuna dugun mezua eta zuei iragartzen dizueguna: Jainkoa argia da, eta berarengan ez da inolako ilunik. |
|
1 Jean 4:8 |
Maite ez duenak ez daki deus ere Jainkoaz, Jainkoa maitasuna baita. |
|
1 Jean 4:16 |
Eta guk ezagutu dugu eta sinetsi Jainkoak digun maitasuna. Jainkoa maitasuna da, eta maitasunean dirauena Jainkoarekin bat eginik dago eta Jainkoa harekin. |
|
2 Samuel 7:22 |
Horregatik, Jainko Jauna, handia zara, ez baita zu adinakorik. Ez da jainkorik zu baizik, geure belarriz entzun izan dugun bezala. |
|
Jean 17:3 |
Honetan azaltzen da betiko bizia: zu, egiazko Jainko bakar hori, eta zuk bidalitako Jesus Mesias ezagutzean. |
|
Psaumes 34:8 |
Zaindari dago Jaunaren aingerua begirune diotenen inguruan, arriskuetatik ateratzeko. |
|
Psaumes 86:5 |
Ona zara zu, Jauna, eta barkabera, dei egiten dizutenentzat onginahiz betea. |
|
Apocalypse 1:1 |
Hau da Jainkoak Jesu Kristori egin zion agerpena, honek bere zerbitzariei laster gertatuko dena erakuts ziezaien. Bere aingerua bidaliz jakinarazi zion Joan bere zerbitzariari. |
|
Apocalypse 22:13 |
Neu naiz Alfa eta Omega, lehena eta azkena, hasiera eta bukaera. |
|
Romains 5:8 |
Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna. |
|
Sophonie 3:17 |
Zure Jainko Jauna zurekin dago, salbatzeko ahaltsu! Pozik bai pozik dago zurekin. Bere maitasunez biziberritzen zaitu. Pozez jauzika eta kantari dago zuregatik». |
|
Apocalypse 1:17-18 |
[17] Hura ikustean, hila bezala erori nintzaion oinetan. Berak eskuineko eskua gainean jarri zidan, esanez: «Ez izan beldur! Neu naiz lehena eta azkena,[18] bizi dena; hilik egon nintzen, baina orain bizirik nago menderen mendetan, eta neure menpe ditut Herioa eta Hildakoen Egoitza. |
|
2 Timothée 3:16-17 |
[16] Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria;[17] horrela, Jainkoaren gizona guztiz hornitua gertatzen da, edozein eginbehar onetarako prest. |
|
Jean 10:30-33 |
[30] Aita eta biok bat gara.[31] Agintariek berriro harriak hartu zituzten hari jaurtitzeko.[32] Jesusek esan zien: —Neure Aitaren aginduz egintza eder asko egin dut zuen aurrean; haietako zeinengatik egin nahi didazue harrika?[33] Erantzun zioten: —Ez zaitugu egintza ederrengatik harrikatu nahi, Jainkoaren kontra birao egiteagatik baizik, gizaki izanik, zeure burua Jainko egiten duzulako. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |